Uztailaren 12an 2015. urteari dagokion EAEko Memoria Sozioekonomikoa aurkeztu zenez, euskal EGABek ekitaldi bat antolatu zuen eta Inmaculada Gallastegui batzordeburu andreak Memoria Sozioekonomikoa aurkezteaz gain, mahai-inguru bat ere egin zen; Fernando Fantova izan zen moderatzailea, eta Pura Diaz Veiga eta Juan Antonio Fernández Cordón parte hartzaileek gizarteak mende honetan izango duen erronka garrantzitsuenetako bati buruzko elkarrizketa interesgarria izan zuten, hain zuzen ere “Bizitza gehiago daukaten pertsonak, belaunaldi gehiago dauzkaten gizarteak” izenburupean.
Azken hamarkadetan gure bizitzak izugarri luzatu izanak ekarriko dituen aukera eta erronkei buruzko elkarrizketa izan zen; horren ondorioz norbanakoen bizitzak aberastu egingo dira (hainbat zentzutan), eta dibidendu demografikoetan ere ondorioak izan ditu (LANEren hitzetan), bertan bizi eta belaunaldi gehiagorekin harremanetan egon ahal izateko gizarte anitzagoen testuinguruan.
Elkarrizketan adierazi bezala, askotan lorpen horiek gizarteko beste fenomeno batzuekin batera gertatu eta horiekin elkarrekintzan aritzen dira, nahiz eta beste fenomeno horiek ez diren horren desiragarriak, esaterako jaiotze tasak behera egitea, gazteak emantzipatzeko prozesuak luzatzea eta kalitatea galtzea, generoaren araberako berdintasunik ez izatea, edo mendekotasun funtzionaleko egoerak areagotzea; testuinguru horretan, ziurrenik, bizi iraunkortasunerako belaunaldien arteko hitzarmen soziala berridaztea inoiz baino garrantzitsuagoa izango da.
Ekitaldian izan ziren pertsonek ere, ziurrenik, mahai-inguruan landutako gaiei buruzko zenbait pentsamendu eskema zalantzan jarri zituzten alde egin zutenean, eta ziur asko hainbat ideia bururatu zitzaizkien dagokien jardun esparruan berrikuntza edo eraldaketa lantzeko.