Erakundea
Presidentziako agurra
Izaera
Osaera
Eginkizunak
Gardentasuna
Jarduera
Agenda
Osoko Bilkura
Batzordeak
Erakunde jarduera
Argitalpenak
Irizpenak
Memoria Sozioekonomikoa
Azterlanak eta Txostenak
Jardueren txostena
Komunikazioa
Prentsa-oharrak
Estekak
es
eu
Erakundea
Presidentziako agurra
Izaera
Osaera
Eginkizunak
Gardentasuna
Jarduera
Agenda
Osoko Bilkura
Batzordeak
Erakunde jarduera
Argitalpenak
Irizpenak
Memoria Sozioekonomikoa
Azterlanak eta Txostenak
Jardueren txostena
Komunikazioa
Prentsa-oharrak
Estekak
Komunikazioa
>
Prentsa-oharrak
Prentsa - Oharrak
Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeak "2016ko Memoria Sozioekonomikoa" aurkeztu du
asteazkena, 12 uztailak 2017
2016. urtea positiboa izan zen Euskal Autonomia Erkidegoan. Jarduera areagotu egin zen (% 3,1), barne-mailako eskariak bultzatuta. Bestalde, enplegua ere hazi egin zen. Hiruhileko profilak adierazten duenez, sustapen hori egonkortu egin da.
Langabeziak sektore eta adin guztietan egin zuen behera, bai gizonen artean, bai emakumeen artean. Iraupen handiko langabezia puntu bat murriztu zen ia, nahiz eta langabetuen erdiei baino gehiagori eragiten dien oraindik.
Gizarte-babeserako euskal sistemak ongizate-estatuaren printzipioei eusten die, "alderatuz gero, maila onean", eta diru-sarrerak bermatzeko sistemak pobrezia murrizten laguntzen du. Zahartzen ari den eta lan-merkatuan aldaketa sakonak edukitzen ari den testuinguru demografikoan, pentsio-sistemaren saldo defizitarioak kezkatu egiten du, hazten ari baita gainera.
Hezkuntzaren errendimenduari eta bikaintasunari buruz hausnartzea proposatzen du Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeak (EGAB-k), bai eta gure unibertsitate-sistemaren nazioartekotze urriaren gainean hausnartzea ere. Prestakuntza-eskaintzaren eta lan-merkatuaren artean harreman sistemikoa ezartzeko beharra hauteman da.
EAEko biztanle bakoitzeko osasun-gastua handiena da estatuan, eta Kontseiluak gogorarazi egin nahi izan du "gizarte osoari dagokion balio partekatua" dela Euskadiko osasun-sistemaren etorkizuneko jasangarritasuna.
EGABren ustez, geldialdi demografikoa da "erronka handienetako bat", eta politika publikoak (familia, hezkuntza, osasuna, lan-merkatua, pentsioak) modu zeharrean eta koordinatuan berbideratzea eskatzen du.
Bilbo, 2017ko uztailaren 12a.
2016ko Memoria Sozioekonomikoa aurkeztu du gaur goizean Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeak. Euskadiko errealitate sozioekonomikoaren laburpena da dokumentua. Datu eta adierazle ugari jasotzen ditu, eta dokumentua egiteaz arduratzen den Kontseiluaren balorazioekin dago aberastuta (Inmaculada Gallastegui da Kontseiluko presidentea). Gaurtik aurrera, Euskadiko EGABren web-orrialdean begiratu daiteke lana, hemen: http://www.cesegab.com.
Hazkuntza ekonomikoa
NDFaren arabera, mundu-mailako hazkuntza ekonomikoa apala izan zen 2016an. Euskadin, ekitaldi positiboa izan zen: jarduera % 3,1 hazi zen, Espainiako batezbestekoaren ildoan (% 3,2) eta Eurogunearen gainetik (% 1,7). Barne-mailako eskariaren jokaerak eragin zuen batez ere hazkuntza hori gertatzea, eta enpleguan ere bere isla eduki zuen. Hala ere, goranzko sustapen hori geldoa da, hiruhileko profilak ohartarazten duenez.
Hori dela-eta, egitura ekonomikoaren alderdi batzuk nabarmendu ditu EGAB-k, kontuan hartu behar direnak. Horien artean, hauek aipatzen ditu: "euskal enpresen tamaina urria edo zerbitzu-sektorearen eraketa, hazten ari diren sormen- eta kultura-jardueren garrantzia eta osasunarekin edo hezkuntzarekin edo enpresei ezagutza ematen dieten zerbitzuekin zerikusia duten jardueren garrantzia azpimarratuz". Era berean, mendekotasun energetikoa nabarmendu du, eta garraio-azpiegituren kudeaketa integrala egiteak duen garrantzia".
Enplegua eta lan-merkatua
Iaz, lan-indizeek gora egin zuten Euskadin (+% 0,9), Gizarte Segurantzako afiliazioak (+% 1,9) eta kontratazioak (+% 6,8) bezalaxe. Enplegu-sorkuntzak aurreko ekitaldiko (2015eko) erritmo berari eutsi zion, eta langabeziak behera egin zuen sektore eta adin guztietan, bai gizonen artean, bai emakumeen artean. Iraupen handiko langabezia puntu bat murriztu zen ia, nahiz eta langabetuen erdiei baino gehiagori eragiten dien oraindik. Kronifikatze-arriskua dagoela adierazten du horrek, eta Kontseilua keztatuta dago.
Alderdi positiboen artean, hauek nabarmendu dituzte: lanaldi partzialaren, behin-behinekotasunaren eta gazteen langabeziaren erorketa. Beste muturrean, aldiz, hauek nabarmendu dituzte: errotazioa eta biztanleria aktiboaren zein langabezia-babesaren beherakada. Memorian jasotzen denez, azken horiek "ez dute laguntzen itxaropenak argi hobetzen".
Lan-merkatuan aurrez aurre eszenatoki berri bat dugula gogorarazi du EGAB-k, non enplegu-politikek behar bezala erantzun behar dieten langileen eta enpresen beharrei. Bestalde, zuzenean enpleagarritasunean eragingo duen prestakuntza-eskaintza sortzeko beharra berretsi du, eta, aldi berean, negoziazio kolektiboan erritmo geldoa eta desegokia dagoela egiaztatu du.
Gizarte-babesa
Ongizate-estatuaren printzipioak "maila onean" edukitzea ahalbidetu du gizarte-babeserako euskal sistemak, estatukoarekin edo Europako herrialde nagusietakoarekin alderatuz gero. Alabaina, EGABren ustean, hausnarketa batzuekin batera agertuko beharko litzateke maila on hori. Hausnarketa horien artean, pentsio-sistemaren ingurukoa dago; izan ere, saldo defizitarioa dauka EAEn, zahartzen ari den eta lan-merkatuan aldaketa sakonak edukitzen ari den testuinguru demografikoan.
Kontseiluak azpimarratu duenez, enpleguak lortzen du sistema jasangarria izatea, eta bazterketaren aurkako funtsezko oinarria da; "beraz, beharrezkoa da pertsona "enpleagarriak" enplegura iristeko ahalegina areagotzea, politika aktiboekiko integrazioa hobetuz".
Diru-sarrerak bermatzeko sistemari dagokionez, EGAB-k adierazi du bost onuradunetik batek jasotzen duela diru-sarrerak bermatzeko errenta bere soldata-errentak osatzeko modalitatean. Enplegu ezegonkorrak eta intentsitate txikikoak daudela adierazten du datu horrek, eta hain zuzen ere ezaugarri horiek eragiten dute laneko pobrezia egotea.
Bizi-kalitatea
Iaz, hobekuntza egin zen pobrezia- eta bazterketa-adierazle nagusietan. Hala ere, ez dira krisiaren aurreko mailak berreskuratu. Pobrezia- eta bazterketa-arriskuan dagoen biztanleei buruzko AROPE tasak (2015eko datuak) adierazten duenez, Frantziaren eta Danimarkaren antzeko kokalekua dauka Euskadik (% 17,6), eta Espainiako (% 28,6) eta EB28ko (% 23,7) batezbestekoak baino beherago dago.
Atal honetan, ongizate-galerak islatzen dituzten beste aldagai batzuei arreta jartzea eskatzen du EGAB-k, izaera eta garrantzi ezberdinekoak horiek: "ezusteko gastuei aurre egiteko edo etxea tenperatura egokian edukitzeko gaitasunetik oporrez gozatzeko edo nahi den kultura-kontsumoa edukitzeko gaitasunera, ongizatea berreskuratzeak denbora eta ahalegina beharko ditu".
Hezkuntza
Hezkuntza-adierazle batzuetan (eskola-porrota, ekitatea), Euskadi lehenengo postuetan dago. Dena dela, unibertsitatez kanpoko hezkuntzaren errendimenduaren eta bikaintasunaren inguruan hausnartzea proposatzen du EGAB-k ("PISAren azken ebaluazioaren emaitzek arreta berezia ematea merezi dute, eta alerta piztea"). Eta, unibertsitateko hezkuntzari dagokionez, gure unibertsitate-sistemaren nazioartekotze urria azpimarratu du, eta "erakargune bihurtu beharko litzatekeela, kanpoko talentua harrapatzeko".
Lanbide Heziketari dagokionean, Kontseiluak ondo baloratu du matrikulazioek gora egin izana; zehazki, lan-merkatuak eskatzen dituen lanbide-familia jakin batzuetan matrikulazioa igo izana baloratu du ondo.
Era berean, EGAB-k azpimarratu egiten du prestakuntza-eskaintzaren eta lan-merkatuaren arteko harreman sistematikoaren ezarpenean aurrera egin behar dela, eta ikasketa teknikoetan emakume gutxi dagoela ohartarazi du.
Osasuna eta osasun-sistema
EAEn, osasun-adierazle onak dauzka biztanleriak; biztanle bakoitzeko osasun-gastua handiena da estatuan, eta hazten jarraitzen du. Adinean gora egiteak eta kronikotasunak nabarmen eragiten dute osasun-gastuaren multzoan, eta, testuinguru horretan, EGAB-k azpimarratu egin du "gizarte osoari dagokion balio partekatua" dela Euskadiko osasun-sistemaren etorkizuneko jasangarritasuna.
Gauzak horrela, prebentzio indibidualaren nahiz kolektiboaren garrantzia nabarmendu da, eta osasun-sistema publikoa egokitzeko beharra dagoela, premia berriei erantzuteko eta jasangarritasuna bermatzeko.
Geldialdi demografikoa
Jaiotzen eta heriotzen arteko aldea negatiboa izan da azken hiru urteetan, eta EAEko geldialdi demografikoa berresten dute udal-erroldako azken datuek (2016koek). EGABren ustez, geldialdi demografikoa da "erronka handienetako bat", eta politika publikoak (familia, hezkuntza, osasuna, lan-merkatua, pentsioak) modu zeharrean eta koordinatuan berbideratzea eskatzen du.
Immigrazioari dagokionez, 2016ko Memoria Sozioekonomikoak aldaketa bat izan du metodologian, eta zifren ebaluazioa fintzea ahalbidetu du horrek. Horrela, bada, aldagaien artean sartu da atzerriko jatorria duen biztanleria; izan ere, nazionalizazio-prozesuen ondorioz, handiagoa da hori atzerriko naziotasuna duen biztanleria baino (bereziki, nazionalitate latinoamerikarretan). Aldagai hori kontuan hartuta, azken bi urteotan areagotu egin da EAEn atzerriko jatorria duen biztanleria, eta, gutxi izan arren, aurreko urteetako erorketa konpentsatu du horrek.
Artxiboak
Azaroa 2024 (4)
Iraila 2024 (3)
Uztaila 2024 (3)
Maiatza 2024 (1)
Apirila 2024 (1)
Martxoa 2024 (1)
Otsaila 2024 (3)
Urtarrila 2024 (1)
Abendua 2023 (2)
Azaroa 2023 (1)
Urria 2023 (3)
Uztaila 2023 (2)
Ekaina 2023 (3)
Maiatza 2023 (2)
Apirila 2023 (2)
Otsaila 2023 (1)
Urtarrila 2023 (2)
Abendua 2022 (1)
Azaroa 2022 (2)
Urria 2022 (2)
Iraila 2022 (1)
Uztaila 2022 (3)
Ekaina 2022 (2)
Maiatza 2022 (1)
Apirila 2022 (2)
Martxoa 2022 (2)
Otsaila 2022 (1)
Urtarrila 2022 (2)
Abendua 2021 (3)
Azaroa 2021 (1)
Urria 2021 (2)
Iraila 2021 (1)
Abuztua 2021 (1)
Uztaila 2021 (1)
Ekaina 2021 (1)
Maiatza 2021 (2)
Abendua 2020 (2)
Azaroa 2020 (1)
Otsaila 2020 (3)
Urtarrila 2020 (2)
Azaroa 2019 (2)
Urria 2019 (2)
Iraila 2019 (1)
Abuztua 2019 (2)
Uztaila 2019 (5)
Maiatza 2019 (1)
Apirila 2019 (2)
Otsaila 2019 (4)
Urtarrila 2019 (1)
Azaroa 2018 (2)
Abuztua 2018 (1)
Uztaila 2018 (4)
Maiatza 2018 (1)
Apirila 2018 (5)
Martxoa 2018 (5)
Otsaila 2018 (1)
Urtarrila 2018 (1)
Abendua 2017 (1)
Azaroa 2017 (4)
Iraila 2017 (2)
Uztaila 2017 (2)
Ekaina 2017 (1)
Maiatza 2017 (1)
Apirila 2017 (1)
Martxoa 2017 (1)
Otsaila 2017 (2)