Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeak, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak prestatutako “Arrantza Ikuskaritzako Dekretu Proiektuaren” inguruko txostena egin du. Bere erantzunean, Kontseiluak egokitzat eta apropostzat jotzen du izapidetzea.
Dekretuaren xedea itsas arrantzaren, itsaski-bilketaren eta akuikulturaren kontrola eta ikuskapena egitea da, EAEko Administrazio Orokorraren eskumenen barruan. Helburua itsas arrantzaren, itsaski-bilketaren eta akuikulturaren arloko araudia betetzen dela bermatzea da, bai eta itsas baliabideak babesteko beharrezkoak diren jarduketa guztiak aurreikusi eta gauzatzea ere, harrapaketatik edo ekoizpenetik merkaturatzearen azken fasera bitarteko fase guztietan.
Arrantza, Itsasketa eta Akuikultura Planten Ikuskapen Zerbitzua Antolatzeko martxoaren 29ko 67/1982 Dekretuak ikuskapen-zerbitzu bat sortu eta arautu zuen; “zerbitzu horren aurreikuspenak egungo lege-aurreikuspenetara egokituta egon behar dute” –Arrantzako MAB, Kontrol-erregelamendua eta Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2017ko martxoaren 15eko 2017/625 (EB) Erregelamendua–; hori dela eta, EGABek araua egokia eta aproposa dela uste du.