Ricardo Gatzagaetxebarria Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Sailburuak gaur goizean Bilbon, Euskal Ekonomia eta Gizarte Arazoetarakko Batzordearen (sindikatuek, patronalak eta talde mistoak osatua) Osoko Bilkuran, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren 2013ko ekitaldirako Lege Proiektuaren alderdirik garrantzitsuenak azaldu ditu.
Sailburuak azaldu du aurrekontuek “atzeraldi ekonomiko larri honi erantzun behar dietela eta, gainera, ekonomi eta finantza egoera oso prekario batetik abiatu behar gara erronka horri aurre egiterakoan. Daukagun egoeran, erabil ditzakegun baliabideak aurreko ekitaldietan baino askozaz ere gutxiago dira Euskadiko Administrazioaren gastu aurrekontua, 2013. urterako, 9.316,7 milioi eurokoa da, aurreko ekitaldian baino % 10,8 gutxiago.
Gatzagaetxebarriaren arabera, Lege Proiektuaren lehentasuna gizarte izaerako gastuaren politika garrantzitsuenei eustea da, bereziki osasun zerbitzuak, hezkuntza sistema eta gizarte bazterketaren aurkako ekintzak.