Komunikazioa > Prentsa-oharrak
Prentsa - Oharrak
EAEko Abeltzaintzako ustiategietako arau teknikoak, higieniko-sanitarioak eta ingurumenekoak ezartzen dituenDekretu-proiektuari buruzko irizpena
Kontseiluak positibotzat jo du beste arau bat egitea aukeratu izana, eta ez dagoena aldatzea; izan ere, Europa eta Estatu mailako arau-garapenak Euskadira egokitzea eskatzen du. Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeak txosten bat egin du, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak helarazi duen "EAEko abeltzaintzako ustiategietako arau teknikoak, higieniko-sanitarioak eta ingurumenekoak ezartzen dituen eta irailaren 22ko 515/2009 Dekretua indargabetzen duen dekretu-proiektuari" buruz. Aztertu ondoren, ...

Farmazia-bulegoetako giza nutrizio eta dietetika atala arautzen duen Dekretu-proiektuari buruzko EGABren irizpena
Kontseiluak positibotzat jo du Giza Nutrizioari eta Dietetikari buruzko funtzioak sartzea farmazia-bulegoetan garatutako farmazia-arretaren jarduera profesional osagarri gisa. Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeak txosten bat egin du Osasun Sailak helarazitako "Farmazia bulegoetan Giza Nutrizioa eta Dietetika atala arautzen duen dekretu-proiektuari" buruz. Aztertu ondoren, Kontseiluak egokitzat jo du izapidetzea, irizpenean egindako gogoetekin. Arau honen xedea da Euskadiko farmazia-bulegoetan giza nutrizioko et...

EAE-N egiten diren ikuskizun publikoetan etxeko eta gatibutasunean dauden animalien ongizaterako irizpideak arautzen dituen Dekretu-proiektuari buruzko EGAB-ren irizpena
Batzordeak uste du araua positiboa eta egokia dela, eta egokitzat jotzen du izapidetzea, egin dituen gogoetekin. Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeak txosten bat egin du "EAE-n egiten diren ikuskizun publikoetan etxeko eta gatibutasunean dauden animalien ongizaterako irizpideak arautzen dituen dekretu-proiektuari" buruz. Txosten hori Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak helarazi du. Aztertu ondoren, Batzordeak egokitzat jo du izapidetzea, irizpenean egindako gogoetekin. Arau honen xedea da ...

Teknologia Garbien Euskal Zerrenda eguneratzen eta onartzen duen agindu-proiektuari buruzko EGAB-en irizpena
Teknologia Garbien Euskal Zerrenda eguneratzen eta onartzen duen agindu-proiektuari buruzko EGAB-en irizpena Batzordeak positiboki baloratzen du azken aurrerapen teknikoetatik eratorritako teknologia berriak sartzea, horrela euskal industriaren ingurumen-jarduna hobetzen laguntzen baita. Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeak txosten bat egin du Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburuak egotzitako Teknologia Garbien Euskal Zerrenda eguneratzen eta onartzen duen Agindu-proiektuari buruz. Aztertu ondoren,...

Emakumeen aurkako indarkeria matxistaren ondorioz hildako biktimen seme-alaba umezurtzentzako dirulaguntza arautzen duen Dekretu-proiektuari buruzko EGAB-ren irizpena
Batzordeak  positibotzat jotzen du arau hori, emakumeen aurkako indarkeria lehen mailako arazo sozialak kalte handia egin dion kolektibo horren babesa handitzen duelako. Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeak "Emakumeen aurkako indarkeria matxistaren ondorioz hildako biktimen seme-alaba umezurtzentzako dirulaguntza arautzen duen Dekretu-proiektuari" buruzko txostena egin du, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak bidalia. Aztertu ondoren, Batzordeak egokitzat jo du hura izapidetzea, irizpenean eg...

Portuetako Udal Kontseiluak sortzeko Dekretu-proiektuari buruzko EGABen Irizpena
Batzordeak ontzat jotzen du arau hori, erakundeen eta gizartearen parte-hartzea errazten lagunduko baitu dagokion eremuan. Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeak Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen Sailak helarazitako txosten bat garatu du Portuetako Udal Kontseiluak sortzeko dekretu-proiektuari buruz. Aztertu ondoren, Batzordeak egokitzat jo du hura izapidetzea, irizpenean egindako gogoetekin. Arau honen xedea da Portuetako Udal Kontseiluak sortzea, portuen arloko aholkularitza, kontsulta eta eztabaidara...

EAE-ko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako 2030 Estrategiari buruzko EGABen irizpena
Batzordeak atsegin handiz hartzen du ekimen hori, baina uste du izapidetzeko unea ez dela egokia eta zenbait hobekuntza egin behar direla uste du. Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeak txosten bat egin du "EAEko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako 2030 Estrategiari" buruz, EMAKUNDE-Emakumearen Euskal Erakundeak helarazitakoa. Aztertu ondoren, Batzordeak adierazi du ekimenak garrantzi  handia duela, lege-agindua betetzen duela, eta bat egiten duela bizitza politiko, ekonomiko eta sozialeko esparru guztietan ...

Nekazaritza- eta Elikagaigintza-industrien erantzukizunpeko adierazpenaren erregimena arautzen duen Dekretu-proiektuari buruzko EGABen irizpena
Nekazaritza- eta elikagaigintza-industrien erantzukizunpeko adierazpenaren erregimena arautzeko, eta EAEko Nekazaritza eta Elikagaigintza industrien Erregistroaren antolamendua eta funtzionamendua arautzen duen dekretu-proiektuari buruzko EGABen irizpena. Batzordeak egokitzat jo du dekretu-proiektu hau izapidetzea  egin dituen gogoetekin. Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeak txosten bat egin du "Nekazaritza- eta elikagaigintza-industrien erantzukizunpeko adierazpenaren erregimena arautzeko, eta EAEko Nekaz...

Euskal ondare-zuzenbidearen eta familia-ondarea eta -enpresa babestearen arloko berezitasunei Buruzko Lege-aurreproiektuari buruzko EGAB-en irizpena
Batzordearen ustez, araua egokia da, euskal foru-zuzenbideko erakundeak gizarte-errealitate berrira egokitzen dituelako  eta lege-testu bakarrean biltzen dituelako orain arte sakabanatuta egon diren erregulazioak. Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeak txosten bat egin du Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailak helarazitako " Euskal ondare-zuzenbidearen eta familia-ondarea eta -enpresa babestearen arloko berezitasunei buruzko Lege-aurreproiektua"-ri buruz. Aztertu ondoren, Batzordeak egokitzat jo du hura izapidetzea, ...

Elikakatearen funtzionamendua hobetzeko neurriei buruzko abuztuaren 2ko 12/2013 Legea zati batean garatzen duen dekretu-proiektuari buruzko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen irizpena
Kontseiluak egokitzat jo du dekretu-proiektu hau izapidetzea egin dituen gogoetekin. Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeak txosten bat egin du "Elikatze-katearen funtzionamendua hobetzeko neurriei buruzko abuztuaren 2ko 12/2013 Legea zati batean garatzen duen dekretu-proiektuari" buruz. Txostena Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen Sailak eta Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak helarazi dute. Aztertu ondoren, Batzordeak egokitzat jo du hura izapidetzea, irizpenean egindako gogoetekin. Arau hone...

Page 1 of 13First   Previous   [1]  2  3  4  5  6  7  8  9  10  Next   Last