Komunikazioa > Azken berriak
Euskadiko EGABren azken berriak
asteazkena, 01 abenduak 2010
EGABk aldeko Irizpena ematen du klimaren aldaketaren aurkako borrokari buruzko Legearen Aurreproiektuari buruz.

Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeak uste du klimaren aldaketaren politika BEG isurpenak murriztera zuzenduta egon behar dela karbono gutxiko eta berritzaileak diren teknologietan oinarrituriko ekonomiarantz apurka-apurkako trantsizioa saiatuta. Eta hauek enplegu berdea sustatu eta lehiakortasuna hobetzeko gauza izan behar dute.

EGABk uste du Aurreproiektuaren testuak klimaren aldaketaren aurka jarduteko programak egiteko jasotzen duen prozesua oso luzea dela eta hiritarren protagonismo eta parte-hartze handiagoaren falta sumatzen du.

Batzordeak beharrezkotzat jotzen du ezaugarri hauetako lege batek enpleguaren gainean eduki dezakeen inpaktuaren erreferentziak sartzea, hala enplegu berdearen sorrerari dagokionez nola klimaren aldaketak eragindako balizko enplegu-galera pairatzeko arriskua duten langileentzako egokitzapen profesionalaren beharrei dagokienez ere, lan-merkatuan berriro sartzeari begira.

Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeak aldeko irizpena eman du Klimaren Aldaketaren aurkako Borrokari buruzko Euskal Legearen Aurreproiektuari buruz. Berau Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailak aurkeztu du. Batzordeak uste du ekimen beharrezko eta egokia dela eta adierazten du Euskal Autonomia Erkidegoko klimaren aldaketaren politika BEG isurpenak murriztera zuzenduta joan behar dela,karbono txikiko eta berritzaileak diren teknologietan oinarritutako ekonomia baterantz apurka-apurkako trantsizioa saiatuta. Teknologia hauek, gainera, lehiakortasuna hobetu eta enplegu berdea sustatzeko gauza izan behar dira. Halaber, politika honek EAEko landa-inguruneak BEG isurpenak mugatzen eta lurzoruak karbonoko hustubide gisa duen eginkizuna mantentzen laguntzen duen nekazaritzako garapen eredua mantentzeko funtsezko elementu gisa duen eginkizuna sendotu behar du.
Argilunak
Bere irizpenean, Batzordeak uste du klimaren aldaketaren aurka jarduteko programak egiteko prozesuak argilunak eta arazoak dituela Europako Batasunak 2016. urterako finkatutako epeak betetzeko. Zentzu honetan, kalkulatzen du euskal herri administrazioek programak egiten 2014. urtean bukatuko dutela, eta denbora eskasa dago 2016. urteko helburu orokorra betetzeko.
Beste gauza batzuen artean, EGABk eskatu du aurreproiektuak Aldundiei dagokien eginkizun garrantzitsua zehazteko -eskumen ia esklusiboak dituzte errepide bidezko garraioan; BEGen isurle nagusietako bat-, eta hiritarren konpromiso aktiboari arreta handiagoa eskaintzeko.Halaber, adierazi ere egiten du ekimena enpresek ingurumen arloan dituzten beharrizan eta eskarietatik urruti dagoela, hauek, batez ere, administrazioko izapideak bizkortzera zuzenduta baitaude.
Eragina enpleguan
Aholkularitzako organoak ere beharrezkotzat jotzen du ezaugarri hauetako lege batek enpleguaren gainean eduki dezakeen inpaktuaren erreferentziak sartzea, hala enplegu berdearen sorrerari dagokionez nola klimaren aldaketak eragindako balizko enplegu-galera pairatzeko arriskua duten langileentzako egokitzapen profesionalaren beharrei dagokienez ere, lan-merkatuan berriro sartzeari begira. Zentzu horretan, Batzordeak eskatzen du aurreproiektuak“bidezko trantsizioari” buruzko atal bat sartzeko, nazioarteko sindikalismoaren aldarrikapena, klimaren aldaketak edo ekoizpeneko eredu eta instalazio sostengaezinen beharrezko desagerpenak eragindako enplegu-galerak langileengan eragitea saihesteko.
Garraio eta mugikortasuna
Garraio eta mugikortasunaren arloan, EGABk testua atal hauetan gehiago zehazteko eskatzen du, bai eta mugikortasun iraunkorreko planak egiteko agindua horrela aholkatzen duten lantokietara zabaltzeko ere (dela bere plantilla, jarduera, prozesu edo kokapenagatik), eta aipatutako plan horiek finkatutako elkarrizketa sozialaren esparruan egin eta garatu beharko lituzketela esaten du.
Hondakinen kudeaketa
Azkenik, Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeak komenigarritzat jotzen du Europako Parlamentuaren eta hondakinei buruzko 2008. urteko azaroaren 19ko Kontseiluaren 2008/98/EE Zuzentarau berrian ezarritako hondakinen kudeaketako hierarkiaren orden berriaren erreferentzia jasotzea; eta aldi berean arreta handiagoa gomendatzen du hiriko hondakinen gaikako bilketaren sustapen eta normalizazioan (bereziki materia organikoa), berrerabilera eta birziklapenean aurrera egiteko eta zabortegi edo erraustegietan gordetakoa murrizteko. Halaber, hondakinak sortzen dituen ekoizpen-zikloan hauek berriro erabili edo berriro sartzen laguntzen duten tratamenduko prozesuak irmoki sustatzea aholkatzen du, plastikozko poltsak, ontziak eta enbalajeak murriztuta.
Berotegi Efektuko Gasak Euskadin
Euskal Autonomia Erkidegoan berotegi-efektuko gasen (BEG) isurpena guztira -zuzen eta zeharkako isurpena; inportatutako elektrizitatearekin lotutako isurpenak barne hartzen ditu- 2008. urtean CO2 baliokideko 25,3 milioi tonakoa izan da. Kopuru honetan %3ko murrizketa egon da 2007. urteko isurpenen aldean. Murrizketa hau egonda ere, CO2 baliokideko isurpenak 2008. urtean %18 hazi dira 1990.urtekoekin alderatuta.
BEGen isurpen totalei ekarpen handiena egin zien sektorea, %42arekin, energetikoa izan zen; bigarren tokian garraioa dago %23arekin; hirugarrenean, industriala %22arekin; laugarrenean, industriala %22arekin; laugarrenean, lehen sektorea (nekazaritza, abeltzaintza eta arrantza) %3arekin; bosgarrenean, egoitza eta zerbitzuen sektoreak %5arekin eta, azkenik, hondakinen sektorea %5arekin.
Industriako sektorearen isurpenak %6 hazi dira 2007. urtekoen aldean eta %26 murriztu dira 1990. urtekoekin alderatuta. Hala eta guztiz ere, kontuan hartu behar dugu sektore honek energia elektrikoaren kontsumitzaile handiena dela (2008. urtean EAEn kontsumitutako elektrizitatearen %60a). Garraioaren isurpenak 2008. urtean murriztu dira aurreko urtearen aldean; hala ere, %110 handitu dira 1990. urtekoekin alderaturik. Sektore honen isurpenen %95a gutxi gorabehera errepide bidezko garraioarekin lotuta daude.
Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen iritziz, datu hauek ekoizpen eta kontsumoko paradigman aldaketarako konpromisoa indartzeko beharra agerian uzten dute, karbono txikiko ekonomia batean islatu behar dena. Horregatik, EGABk eskatzen du nahitaezko konpromisoko maila berriak onartzeko berotegi-efektuko gasen isurpen mailetan, Kyotoko Protokolotik areago eta 2009/28/EE Europako Zuzentarauaren ildotik.
EEGABak bere Memoria Sozioekonomikoa aurkeztu du gaur. - asteartea, 2010.eko azaroak 2
EUSKADIKO EGAB-K HOBEKUNTZAK ESKATZEN DITU PRODUKTIBITATEAN, LEHIAKORTASUNEAN ETA BERRIKUNTZAN KRISIALDI EKONOMIKOA GAINDITZEKO
  • Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Batzordeak Memoria Sozioekonomikoa aurkeztu du gaur Eusko Legebiltzarrean, 2009. urteari dagokiona. Memoria horretan, euskal ekonomiaren jokabidea eta gizartearen egoera aztertzen dira, eta erakunde aholku-emaileko ekonomi eta gizarte eragileen baterako diagnostikoa eskaintzen du.
  • 2009. urteko datuek krisialdi sakona dela erakusten dute. Ezaugarri kezkagarriak daude hala nola lanpostuak galtzea, bereziki gazteenen langabeziaren igoera.
  • Euskadiko EGABk produktibitatearen eta lehiakortasunaren arloko hobekuntzak eskatzen ditu, eta horretarako, hezkuntza, trebakuntza, ikerketa, berrikuntza eta teknologi transferentzia bultzatu behar dira. I+G-b-ko inbertsio publikoa handitzearen aldeko apustua ere egiten du, baliabideak euskal ekonomian egoera hoberenean dauden arloetan metatuz.
  • Memorian, gizarte mailako bestelako gaiak ere aipatzen dira, esaterako: euskal biztanleriaren hazkundea etorkinei esker; zenbait gizarte-talderen zaurgarritasuna edo ingurumenaren arloko lorpenak eta esparru horretan betetzeke dauden erronkak.