Gaur goizean, Bilbon, Eusko Jaurlaritzako Lehendakaritzaren idazkari nagusi Jesús Peña jaunak Eusko Jaurlaritzak ekonomia eta enplegua indarberritzeko prestatu dituen estrategiak aurkeztu dizkie Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeko kideei.
Jesús Peñak esan du ekonomiaren egoera kezkagarria dela oraindik, gero eta lanpostu gehiago ari direla galtzen eta Euskadiko gizarte zerbitzuen sistema ezinbesteko euskarria dela. Horren guztiaren ondorioz langabezia-tasa %12,1ekoa izan da 2012an, eta uste da datorren urtean %12,7ra iritsiko dela.