EEGABk egokitzat jo du deuseztapen hori, 2014. urtean behi-aziendaren okelaren etiketatzen fakultatiborako sistemen xedapenak indargabetu eta horien ordez borondatezko etiketatzerako beste sistema batzuk ezarri zituen Europako arautegiarekin bat etorriz. EEGABren aburuz, “aldarazpen horrek egungo etiketatze-sistema errazten du eta ez du kontsumitzaileek egiazko informazioa jasotzeko duten eskubidea murrizten”.
Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeak egokitzat jo du EAEn behi-aziendaren okelaren eta behi-aziendaren okelakien etiketatze fakultatiborako sistema aplikatzeko neurriak araupetu dituen dekretua (azaroaren 21eko 235/2000 Dekretua) indargabetzea. Deuseztapen horrek Europako arautegiaren ildoari jarraitzen dio; izan ere, Europako arautegiak 2014. urtean indargabetu zituen behi-aziendaren okelaren etiketatzen fakultatiborako sistemen xedapenak, eta horien ordez borondatezko etiketatzerako beste sistema batzuk ezarri zituen.
EEGABk bere irizpenean adierazi duenez, “aldarazpen horrek egungo etiketatze-sistema hagitz erraztea ekarriko du, administrazio-zamak eta operadoreentzako kostuak gutxitzen baititu”, eta azpimarratu duenez, “horrek ez du kontsumitzaileek egiazko informazioa jasotzeko duten eskubidea murrizten, zeren eta produktu honi buruzko informazioa, nahitaezko etiketan jasotzen denaz at, elikagaien arloko informazioaren arautegi orokorraren itzalpean baitago.”