Jarduera > Erakunde jarduera
  • Agerraldia 2015/09/25

    • 9.30tan EUSTATeko zuzendaria, Josu Iradi.  


  • Agerraldia 2015/07/14

    • Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko ordezkariek 2014-16ko Enplegu Planaren burutzapena aurkeztu diote EGABari


  • 2014 EAEko Memoria Sozioekonomikoaren Aurkezpena 2015/07/09



  • Enpresa-Dinamismoa, aberastasuna eta enplegua sortzea 2015/06/29


    “Enpresa-dinamismoa, aberastasuna eta enplegua sortzea: EAEtik analisi alderatua” ekimen propioko azterlana Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen Osoko Bilkurak 2015eko maiatzaren 29an onartu zuen.

     

    Azterlanari ekiteko, Euskadiko enpresa-sarearen eboluzioa eta konposizioa, baita aberastasuna eta enplegua sortzeko zeregina ere aztertu ziren. Gero, enpresa-giroa (ikuspuntu bikoitzetik: gizartearen eta enpresaren iritziak) landu zen eta osatzeko EAErekin parekotasuna duten hiru eskualde europar (Baden-Württemberg, Flandes eta Emilia Romagna) kontuan hartuta, azterketa alderatua egin zen, dinamismo ekonomikoarengatik erreferentziazkoak baitira. Txostenak bigarren zatia du eta horretan EGABk analisiaren ondoren zenbait gogoeta egiten du eta ildo nagusiak ondoren azaltzen dira.

     

    Zeregina, enpresaren funtzioa eta gizarte-balioztapena

     

    Enpresa-egitura indartsua, onbideratua, arduratsua eta etorkizuneko proiekzioarekin, balio erantsiaren eta kalitatezko enpleguaren mailak sortu eta mantentzeko gai dena eta, aldi berean, hazkuntza eta gizarte-garapen hoberako enpresa-sarea behar bezala elikatzen duena, ezinbestekoa da eta horri buruz kontzientziazio handiagoa sustatu behar da.

     

    Gizarte-ongizatea  eta produkzio-sistema. Enpresa, hazkuntzaren eragilea eta aberastasuna banatzeko oinarria

     

    Enpresa lehiakorrak, errentagarriak, arduratsuak eta kalitatezko enpleguaren sortzaileak egotea nahitaezkoa da, bai aberastasuna modu orekatuan banatzeko, baita gizarte-babesaren eta -estalduraren sistemak berma daitezen nahikoa diru-sarrerez hornitzeko ere. Horrek herritarren gizarte-kohesioa eta gizarte-eskubideak ahalbidetuko ditu.

     

    Enpresa-espiritua eta ekintzailetza

     

    Hezkuntzaren eremuan eta orokorrean gizartean ekintzailetzaren kultura eta prestakuntzaren garapena sustatzea. Horregatik, hezkuntza-etapa goiztiarrenetatik ikasketa tertziarioetara enpresa-espiritua piztea komeni da eta euskal hezkuntza-prozesuan ekintzailetza-jarduerak sartu behar dira, baita enpresa-ekintzailetzaren hedapen-ekintza orokorren garapena lagundu ere.

     

    EAEn krisia eta eragin desberdina, eskualdeak alderatzearen ondorioz errealitatea ez da hain ona

     

    • Hautemandako eraginkortasun ezaren arrazoiei eta gainditzeko beharrezkoak liratekeen ekintzei buruz hausnartzea.
    • Enpresak sortu eta finkatzearen alde egituratzen diren esku-hartzeek EBren orientabideak garatzen dituzten faktoreak, besteak beste, berrikuntza-gaitasunari edota enplegua sortzeari dagozkionak kontuan hartu behar dituzte.


    Tamainaren garrantzia, bai enpresenak bai herrialdearena: espezializazioa eta lankidetza 


    • Gure enpresen tamaina handitzen lagundu eta hori sustatzeko politika berezi eta osoa inplementatzea.
    • Espezializazioak planak eta estrategiak diseinatzeko orduan oinarrizko irizpidea izan beharko luke.
    • I+Garen jarduerei dagokienez gastuaren eraginkortasun-baldintzetan hobetzea eta, horretarako, eskaintza zientifiko-teknologikoaren eta eskearen artean lankidetza-esparru egonkorrak zehaztea, baliabide berdinekin emaitza gehiago eta hobeak lortzeko.

     

    Giza kapitala: etengabe moldatu beharrak enpresan lankidetza- eta partaidetza-ingurunea eskatzen du eta enpresaren nahiz mundu akademikoaren artean komunikazio-kanalak instituzionalizatu behar dira.

     

    • Pertsonak eta enpresa: Gure ustez lan-harremanen eta negoziazio kolektiboaren eredua eta lan-giroa (terminoaren zabalera guztian) lehiakortasun eta enpresa-dinamismorako, baita sortzen dituen enpleguen kalitate eta iraunkortasunerako ere funtsezko oinarriak dira, orain eta, batez ere, etorkizun hurbilean planteatzen diren erronkekiko konponbide eraginkorrak egituratzeko gai diren neurrian. 
    • Pertsonen prestakuntza eta enplegua: Gure iritziz komunikazio-kanal egituratu eta egonkorrak (enpresa-mundu akademikoan eztabaida-gune sistematikoak) instituzionalizatu behar dira, ahalik eta moldapen hoberena lortzeko.

     

    Partaidetza-guneak: eragile guztien komunikazioa eta lankidetza zeharkako akordioak lortzeko

     

    Aztertutako eskualde batzuek sektore publikoak bultzatutako ekimenak dituzte eta aldizka eta modu egonkorrean garapen ekonomikoan nahasiak dauden erakunde publiko eta pribatu guztien partaidetza-guneak sustatzeko dira. Horrela, partaide guztiek garatu behar dituzten ildo nagusiei buruz elkarrizketa eta, ondorioz, adostasunak eta akordioak errazago lortzen dira.

     

    EAEn halako ekimena oso interesgarria litzateke, egungo egoera ekonomikoa batera aztertzea eta diagnostikatzea ahalbidetuko bailuke eta, aldi berean, zeharkako jarduera-lehentasun eta -lerro adostuak zehaztuko bailirateke, gure ekonomiaren garapen harmoniko eta iraunkorra errazteko.



    13. azterlana: Enpresen dinamikotasuna, aberastasun-sorkuntza eta enplegua: EAEren analisi konparatiboa


     

     



  • "EBn amiantoa desagerraraztea" irizpidea aurkeztu du EGABek. 2015/06/29


    • Ekainaren 26an Europako Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeak "EBn amiantoa desagerraraztea" irizpena aurkeztu zuen Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen egoitzan. Enrico Gibellieri arduratu zen aurkezpena egiteaz, hots, Europako EGABek pasa den otsailaren 18an onetsitako irizpen horretako hizlarietako bat.
    • www.eesc.europa.eu/?i=portal.en.ccmi-opinions.32833





  • Autonomi Erkidegoetako Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeen urteroko topaketa 2015/06/11

    • Pasa den ekainaren 11n eta 12an Autonomi Erkidegoetako Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeen urteroko topaketa egin zen Zaragozan eta Euskadiko EGABen presidenteak eta idazkari nagusiak parte hartu zuten. 
    • Topaketan “Bizi-kalitateari” buruzko jardunaldi bat egin zen, Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeen esperientziak eta lanak aztertu ziren eta haien funtzioak hobeto gauzatzeko moduen inguruko eztabaida egin zen. 


  • Agerraldia  2015/05/29

    • 9.30tan, Ingurumeneko Sailburuordea den Josean Galerak, eta Natura Ingurunearen eta Ingurumen Plangintzaren zuzendaria den Amaia Barredok, 2020ko Ingurumeneko Esparru Programa azalduko dute Osoko Bilkuraren aurrean. 


  • Asturiaseko EGABaren bizita 2015/05/12

    • Ikusi
    • Pasa den maiatzaren 12an Euskadiko eta Asturiaseko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeen arduradunak bildu ziren Bilbon. Batzordeen kudeaketari eta aholkularitza-jarduerari lotutako gaiak landu zituzten bilera horretan, eta baita Atlantikoaren esparruan lankidetza indartzeko aukera ere.

     



  • Agerraldia 2015/04/28

    • Agerraldia Tomás Epalza Solano (Ingurumen eta Lurralde Politikaren arloko sailburuaren aholkularia) eta Almudena Ruiz de Angulo (Ingurumen eta Lurralde Politika Saileko Garraioaren Azpiegituren arloko zuzendaria), E.G.Batzordearen aurrean  izango dira, Euskal Autonomia Erkidegoko Portuei eta Itsas Garraioari buruzko Aurreproiektua azaltzeko  eta sor daitezkeen zalantzak argitzeko.


  • Agerraldia  2015/03/27

    • 9.30tan Jorge Arevalok, Lanbide Heziketako Sailburuordeak 2014-2016 IV Lanbide Heziketako Euskal Plana azalduko du.


  • Euskadiko EGAB-ren zuzendaritza talde berria gaur Lehendakariarekin bilduko da eta 2014ko jarduerari 2015/03/03

    Gaur arratsaldean Gasteizen Iñigo Urkullu Lehendakariari 2014ko EGABren jarduerei buruzko txostena aurkeztuko zaio. Lehendakariarekin topaketa Euskadiko EGABren zuzendaritza-talde berriak egiten duen lehenengoa da. Francisco José Huidobro batzordeburua eta Emilia Málaga idazkari nagusia buru izango dira.

    Irakurri

     



  • Agerraldia 2015/01/30

    • Ricardo Gatzagaetxebarriak Ogasun eta Finantza Sailburuak Eusko Jaurlaritzako 2015ko aurrekontuak azalduko ditu.


Urte Erakunde jarduera