Komunikazioa > Prentsa-oharrak
Prentsa - Oharrak
osteguna, 21 azaroak 2024

Azaroaren 21ean, ostegunean, antolatutako jardunaldian, Javier Muñecas, CES-EGABeko agintari nagusia; Antón Costas, CES Españako presidentea; Juan Alberdi, Eusko Jaurlaritzako Politika Ekonomiko eta Europar Kohesioko zuzendaria; eta Silke Haarcih, José Luis Castro eta Susana del Río, Europar Batasuneko adituak, izango dira.

Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeak jardunaldi bat antolatu du Espainiako CES-arekin lankidetzan. Jardunaldi horretan, Espainiako Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeak "Europar Batasunaren Gobernantza Ekonomikoa" izeneko txostena aurkeztuko du. Ekitaldia, gonbidapen bidez baino ezin da joan eta azaroaren 21ean, osteguna, izango da, 11:00etatik aurrera, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen egoitzan.

Javier Muñecas CES-EGABeko presidenteak emango dio hasiera jardunaldiari, Anton Costas Espainiako Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeko presidentearekin eta Juan Alberdi Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Politikarako eta Europar Kohesiorako zuzendariarekin batera.

Ondoren, Antón Costasek berak aurkeztuko du Europar Batasuneko gobernantza ekonomikoaren ereduaren erreformari buruzko txostena, bera buru duen CES-ek egina, zeina 2024an onartu baita. Gobernantza-eredu hori, beraz, fase berri batean sartuko da, joan den ekaineko Europako hauteskundeen ondoren hasi den ziklo instituzional berriarekin batera.

Antón Costasen hitzaldiaren ondoren, bertaratutakoek Europako gaurkotasuneko gaiei eta EBren etorkizunari buruzko hiru ponentzia entzuteko aukera izango dute.

Susana del Río, Doctora en Ciencias Políticas y miembro del Comité de expertos independientes de la Comisión Europea, ofrecerá la ponencia “Gobernanza multinivel de la UE y retos geoestratégicos europeos”. La jornada finalizará a las 13:00 horas.

Lehenengoa Silke Haarcih, UPV/EHUko Ekonomia Zientzietako doktoreak eta Spatial Foresight aholkularitza-enpresako analista eta aholkulariak garatuko du, eta izenburu hau izango du: " EBren kohesio-politikaren merituak eta erronkak: 2021-2027 bitarteko berrikuspenaren emaitzak eta 2028+ urterako gakoak". Haren ondoren, José Luis Castro UPV/EHUko Nazioarteko Zuzenbide Publikoko eta Nazioarteko Harremanetako katedradunak "EB 2024-29 erakunde-ziklo berriaren aurrean" gaiari buruz hitz egingo du, eta, azkenik, Susana del Río Politika Zientzietako doktore eta Europako Batzordeko aditu independenteen batzordeko kideak "EBko maila anitzeko gobernantza eta Europako erronka geoestrategikoak" hitzaldia eskainiko du. Jaurdanaldia 13:00etan amaituko da.

Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeak Estatuko CES-ekin lankidetzan antolatzen duen hirugarren aldia da hau.