Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeak egiten duen lanak europar politikekin lotutako gaien arloan, eta, zehazki asko, Sare Transnazional Atlantikoaren (STAaren) markoan dauden fatxada atlantikoko lurraldeetako EGAB eta erakunde analogoekin egindako lankidetzan, oniritzi garrantzitsua izan du Europako Parlamentuak Euskadiko EGABko presidente eta STAaren presidenteordeari, Francisco Huidobrori, egindako gonbidapenarekin. Gonbidapena Bruselan "Seas in Motion Activating the Atlantic Plan” izenpean eginiko ekitaldian hizlari gisa parte hartzeko da.
Ekitaldia aurreko ekainaren 14an egin zen eta Europako Parlamentuaren Itsas eta Kosta Gaietako Intertaldeak antolatu zuen, Europar Estrategia Atlantikoak zuzentzen duen EB Estrategia Atlantikorako Taldearen laguntzaz. Ekitaldiaren helburua aipatutako Estrategiari bereziki erreparatzea izan zen, Intertaldearen lan barnean, baita bere ezartzea eta garapena haztatzea ere. Horretarako, orain arte egindako lorpenen balioa nabarmendu zen eta dinamismo berria behar lezaketen alderdiak sustatzeko ekarpenak eztabaidatu ziren.
Itsas eta Kosta Gaietako Intertaldea 2010ean sortu zen Europako Parlamentuan, honako helburuekin: itsas gaiak trebes eta erabat jorratzea eta sektorearen ohiko zatikatzea alde batera uztea.Izan ere, 2007ko urrian Europar Batasunak Itsas Politika Integratua martxan jarri zuen. Ekimen honek europar ozeano eta itsasoekin erlazionatuta dagoen ororen interkonexioaren ezagutaraztean jarduten du eta, era berean, itsasoarekin lotuta dauden politikak batera egitea sustatzen du, nahi diren emaitzak lortzeko.Harrezkeroztik, itsasoko gaiak planteamendu dinamiko eta koordinatuan aztertzeari ekin zitzaion. Planteamenduak gai guztien erlazioak kontuan hartzen ditu, eta Itsas Gaietako Zuzendaritza Nagusia sortu zen Europako Batzordean. Honako politika biziki hedatu da, zeharkako baliabideen bitartez: itsasoaren espazio antolamendua, itsas zaintze integratua eta Itsasoaren Behaketa eta Informaziorako Sare Europarra, itsas arroko estrategiak garatzea (Estrategia Atlantikoa kasu) eta hazkunde urdinerako ekimena.
Azken hark Europako instituzioetatik sustapen handia izan du, itsaso eta ozeanoen garrantziaren aitorpenarengatik europar ekonomiaren eragile gisa, eta, horrez gain, hazkuntza eta enplegu-sorkuntzarako duen ahalmen handiagatik. Europako Batzordeak argitaratutako datuen arabera, bada ustiatu gabeko ahalmen garrantzitsua, 2020an 7 milioi lanpostu eta 600.000 milioiko balio erantsi gordina lortzen ahalbidetuko lukeena, batez ere gurutzaontzi-, kosta- eta itsas-turismoan, energia-urdinean, itsasoko baliabide mineraletan, akuikulturan eta bioteknologia urdinean.
Ekainaren 14ko ekitaldia Europako Parlamentuko Itsas eta Kosta Gaietako Intertaldearen kezkei atxikitzen zaie: alde batetik, Itsasoko Europak Europako Parlamentuaren lanetan gai transbertsal eta ondo zehaztua izan behar du; bestetik, eurodiputatuek beharrezko informazioa eskuratu eta elkarri emateko aukera izan behar dute, instituzio, ekonomia eta sozietate zibileko aktoreen arteko elkarrizketaren bidez.
Intertaldeko Presidentea den Gesine Meissner eurodiputatu alemaniarraren zuzendaritzapean, ekitaldiak bi mahai-inguru izan zituen. Lehenengoa Estrategia Atlantikoaren garapen, ezartze eta aurre egiten dien aukera eta erronkei buruzkoa izan zen. Bigarrena Estrategiaren nazioarteko dimentsioan ardaztuta zegoen, Galway akordioaren lankidetza transatlantikorako ikerketa kontuen bitartez.
Euskadiko EGABko presidente eta STAko presidenteordeak lehenengo mahai-inguruan parte hartu zuen.Honako mahai-ingurua Ramón Jáuregui europarlamentariak moderatu zuen. Horrez gain, parte hartu zuten DG MARE eta EBko Estrategia Atlantikoko Taldeko ordezkariek (instituzio haietatik egindako Estrategia Atlantikoaren jatorri eta sustatzeko ekimenak aurkeztu zituzten), CPMRko Arku Atlantikoko Batzordeak (prozesu honen inguruko eskualde atlantikoen ikuspuntua azaldu zuen) eta Espainiako Ogasun Ministerioak (Espainian martxan jarritako LII urdina aurkeztu zuen, Estrategia Atlantikoaren ikusgaitasunaren jardunbide onaren eredu gisa).
Francisco Huidobrok, STAko presidenteorde gisa, sareak egindako Estrategia Atlantikoaren ezartzearen analisia ekarri zuen eztabaidara. Euskadiko Batzordea haren hizlaria da eta lekuko errealitatean oinarrituta dago. Era berean, haztatuta dago fatxada atlantikoko itsas-ekonomiaren operatzaileen bitartez, zehazki Estrategia Atlantikoarekiko honakoak haztatzeko: dituzten kezka, behar eta itxaropenak; euren ideiek egite zehatzei dagokienez noraino egin duten aurrera ala zeuden lekuan geratu diren; eta prozesu honetan topatutako oztopo eta eragileak.
STAko honako azterketen helburua Estrategia Atlantikoa arrakastatsua izatea da, bi helburu direla eta. Alde batetik, itsas jarduera atlantikoak Europatik sustatzea eta, bestetik, eskualde atlantikoek ekonomia urdineko arlo guztietan dituzten baliabide baliotsuen ahalmena gauzatzen lortzea. Horrela, gure eskualdeetako ekonomia eta lan-merkatuei dinamismo berria ematen lagunduko litzaieke.Bigarren helburua dela eta, egungo itsas estrategiaren arrakasta eskala atlantikoan goragoko eta asmo handiko kotetarantz jotzeko plataforma da. Horretarako, itsas-oinarriari barrualde aktibo eta dinamikoaren sinergia lotu beharko litzaioke. Horrek garapen sozioekonomiko koherentea lurralde osoan eta baldintza-berdintasunean ahalbidetuko luke, lurraldeko garapenerako makroeskualdeko estrategiak dituzten gero eta gehiago diren gune europarrekin.
Francisco Huidobrok nabarmendu zuen Estrategia Atlantikoaren arrakastak gorengo mailako bultzada politikoa behar duela. Bestalde, bere poztasuna adierazi zuen, testuinguru honetan aktore pribilegiatua den Europako Parlamentuari zuzendu ahal izan zitzaiolako. Izan ere, Europako Parlamentuak ederki lagundu du Atlantikoak Estrategia Europarra izaten, eta bere babes jarraitua behar-beharrezkoa da, bereziki oraingo unean, beharrezkoak diren neurriak hartu behar direnean lekuan ezarri ahal izateko.
Estrategia Atlantikoak ez du beste Estrategia batzuek duten gobernantza sare indartsua, eta ezartzearen pisua bakarkako proiektuen sustatzaileengan eta haien ekimen eta ahaleginetan oinarritzen da, euren proiektu-ideiak sustatu, partenariatu egokiak sortu, finantzaketa-iturriak zahaztu eta komunitatearen finantzaketa-programen deialdiei arrakastaz aurre egitean hain zuzen, Babes-Mekanismoaren laguntzaz soilik, inplikazio aktibo eta sutsua duena, baina mugatua dena egokitutako lanaren neurriaren aurrean.Testuinguru honetan, STAk arreta behar duten kontuak bereizten ditu, ahaleginaren ondorioak bai ugariagoak bai hobeto bideratuak izan daitezen. Horren bidez, Estrategiaren helburuak gure lurraldeetako ekonomian hautemangarriak izan daitezen bilatzen da.
STAk egindako kontsultetatik ondoriozta daitekeenez, Ekintza-Planak instituzio bideetan duen hedatze handiak oraindik ere ibilaldia du egiteko lurralde atlantikoen itsas ekonomiako operatzaileen arloan.Unibertsitateek, teknologia-zentroek eta enpresa handiek, batez ere I+G jardueretan inplikazio handiagoa dutenek, ezagutzen dute, baina orokorrean ETEetan eta erakunde publiko txiki eta toki-erakundetan ere, gai honi buruzko ezjakintasun handia antzeman ez ezik, berarekin harremanetan daudenek euren irismenetik kanpo dagoela hautematen dute, programa europarrei egozten dizkieten konplexutasun eta eskakizunengatik, baita denbora eta baliabideak eskaintzeko ezintasunarengatik ere.
Finantzaketa, Francisco Huidobrok gogoratu bezala, gakoa da proiektuak gauzatzeko. Horrez gain, operatzaileen arreta osoa erakartzen duen elementua ere bada.Hori dela eta, enfasia jarri zuen Estrategiaren finantzaketa zehatzaren falta konpentsatzeko premian, honako formulen bitartez: deialdi edo irizpide zehatzak, lehentasunezko atzipena, Estrategiaren proiektuari babes finantzarioa emateko kudeaketa-autoritateak elkarlanean aritzea, seed money... Azken finean, operatzaileek Estrategia egotearen abantailak ikusteko aukera emango dien edozein formula, eta, era berean, ikusaraziko diena Estrategiak, bere enuntziatuez haraindi, baduela ahalmena, izan ere, itsas jarduerak sustatzeko, Estrategiaren aurreko egoerarekin erkatuz gero.
Francisco Huidobrok Estrategiaren ikusgaitasuna sendotzeko premia ere adierazi zuen."Estrategia Atlantikoaren leihatila" ez egoteak eta dauden askotariko finantzaketa-programa europarren bitartez proiektuak bideratzeko beharrak bi ondorio dakartzate: alde batetik, estrategia atlantikoaren ikuspuntua galtzea, eta, bestetik, proiektuek eurena ez den logika batetik aurrera egitea.Estrategiak eragiten dituen proiektuak berari atxikita geratzea lortzen ez bada, lorpenak ikusaraziz eta kapitalizatuz, azkenean desagertu egingo da.Zorionez, gero eta ekimen gehiago dago estrategiaren hedatzea areagotzeko eta ikusgaitasuna sustatzeko. Dena dela, estrategiaren proiektuak identifikatzeko eta labelizatzeko irizpide orokorrak ezartzearen premiak gaurkotasun osoa izaten jarraitzen du.
Francisco Huidobrok bere hitzaldia amaitu zuen adieraziz gobernantza maila guztietan indartutako konpromiso eta lidergo politikoak ezinbestekoak direla Estrategia Atlantikoaren ezartzeari bultzada eta irismen handiagoez hornitzeko, baita eremu atlantikoko itsas ekonomian modu adierazgarrian eragiteko gaitasunez ere. Aipatutako konpromiso eta lidergo politikoek instituzio europarretatik toki-erakundeetarainokoak izan behar dute, Estatu eta Lurraldeetatik igarota, estrategiaren helburuak lortzera bideratutako ahalegin kolektibo eta publiko-pribatu hitzartua, eta itsas ekonomia atlantikoaren jardueren garapenean itsas ekonomiako eragileak motibatu, babestu eta lagunduko dituztenak.