Komunikazioa > Azken berriak
Euskadiko EGABren azken berriak
asteazkena, 26 azaroak 2014


Urriaren 29an eta 30ean Bilbon Euskadiko EGABren eta Akitaniakoaren bilera berria egin da bi aldeen arteko lankidetza-harremanaren eta Euskadi nahiz Akitania Euroeskualdearen esparruan. Aurtengo uztailean lan-gai berriari ekin zitzaion. Euroeskualdeak berak egindako iradokizunei jarraiki, Euskadiren eta Akitaniaren artean berrikuntzaren eta teknologia-transferentziaren eremuan osagarritasunak identifikatu nahi dira. Arlo horietan lanean diharduten erakundeen elkarrekiko ezagutza sendotzea du helburu. Hala, sektorearen arabera, gobernantza, antolaketa, funtzionamendua eta egitura karakterizatu nahi dira, baita osagarritasunak eta posizio-aukera erkideak dituzten sektoreetan egite-modalitateetan, eraginkortasunean eta baliabideetan sakondu ere. Xedea Euskadiko eta Akitaniako erakunde nahiz enpresen artean arlo horietan kooperazioa bideratzeko proposamenak eta gomendioak formulatzea da.

 

Dinamika Bordelen hasi zen. Izan ere, Akitaniako sistemari buruzko aurkezpenak egin ziren Aquitaine Développement Innovation (ADI) erakundeko ordezkarien eskutik. Halaber, sektore espezifikoetan (hala nola ardogilea Institut des Sciences de la Vigne et du Vin izenekoaren esparruan) berrikuntza eta teknologia-transferentziaren funtzionamenduari buruzko adibide zehatzak jarri ziren. Ildo horri eutsiz, 29an eta 30ean Bilbon jarraipena izan du eta bertan Euskadin gai honi buruzko oinarrizko zutabeak aurkeztu dira.

 

Euskadik 2020. urteari begira erronkei aurre egiteko Zientzia eta Teknologiaren Plan berria egiten aritzeaz gain, horietara moldatzeko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarea berraztertzen ari den honetan, bi EGABetako partaideek denboraldi berrirako Euskal Autonomia Erkidegoko berrikuntzaren lerro estrategikoak eta antolakuntzazkoak ezagutu ahal izan zituzten. Horretarako, SPRI eta Innobasqueko ordezkariek aurkezpenak egin zituzten.  Espezializazio Adimentsuaren Euskal Estrategiak ere saio hauetan bere tokia izan zuen. Hala, enpresa-gaitasunak eta ahalmen zientifiko-teknologikoak nahiz eskeari erantzuten dizkiotenak kontuan hartuta, lehiakorrak izatea eta desberdintasuna zehaztea ahalbidetzen duten espezializazio-areak definitzeko prozesua aurkeztu zen eta emaitzak azaldu ziren. Biozientzia, energia eta fabrikazio aurreratua izan ziren aztergai. 

 

Jardunaldiak amaitzeko, AZTI zentro teknologikoa bisitatu zen. Bertan, itsas eta elikadura-ikerketaren eremuan garatzen diren jarduera ugariak ezagutzeaz gainera, Derioko zentroak elikadura-ikerketarako dituen instalazio eta ekipamendu garrantzitsuak ikusi ziren