Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeak egokitzat jotzen du aztertutako testua izapidetzea, zeinaren bidez hirugarren aldiz aldatzen baita Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen osaera arautzeari eta eguneratzeari buruzko ekainaren 23ko 109/2015 Dekretu Proiektua. Aztertutako idatzia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak bidali du.
Jatorrizko dekretu arautzaileak (109/2015 Dekretua, ekainaren 23koa) zenbait aldaketa izan ditu aurretik. Egungo proposamenak ondorengo aldaketak bideratu nahi ditu: baldintzak betetzeko ezarritako epea amaitzear dagoela-eta denbora-muga berria ezartzea; baldintza batzuen aplikazioa ikusita, horiek berraztertzea; eta Euskadiko 2030 Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Plan berrira dekretuaren edukia egokitzea.
Kontseiluak aztertu duen testuak eranskin berri bat sartzen du, teknologia-zentroen, ikerketa kooperatiboko zentroen, enpresetako I+G unitateen eta eskaintzaren eta eskariaren arteko bitartekaritza-agenteen betekizun espezifikoekin eta aginte-koadroekin. Gehikuntza horretan adierazten denez, lehendik akreditatuta daudenentzat indarrean jarraituko dute 2020ko aginte-koadroen xedeak, harik eta denbora-muga aldatzen duen berri bat argitaratzen den arte (espezializazio-ildoen kasuan izan ezik). Horri buruzko nahasketarik egon ez dadin, testu kontsolidatu bat dagoela esplizituki aipatzea proposatzen du irizpenak, "testu horren lotura jarrita; izan ere, gai berari buruzko arauketa ugariak, aurreko erregulazioko bizikidetza -kasu batzuetan aplikagarria izaten jarraitzen duena-, erregulazio berriarekin, eta baldintzen etengabeko aldaketak nahasmena eta segurtasun juridikorik eza eragiten ditu".
Finantzaketa publikoaren eta pribatuaren mugak
Gogoeta espezifikoen atalean, irizpenak proposatzen du argi eta garbi adieraztea I+G+b-ren emaitzak merkataritzan ustiatzeko aukera, Ikerketa Sanitarioko Zentroen kasuan. Beste alde, EGABek "ez du ulertzen" zergatik zehazten diren kuantifikatutako betekizun espezifikoak erakunde eta funtzio batzuetan eta zergatik ez den egiten gauza bera beste kasu batzuetan.
Finantzaketa publikoaren eta pribatuaren mugei dagokienez, EGABek "ez daki nola ezarri diren portzentaje horien oinarriak". Azkenik iradokitzen du zentroko zuzendaria nagusia aukeratzeko orduan, doktorego-titulua merezimendutzat hartzea, eta ez bete-beharreko baldintzatzat, "hautagai onak baztertu ditzakeen oztopoa izan baitaiteke".
Irizpena ikusi