Erakundea
Presidentziako agurra
Izaera
Osaera
Eginkizunak
Gardentasuna
Jarduera
Agenda
Osoko Bilkura
Batzordeak
Erakunde jarduera
Argitalpenak
Irizpenak
Memoria Sozioekonomikoa
Azterlanak eta Txostenak
Jardueren txostena
Komunikazioa
Prentsa-oharrak
Estekak
es
eu
Erakundea
Presidentziako agurra
Izaera
Osaera
Eginkizunak
Gardentasuna
Jarduera
Agenda
Osoko Bilkura
Batzordeak
Erakunde jarduera
Argitalpenak
Irizpenak
Memoria Sozioekonomikoa
Azterlanak eta Txostenak
Jardueren txostena
Komunikazioa
Prentsa-oharrak
Estekak
Komunikazioa
>
Prentsa-oharrak
Prentsa - Oharrak
EGABen Irizpena, 2017-2020ko “Basque Industry 4.0” Industrializazioari Planari buruz
astelehena, 03 uztailak 2017
Plan honen arabera, industria funtsezkoa da gure ongizate ereduan eta euskal ekonomiaren motorra da. “4.0 industria”k paradigma-aldaketa bat dakar, eta ikuspegi kontzeptual eta estrategiko berria eskatzen du.
Aurre-gogoeta batean, EGABak ohartarazten du euskal industriarekin konpromisoa duten eragileek –publiko, pribatu nahiz sozialek– “plana egiteko prozesuan parte hartze nahikoa ez badute oraingo eta etorkizuneko inplikazioa zailagoa izango dela”.
EGABa ados dago planean planteatutako hainbat konturekin: industria produktiboaren aldeko apustua, haren kontzepzio zabala eta erdigunea pertsonak izatea. Aitzitik, uste du plan honetan ez dela zehazten nolako 4.0 Industria eredua nahi den.
Kontsulta-organoak proposatu du enpresaren dimentsioa ardatz transbertsala izan dadila agirian, eta eskatu du Elkarrizketa Sozialeko Mahaia plan honetako erreferentziako solaskideen artean sar dadila.
Bilbon, 2017ko uztailaren 3an.
Euskadiko EGABek egokitzat jotzen du "2017-2020ko Basque Industry 4.0 Industrializazio Planari" buruzko izapidea, organo aholku-emaile honek eginiko gogoetak barne. Plana Eusko Jaurlaritzako Garapen Ekonomiko eta Azpiegituren Sailak aurkeztu du.
EGABi aurkeztu zaion testua gida bat da Jaurlaritzako arloek industria sustatzeko egiten duten lana egituratu eta koordinatzeko. Planaren arabera, industria funtsezko pieza bat da gure ongizatearen ereduan eta euskal ekonomiaren motorra da. Hemen, “4.0 Industria” deritzonak protagonismo berezia hartzen du, paradigma aldaketa baitakar, eta horrek ikuspegi kontzeptual eta estrategiko berria exijitzen du euskal ekosistema industrial osoan.
Parte hartzeari buruzko aurre-gogoeta
Egoki irizten dien oharrak egin aurretik, Ekonomi eta Gizarte Gaietako Kontseiluak aurre-gogoeta bat egin du, honelako plan batean zerikusia duten eragile guztiek parte hartzearen beharra azpimarratzeko. Ildo honetan, EGABak gogora ekarri du aurkeztutako dokumentua Industria Sailburuordetzak egin duela, SPRIrekin eta Energiaren Euskal Erakundearekin elkarlanean, eta azpimarratu du “gizarte modernoak zenbait eragile publiko, pribatu edo sozialen elkarreraginean oinarrituta eratzen direla”, besteak beste sindikatu eta enpresa erakundeak. “Horregatik –jarraitzen du EGABek–, uste dugu plana egiteko prozesuan parte hartze nahikoa ez egotea eragozpena dela enpresen, enpresaburuen, langileen, enpresa-elkarteen, sindikatuen, eragile teknologikoen, unibertsitateen eta lan heziketako zentroen oraingo eta etorkizuneko inplikaziorako, elkarrekin euskal industriaren etorkizunean laguntzeko bidean, gure ongizate ereduan funtsezko pieza dena”.
Laugarren industria-iraultza
EGAB, neurri handi batean, bat dator Jaurlaritzaren agirian azaldutako testuinguru sozioekonomikoarekin, datozen urteetarako hazkuntza motela aurreikusten duena, eta industrian gertatuko den eraldaketa sakonari buruzko oharrarekin, “Laugarren Industria Iraultza, 4.0 Industria” izena eman zaiona.
Ildo honetan, adierazi du “oso egokia dela planaren printzipio nagusietako hiruren aukeraketa: industria produktiboaren aldeko apustua, haren kontzepzio zabala eta erdigunea pertsonengan jartzea”. Gainera, egokia deritzo politika industriala zuzenean zerikusia duten beste politika batzuekin uztartzeari (hezkuntzakoak eta enplegukoak, adibidez). Hori esanda, EGABek zenbait gogoeta egin ditu irizpenean, aurkeztutako plana hobetzeko asmoz.
4.0 ereduaz
EGABak adierazi du kontsultarako aurkeztu zaion testuak “ez duela zehazten, zuzenean ez Eusko Jaurlaritzaren beste agiri batzuk aipatuz, nolako 4.0 eredua nahi den herri honentzat: erabatekoa, ala funtsean eskaintza izaerakoa edo funtsean eskaera izaerakoa”.
Kontsulta-organoaren iritzian, “erlazio lausoa dago” Industrializazio Planaren zirriborroaren eta 4.0 Industriari buruzko dokumentazio estrategikoaren –adibidez, Fabrikazio Aurreratuko Estrategiaren– artean, eta “ez dira zehazten estrategia horrekiko konexio mekanismoak, ez ebaluazioan, ez estrategiaren burutzapenean espero den inpaktu-mailan...”.
Aldaketak enpleguan
Euskal kontsulta-organoak, bestalde, kezka adierazi du, eraldaketa industrial honek enplegu-motetan ekarriko dituen aldaketengatik. Azaltzen duenez, aldaketa horiei aurrea hartu behar zaie eta azkar jokatu, eskaera txikia daukaten sektoreetatik eskaera handiagoa duten sektoreetara aldatzea bermatuz. Eta EGABen arabera, horretarako, “prospekzio sektorialerako espazioak daudela bermatu behar da, zerikusia duten eragileen parte hartzearekin (eragile sozialak eta beste eragile batzuk); politika aktiboak eta prestakuntza iraunkorreko politikak diseinatu eta gauzatu behar dira, eta babes sozialeko sistema bat bermatzeko gai izan behar dugu, joera horiek pertsonengan izango duten eraginari erantzun egokia ematen diogula bermatzeko. Modu berean, ukitutako pertsonak sortzen diren lanpostu berrietarako prestatu behar dira”.
Pertsonen aldeko apustu handiagoa
Euskal industriaren lehiakortasunerako erronken artean, dokumentuak pertsonen aldeko apustu handiagoa sartzen du. Testuinguru honetan, EGABek proposatu du planak berariaz aipa ditzala zenbait beharrizan: “negoziazio kolektiboa oraingo eta etorkizuneko erronkei egokitu eta horien arabera garatu beharra; elkarreragin handiagoa eta inplikazio iraunkor eta etengabea egotea lan munduaren eta prestakuntzaren artean; talentua atxiki eta erakartzea; konpromiso bat egotea gardentasunarekin eta elkarrizketarekin enpresan”.
Enpresaren dimentsioa: ardatz transbertsala
Irizpenean zehar, EGABek behin baino gehiagotan hausnartzen du enpresen tamaina txikia euskal ekonomiarentzat den ahuldadea. Horregatik, gomendatu du enpresaren dimentsioa ardatz transbertsala izan dadila, “ildoak ardatz guztietan banatuz, 4.0 Industrian gertatzen denez eta, betiere, ikuspegi holistiko batetik”. Testuinguru honetan, adierazi du ez dela berariaz aipatu ETEek jakintza zerbitzu aurreratuak eta beraien finantzaketa eskuratzea sustatu beharra, eta ondokoa gogora ekarri du: “euskal enpresaren dimentsio txikiaren eraginez, 4.0 Industriarekin eta nazioartekotzearekin bat egiteko orduan, gainegiturez gain (klusterra....), eragile aktiboak behar dira, I+G+b-ren benetako transferentzia bideratzen dutenak, eta nazioartekotze lehiakorra babesten dutenak”.
Elkarrizketa Sozialeko Mahaia
Azkenik, EGABen ustez, plana gauzatzeko, ezinbestekoa da “eragile ekonomiko eta sozialek parte hartzeko irekitzea plana, baita zerikusia duten beste eragile batzuek parte hartzeko ere, “solaskidetza iraunkor baten” bidez”. Uste du beharrezkoa dela solaskide horien artean Elkarrizketa Sozialeko Mahaia berariaz sartzea, “informazio, irizpide eta ikuspegiak trukatzeko eta erkatzeko foro egokia den aldetik, beste foro batzuetatik kualitatiboki ezberdina”.
3/17 Irizpena
Artxiboak
Azaroa 2024 (4)
Iraila 2024 (3)
Uztaila 2024 (3)
Maiatza 2024 (1)
Apirila 2024 (1)
Martxoa 2024 (1)
Otsaila 2024 (3)
Urtarrila 2024 (1)
Abendua 2023 (2)
Azaroa 2023 (1)
Urria 2023 (3)
Uztaila 2023 (2)
Ekaina 2023 (3)
Maiatza 2023 (2)
Apirila 2023 (2)
Otsaila 2023 (1)
Urtarrila 2023 (2)
Abendua 2022 (1)
Azaroa 2022 (2)
Urria 2022 (2)
Iraila 2022 (1)
Uztaila 2022 (3)
Ekaina 2022 (2)
Maiatza 2022 (1)
Apirila 2022 (2)
Martxoa 2022 (2)
Otsaila 2022 (1)
Urtarrila 2022 (2)
Abendua 2021 (3)
Azaroa 2021 (1)
Urria 2021 (2)
Iraila 2021 (1)
Abuztua 2021 (1)
Uztaila 2021 (1)
Ekaina 2021 (1)
Maiatza 2021 (2)
Abendua 2020 (2)
Azaroa 2020 (1)
Otsaila 2020 (3)
Urtarrila 2020 (2)
Azaroa 2019 (2)
Urria 2019 (2)
Iraila 2019 (1)
Abuztua 2019 (2)
Uztaila 2019 (5)
Maiatza 2019 (1)
Apirila 2019 (2)
Otsaila 2019 (4)
Urtarrila 2019 (1)
Azaroa 2018 (2)
Abuztua 2018 (1)
Uztaila 2018 (4)
Maiatza 2018 (1)
Apirila 2018 (5)
Martxoa 2018 (5)
Otsaila 2018 (1)
Urtarrila 2018 (1)
Abendua 2017 (1)
Azaroa 2017 (4)
Iraila 2017 (2)
Uztaila 2017 (2)
Ekaina 2017 (1)
Maiatza 2017 (1)
Apirila 2017 (1)
Martxoa 2017 (1)
Otsaila 2017 (2)