Komunikazioa > Prentsa-oharrak
Prentsa - Oharrak
EGABen Irizpena Euskadiko Gardentasun Lege-aurreproiektuari buruz
Barzordearen ustez, araua beharrezkoa eta egokia da eta erakundeen gardentasuna eta herritarren parte-hartzea hobetzeko helburuekin bat dator.   Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeak " Euskadiko Gardentasun Lege-aurreproiektuari" buruzko txostena aurkeztu du, Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren bitartez. Bere erantzunean, Batzordeak egokitzat jotzen du hura izapidetzea, irizpenean egindako gogoetekin. Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen ustez, araua beharrezkoa eta egokia da...

Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeak irizpena eman du EAEko turismo-gidarien jardueraren dekretu-proiektuari buruz
Batzordea bat dator kontsumitzaileen eta erabiltzaileen eskubideak, kultura-ondareko elementuak eta Euskadiko gainerako turismo-baliabideak behar bezala babesten direla bermatzeko helburuarekin. Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeak txosten bat egin du Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak egindako " EAEko Turismo-gidarien jardueraren Dekratu-proiektuari" buruz. Bere erantzunean, Batzordeak egokitzat jotzen du hura izapidetzea, irizpenean egindako gogoetekin. Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzo...

Javier Muñecas, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeko Presidente berria
Javier Muñecas Herreras izendatu dute Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeko presidente, Emilia Málaga Pérezen ordez. Bilbon jaio zen 1964an, Zuzenbidean lizentziaduna da Deustuko Unibertsitatean, eta bere jarduera profesionalaren zati handi bat ASLEn (Euskadiko Lan Sozietateen eta Sozietate Partaidetuen Enpresa Elkartea) garatu du, arlo juridikoko koordinatzaile gisa, 1991 eta 2004 artean, eta 2010etik gaur arte. Enpresa bazkideei aholkularitza juridikoa emateaz gain, bere jardunak hainbat eta hainbat enpresa-proiektu sortze...

Euskal sektore publikoan euskararen erabilera normalizatzeko Dekretu-proiektuari buruzko EGAB-en irizpena
Araudi hori garatzeko Batzordeak beharrezkotzat jotzen du aldez aurretik gizarte-eragileekin negoziazio-prozesua egitea Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeak Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak prestatutako “Euskal sektore publikoan euskararen erabilera normalizatzeko Dekretu-proiektuari” buruzko txostena egin du. Bere erantzunean, Batzordearen iritziz sortu den moduan izapidetzea ez da egokia, eta beharrezkotzat jotzen du hura garatzeko irizpenean adierazitako gaiak kontuan hartzea, aldez...

Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeak 2022. Urteko Memoria Sozioekonomikoa aurkeztu du gaur goizean
Emilia Málaga EGABeko presidentea eta Jon Barrutia Memoria Sozioekonomikoaren Batzordeko presidentea izan dira ekitaldian. Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeak EAEko 2022ko Memoria Sozioekonomikoa aurkeztu du gaur goizean Bilbon, Emilia Málaga Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeko presidentea eta Jon Barrutia txostena egiteko ardura izan duen batzordeko presidentea izan dira ekitaldiaren buru. EGABeko arduradunek 2022an kontseiluak identifikatutako erronka sozioekonomikoak azaldu dituzte, baita txosten...

EGAB-ren irizpena diru-sarrerak bermatzeko errentaren erregegelamendua onartzen duen Dekretu-proiektuari buruz
Euskadiko EGABen iritziz arauak eragindako pertsonen babesa, parte-hartzea eta segurtasun juridikoa bultzatuko ditu, haien eskubide eta interesak defendatzeko. Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeak Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enplegu Sailak egin duen “Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren Erregelamendua onartzen duen Dekretu-proiektua” delakoari buruzko txostena egin du. Bere erantzunean, Kontseiluak egokitzat jotzen du arauaren izapidetzea, irizpenean egindako oharrekin. Arauaren helburua Diru-sarrerak Bermat...

Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeak sektore publikoaren esparruan arau-hausteen berri emateko barneko informazio-sistema sortzen duen Dekretu-proiektuari buruzko irizpena eman du
Euskal Kontseiluak positibotzat jotzen du ekimena, tresna garrantzitsua izango baita eman daitezkeen iruzur eta ustelkeria egoerak saihesteko. Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeak, Eusko Jaurlaritzako Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailak egindako “Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoaren esparruan arau-hausteen berri emateko eta informatzaileak babesteko barneko informazio-sistema sortu eta arautzen duen Dekretu-proiektuari” buruzko txostena egin du. Bere erantzunean, Kontseiluak egokitzat jotzen ...

EGABak komunitate- eta etxe-konpostajea arautzen duen dekretu-proiektuari buruzko irizpena eman du
Kontseiluaren iritziz, beharrezkoa da herri-administrazioek gaikako bilketa sustatzeko konpromisoa hartzea. Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeak, Eusko Jaurlaritzako Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailak egindako “Komunitate- eta etxe-konpostajerako instalazio eta jardueren araubide juridikoa eta kondizio teknikoak ezartzen dituen Dekretu-proiektuari” buruzko txostena egin du. Bere erantzunean, Kontseiluak egokitzat jotzen du izapidetzea, irizpenean egindako gogoetekin. Arauaren xedea da Euskal Autonom...

Euskadiko EGAB-ek EAE-ko bonu sozial termikoa arautzen duen Dekretu-proiektuari buruzko irizpena eman du
Kontseiluak modu positiboan baloratu du araua, prestazio ekonomikoa izapidetzea erraztuko duela kontuan hartuta, pobrezia energetikoa murrizten lagunduko duen neurria Euskal Autonomia Erkidegoko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeak, Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak egin duen “Euskal Autonomia Erkidegoan trantsizio energetikorako eta kontsumitzaileak babesteko premiazko neurriei buruzko urriaren 5eko 15/2018 Errege Lege Dekretuaren bidez sortutako bonu sozial termikoaren kudeaketa, ebaz...

EGAB-ren Irizpena desgaitasuna duten pertsonen enplegagarritasunarekin loturiko programak, zerbitzuak eta Enplegu Zentro Bereziak arautzen dituen Dekretu-proiektuari buruz
Euskal kontsulta-organoak positibotzat jotzen du desgaitasuna duten emakumeen kontratazioa bultzatzeko ekintza positiboko neurriak sartzea. Euskal Autonomia Erkidegoko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeak, Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enplegu Sailak egindako "Dekretu-proiektua, Zeinaren bidez arautzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoan desgaitasuna duten pertsonen enplegagarritasunarekin loturiko programak eta zerbitzuak eta Enplegu Zentro Berezien Euskal Erregistroa" izenekoari buruzko txostena eman du. Bere erantzunean,...

Page 3 of 13First   Previous   1  2  [3]  4  5  6  7  8  9  10  Next   Last