Komunikazioa > Prentsa-oharrak
Prentsa - Oharrak
Euskadin mugikortasun jasangarriaren lege aurreproiektuari buruzko EGABren irizpena
Garapen jasangarrian oinarritutako mugikortasun politikak irmoki ezartzea eta horiek bultzatzeko eta eusteko esparru arautzailea izatea “ezinbesteko beharra da, oraindik Euskadin gauzatu gabe egon arren”, gogorarazi du EGABk. Joan-etorriei lotutako mugikortasunaren legea jarduera- eta lan-zentroan sartuta ez azaltzea azpimarratzeko urritasuna da kontsulta organoaren iritziz. EGABk adierazitakoaren arabera, Eusko Jaurlaritzak arloan gainjartzen direnean legegintza ekimen desberdinak mugatu eta koordinatu behar ditu, bikoizketa ed...

EGABen Irizpena, familia eta laneko bizitza bateragarri egiteko laguntzei buruzkoa
EGABek modu positiboan baloratu du proiektua, “laguntzen kontziliazioan eta orokortzean erantzunkidetasunarekin lerrokatuta duen ikuspegiarengatik” Nolanahi ere, konpondu ez diren edo hobetu daitezkeen zenbait alderdi azpimarratu ditu. Kontseiluak nabarmendu du irizpena premiaz izapidetzeko eskaerak arauaren erantzuteko epeak laburtzen dituela. Arau horren arabera, “irizpen horren luzera eta garrantzia dela eta, denbora-tarte handiagoak beharko lirateke behar bezala eztabaidatzeko eta artikuluen gaineko proposamenak ekartzek...

EEGABK “2018ko Memoria Sozioekonomikoa" aurkeztu du
Memoria Sozioekonomikoak lehenengoz emakumeek euskal errealitate sozioekonomikoan duten egoerari buruzko atal berezia sartu du. Euskadiko EGABko batzordeburu berriak, Emilia Málagak, Batzordean azaldutakoaren arabera, “2018. urteko mobilizazioak, erreibindikazioak eta salaketak ezin zitezkeen bazter, berdintasunaren gaia gizarte-eztabaidaren ardatzera ekarri baitzuten”. Orokorrean, 2018. urtean euskal ekonomiarako urte positiboa izan zen eta jarduera nahiz enplegua hazi ziren. Bultzada, ordea, moteldu da eta nazioarteko zalantzek ...

EGABen Irizpena mendekotasunen aroloko ibilibde profesionala eta jardunbide egokiak aitortzeari buruz
EGABek modu positiboan baloratzen du dekretua, baina uste du aitorpenak ez liratekeela Euskadiko esparrura mugatu behar Batzordeak ohartarazi du muga hori desegokia izan daitekeela, eta aukerak zabaltzea proposatu du, “sariaren ospea sarituenekin atzera elikatu ahal izateko” Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeak egokitzat jo du “Mendekotasunen arloko ibilbide profesionalen eta jardunbide egokien aitortza sortu eta zehazteko” dekretu-proiektuaren izapidetzea, aholku-batzorde honek egindako gogoeteki...

EGABen Irizpena alkoholdun edariak, tabakoa eta nikotina aska dezaketen gailuak seinaleztatzeari buruz
Alkoholdun edarien, tabakoaren eta nikotina aska dezaketen gailuen kontsumoa eta publizitatea mugatzen dituen Adikzioen eta Droga Mendekotasunen gaineko Arreta Integralari buruzko Legean du jatorria seinaleztapenak. EGABek positiboki baloratzen du dekretua, eta zenbait gogoeta erantsi ditu; besteak beste, dekretu horrek araututakoari buruzko kartelak establezimenduen sarreran eta kanpotik ikusteko moduan jartzea.  Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeak egokitzat jo du “Alkoholdun edariak, tabakoa eta nikotina a...

EGABen Irizpena Zientza, Teknologia eta Berrikuntzen Euskal Sarea aldatzeko dekretuari buruz
EGABek positiboki baloratu du proposamena, eta kontuan hartzeko zenbait alderdi nabarmendu ditu. Aldaketak, beste helburu batzuen artean, Berdintasun Plan bat ezartzen du hamar pertsona edo gehiagoko erakundeetarako, aldaketa batzuk zenbait eskakizunetan eta sarera bi eragile berri batzea Urte hauetan zehar sarean sartu nahi duten hainbat erakunde eratu direnez, EGABek honako hausnarketa hau egiten du: “ugaritze hori benetan beharrezkoa bada, koordinazioa edo bikoiztasuna ote dagoen; izan ere, horrek badu bere garrantzia, eska daitekeen...

Desgaitasuna duten pertsonen enplegagarritasunerako laguntzei buruzko EGAB-ren irizpena
EGABk desgaitasuna duten pertsonak enplegua lortzeari begira Lanbidek eskaintzen dituen laguntzak eta zerbitzuak arautzeko proiektua balioztatu du, “lan-merkatuan sartzeko zailtasun bereziak dituen taldearentzat enpleguaren politika aktiboak berrantolatu eta hobetzen dituen neurrian”. Hala eta guztiz ere, bere iritziz arauak ez du nahikoa babesten desgaitasuna duten pertsonak enplegu arruntera iristeko orduan. Izan ere, “orokorrean, hori gertatu izan ohi da talde horrentzako enplegu-politika aktiboetan”. Ildo ho...

Euskadiko Turismoko enpresa eta jardueren erregistroari buruzko EGABren Irizpena
Sektorean aldaketak eta berrikuntzak ematen ari dira eta turismo-araudiak eguneratu nahiz egokitzea du xede. Testuinguru horretan, EGABk oso positiboki balioztatzen du erregistroaren dekretu proiektua eta aldekoa da. Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen ustez egokia da “Euskadiko turismoko enpresen eta jardueren erregistroari buruzko dekretu proiektua” izapidetzea, kontsulta-organo honek egin dituen gogoetekin. Proiektua Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak egin du. Arau honen xedea Euskadiko...

Eusko Jaurlaritzako Azpiegituren Zuzendariak Euskal Y_aren exekuzioaren egoera azaldu du EGAB-en aurrean
Eusko Jaurlaritzako Azpiegituren Zuzendariak Euskal Y_aren exekuzioaren egoera azaldu du EGAB-en aurrean
Eusko Jaurlaritzako Azpiegituren zuzendaria, Mikel Gurutzeaga, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen egoitzara agertu da, Euskal Autonomia Erkidegoko euskal Y-aren exekuzioaren egoeraz zerikusia duten hainbat alderdiri buruzko informazioa ematera Europako Arazoetarako Batzordearen aurrean. Besteak beste, euskal Y-aren exekuzioaren egoeraz eta haren egutegiaz aritu da: euskal Y-a martxan jarri osterako aurreikusten den trenbideko salgai garraioa eta europar zabalera duen Frantziako sarearekiko lotura; nolako interakzioa izango...

Euskadiko Ingurumen-Administrazioaren Lege-Aurreproiektuari buruzko EGAB-ren Irizpena
EGABren iritziz “Euskadiko ingurumen-administrazioari buruzko legearen” aurreproiektua izapidetzea egokia da, irizpenean adierazten diren oharrekin. Arauak 1998ko Euskadiko ingurumena babesteko lege orokorra ordezkatuko du. Irizpenak euskal ingurumen-politikaren arau-oinarriak berritzeko ekimena egokia dela dio eta “orokorrean aldekoa da”. Dena den, zenbait gogoeta berezi egin ditu, besteak beste, enpresak eta lan-eremua ingurumen-heziketa sustatzeko eremutzat jotzea. Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Ba...

Page 9 of 13First   Previous   4  5  6  7  8  [9]  10  11  12  13  Next   Last