Komunikazioa > Prentsa-oharrak
Prentsa - Oharrak
asteazkena, 19 urtarrilak 2022
  • Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen ustez, Ekonomia eta Ogasun Sailaren “EAEn aseguru eta berraseguru pribatuak banatzeko jarduera antolatu eta gainbegiratzeari buruzko Dekretu Proiektuaren” izapidetzea egokia da.

Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeak “EAEn aseguru eta berraseguru pribatuak banatzeko jarduera antolatu eta gainbegiratzeari buruzko Dekretu Proiektuari” buruzko txostena egin du. Proiektua Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun Sailak egin du, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen maiatzaren 17ko 8/2012 Legearen 3.1.b) artikuluan ezarritakoan oinarrituta. Bere erantzunean, EGABek egokitzat eta apropostzat jotzen du izapidetzea, zenbait oharrekin.

Dekretuaren xedea aseguru- eta berraseguru-banatzaileen jardueraren erregistroa, kontrola eta zehapen-prozedura arautzea da. Banatzaile horien gainbegiratze- eta antolamendu-eskumena EAEko Administrazioari dagokio, kasu honetan, Ekonomia eta Ogasun Sailari.

Dekretuaren helburua aseguruen banaketaren arloko Estatuko oinarrizko araudia EAEko Administrazioak arlo horretan dituen antolamendu-berezitasunetara egokitzea da, eta, bereziki, EAEko aseguru eta berraseguru Banatzaileen Administrazio Erregistroa eramateari dagokionez. Jarduera hasi aurretik, eta administrazioaren kontrola hartu aurretik erregistro horretan inskribatu beharko dira. Era berean, kontabilitateko betebeharrak eta estatistikako eta kontabilitateko informazioari eta negozioari buruzko informazioa igortzeko betebeharra zehazten dira, bai eta pertsona eta erakunde banatzaileen gaitasun profesionala aseguruen ikuskapena esleituta duen organoari igortzekoa ere.

OHARRAK

Dokumentuari argitasun handiagoa emateko eta modu orokorrean, Kontseiluak definizioei buruzko artikulu bat sartzea iradokitzen du, “banatzailea eta bitartekaria” bezalako kontzeptuak direla eta nahasgarria izan daitekeen terminologia zehazteko helburuarekin.

Irizpenak, gainera, zenbait ohar espezifiko sartzen ditu. Horien guztien helburua dekretuaren eduki zehatza eremu horretan aplikatzekoa den estatuko araudiarekin lerrokatzea da, bai dekretuak behartutako subjektuak zehazteari dagokionez, bai EAEko aseguru eta berraseguru banatzaileen administrazio-erregistroan inskribatutako guztiek bezeroei arreta emateko zerbitzuak izanda kexei erantzuteko eta horiek ebazteko duten betebeharrari dagokionez. Azkenik, EGABek, indarrean jartzeko aurreikusitako epea modulatuko duen araubide iragankor bat sartzea proposatu du, dekretuak behartutako subjektuek egokitzeko aukera izan dezaten.