Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeak uste du klimaren aldaketaren politika BEG isurpenak murriztera zuzenduta egon behar dela karbono gutxiko eta berritzaileak diren teknologietan oinarrituriko ekonomiarantz apurka-apurkako trantsizioa saiatuta. Eta hauek enplegu berdea sustatu eta lehiakortasuna hobetzeko gauza izan behar dute.
EGABk uste du Aurreproiektuaren testuak klimaren aldaketaren aurka jarduteko programak egiteko jasotzen duen prozesua oso luzea dela eta hiritarren protagonismo eta parte-hartze handiagoaren falta sumatzen du.
Batzordeak beharrezkotzat jotzen du ezaugarri hauetako lege batek enpleguaren gainean eduki dezakeen inpaktuaren erreferentziak sartzea, hala enplegu berdearen sorrerari dagokionez nola klimaren aldaketak eragindako balizko enplegu-galera pairatzeko arriskua duten langileentzako egokitzapen profesionalaren beharrei dagokienez ere, lan-merkatuan berriro sartzeari begira.