Gaur goizean Pedro Hernando Eusko Jaurlaritzako Ekonomi eta Aurrekontuen sailburuordeak 2016. urterako Euskadiren Aurrekontu Orokorren Proiektuaren alderdirik garrantzitsuenak aurkeztu ditu Bilbon, Euskadiko Ekonomi eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen osoko bilkuran.
Euskadiren datorren urterako aurrekontua % 1,1 handiagoa izango da, 10.933 milioi eurokoa, hain zuzen ere.
Aurrekontuaren Proiektuak “babes sozialerako eredu euskalduna babesten du eta ekonomia berraktibatzeko eta enplegua sortzeko neurriak hartzea ere barne hartzen du, gure ekoizpen-sareari laguntzeko politiken bidez. Ikerketa, garapena eta berrikuntza sustatzeko neurriak hartzea ere barne hartzen du", azaldu du sailburuordeak.
2016rako aurrekontuak EGABen aurrean aurkezterako orduan, Hernando Lacalle Aurrekontuen zuzendaria eta José María Barrutia Ekonomi eta Planifikazioko zuzendaria izan dira sailburuordearekin.