EGABek bi lanak aurkeztu ditu gaur: 2019ko Memoria Sozioekonomikoa eta ekimen propioz egindako " Euskadin COVID-19aren eraginari buruzko hurbilketa ". Txostenok abenduaren 1ean aurkeztu zitzaizkien Iñigo Urkullu lehendakariari eta Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko presidenteari.
Ekimen propioari buruzko txostenean, Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeak 2020ko martxotik irailera bitartean pandemiak EAEn izan duen eragina aztertu, erakundeen erantzunak bildu, eta erakundeek, eragile ekonomiko eta sozialek eta gizarte osoak dituzten erronka batzuei buruzko hausnarketa egiten du. Sakontzeko asmorik gabe, EGABen 2019ko eta 2020ko Memorien arteko zubi izan nahi du. 2020ko Memoriak urte konplexu eta ziurgabetasunez beteriko honi buruz egingo duen azterketa lasaiago eta osoagoaren aurrerapena da.
Ohikoa denez, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeak urtero egiten duen memoria sozioekonomikoak datu sozial eta ekonomikoen bilduma osoa batzen du, ekitaldi batean euskal errealitate sozioekonomikoak bizi izan duen egoera eta aldaketak laburbilduta. Aurreko edizioetan bezala, 2019ko Memoria Sozioekonomikoa bost ataletan banatu da: Demografia, Ekonomia, Lan-merkatua, Bizi-baldintzak eta Gizarte-babesa eta Bizi-kalitatea.
EUSKADIN COVID-19AREN ERAGINARI BURUZKO HURBILKETA
Eragina ekonomian:
Eragina lan-merkatuan:
Eragina demografian eta gizartean:
Erakundeen erantzuna:
Ondorioak arintzeko pandemiaren lehen hilabeteetan, erakunde guztiek -beren eskumen eta baliabideen arabera-, abian jarri zituzten politika sorta garrantzitsuak jasotzen ditu txostenak. Besteak beste:
Europako Banku Zentralak moneta-politikaren hedapen-neurriak hartu zituen finantza-merkatuetako tentsioak egonkortzeko eta kreditu-hornidura bermatzeko. Europar Kontseiluak "Next Generation EU" sortu zuen, 750.000 milioi euroko programa.
Ekoizpen eta gizarte sarea babesteko eta sostengatzeko neurriak, inpaktu ekonomikoa eta soziala txikiagotuz eta enpresen eta enpleguaren biziraupenari eutsiz. Kalteberatasun egoeran dauden pertsonei arreta eta babesa emateko ekimenak (hipotekak ordaintzeko luzamenduak, energia-horniduraren bermea, haurrak elikatzea, gutxieneko diru-sarrera…)
Egoera ahulean dauden pertsonak, familiak eta kolektiboak (Gizarte Larrialdietarako Laguntzak, esklusioaren aurkako funts berezi berria, etxebizitza publikoen alokairuak, enplegua aldi baterako erregulatzeko espedienteen osagarria) Enpresa txiki eta ertainen eta autonomoen premiazko finantzaketa, industria arloko laguntza finantzarioa eta teknikoa, neurri espezifikoak sektore zigortuenentzat (merkataritza, turismoa)
Foru Aldundiak: neurri sorta handia, bereziki fiskalak.
Aurrean ditugun erronkak:
Azterlan horrekin, EGABek ondorioztatzen du honako erronka hauek planteatzen zaizkigula, pandemiaren eta horrek ekonomian eta gizartean duen eragin garrantzitsuaren ondorioz:
2019KO MEMORIA SOZIOEKONOMIKOA
2019an hazkunde natural negatiboa areagotu zen (jaiotzen eta heriotzen arteko aldea). Migrazio-saldo positiboek konpentsatu egin zuten eta populazio-bolumenari eutsi zioten. Hirugarren herrialdeetako biztanleria-ekarpenek jarraitu egingo dute, eta, horri esker, ekonomiak eta gizarteak ekoizpen, ongizate eta aberastasun-mailei eutsiko diete oro har, betiere behar bezala kudeatuz gero.
EGABen iritziz, beharrezkoa da migrazio-prozesuen kudeaketa eta jarraipen egokia egitea. Kontseiluak Euskadirako demografia eta migrazio-eredu orokor bat eskatzen du, horri buruzko politika publikoak bideratu ahal izateko.
Munduko, Europako eta Euskadiko ekonomiaren hedapena moteltzen joan zen 2019an zehar. Euskadin, automozio sektoreko asaldura espezifikoek industria-jardueren bultzadaren galera areagotu zuten, eta, ondorioz, baita ekoizpen osoarena ere.
• Bilketa publikoaren bilakaera positiboa eta zorpetzearen murrizketa:
Finantza publikoen berreskurapena finkatu zen, diru-bilketaren bilakaera positiboarekin. Horri esker, EAEk, defizitaren arloko konpromisoak betetzeaz gain, finantza publikoen indarra hobetu ahal izan du.
Kezkatzekoa da 2019an inbertsio errealak -ondo bideratuta daudenean herrialdearen garapenerako funtsezkoak direnak-, gutxi hazi izana. Aurreko urteetako bilakaera negatiboa dela eta, aurrekontu-ahalegin handia eta etengabea egin beharko litzateke, batez ere Eusko Jaurlaritzaren aldetik.
Jarduera eta horri lotutako diru-sarrera publikoak berreskuratuta, sektore publikoak aurrera egin du zorpetzearen murrizketan, eta horrek, etorkizunari begira, eragiketarako tarte handiagoa ahalbidetzen du.
EGABek funtsezko zerbitzu publikoen maila hobetzea gomendatzen du, besteak beste, hezkuntza eta ikerketa, osasuna eta gizarte-zerbitzuak. Era berean, euskal administrazio publikoen bitartekotasun eta behin-behinekotasun maila handia azpimarratu du.
I+G jardueretako gastua kopuru absolututan hazi da hirugarren urtez jarraian, baina ahaleginari dagokionez, BPGren % 1,85ean egonkor mantendu da, eta 2020rako Estatu osorako ezarritako % 2ko helburutik urrun geratu da. Ahalegin hori eurogunean eta gai horretan erreferentzia diren herrialdeetan erregistratutakoa baino txikiagoa da.
I+Gko gastuaren finantzaketa pribatuaren ehunekoak gora egin du eurogunean (Europako helburura hurbilduz), baina EAEn ez da joera hori ikusi. Europako helburutik eta I+G arloan erreferente diren herrialdeen portaeratik aldentzen gara.
2019ko eskualde-berrikuntzako adierazleen Europako panelak erakusten duenez, eskualde gehienetan denborarekin emaitzak hobetu badira ere, emaitza okerragoak erregistratu dira beste zenbaitzuetan; EAEn eta Alemanian, Bulgarian, Danimarkan eta Suitzan, esaterako.
EAE inbertsio handia egiten ari da I+G jardueretan, baina zailtasunak ditu inbertsio hori emaitzetara eramateko, aktibo intelektualen adierazleak txikiak baitira.
Ingurune digitalean murgilduta, enpresek hobetzeko eremu zabala dute oraindik (zibersegurtasuna, adimen artifiziala, robotikaren erabilera, besteak beste).
Administrazioen inbertsio eta laguntza ahaleginak areagotu beharko lirateke, EAEk 4.0 ekonomian maila lehiakorra izan dezan.
Merkataritza elektronikoa dela-eta, euskal enpresek bide horretatik egindako erosketak eta salmentak Europako arlo bereko enpresenak baino txikiagoak direnez, badirudi nabarmen hazten ari den merkataritza tresna horren aukerak galtzen ari direla.
Enplegu-sorkuntza: 2014tik 2019ra enplegua sortu da etengabe Euskadin. 2019aren amaieran, krisiaren aurreko okupazio mailetara hurbildu da.
Hala eta guztiz ere, Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeak ohartarazi du emakumeen eta adinekoen jarduera-tasa eskasa dela, industriako okupazioa txikiagoa dela eta aldi baterako kontratuak ere igo egin direla. Kontseiluaren ustez, premiazkoa da kontratazio mugagabea sustatzeko neurriak hartzea.
Gazteen enplegua: Joera orokorraren aurka, gazteen arteko langabeziak gora egin du. Epe labur, ertain eta luzera kostu sozialak eragiten dituen tasa altua da.
Enplegu-politikak: Bigarren urtez jarraian, langabezia-prestazioen estaldurak gora egin du, aurreko urteetan etengabe behera egin ondoren. Gaur egun, Gizarte Babeseko Sistema osorako erronka handia da azken urteotako babes-maila handiei eustea.
Negoziazio kolektiboa: Indargabetu diren hitzarmen kolektiboen kopuru handia ikusita, hobetzeko tartea dagoela uste du Kontseiluak.
Ongizate-mailak: Azken urteetan hobera egin du, eta krisiaren aurreko zifretara itzuli da adierazle askotan, nahiz eta hobekuntza hori homogeneoa izan ez biztanleria osoarentzat, ez eta lurralde osoarentzat ere.
Pobrezia: Lehen aldiz, AROPE tasa (pobreziaren adierazle nagusia) krisia hasi zen 2008ko urteko mailaren azpitik kokatu da EAEn. Hala ere, pobrezian dauden familien bizi-baldintzek okerrera egin dute, batez ere guraso bakarreko familien kasuan eta haurren bizi-baldintzen kasuan. Benetako pobrezia-tasaren bilakaerak erakusten du lurraldeen arteko desorekak gora egin duela, nabarmen Bizkaian (pobrezia-tasa % 10etik gorakoa duen euskal eskualde bakarra) eta, bereziki, Bilbon eta haren eragin-eremuan.
Pobrezia energetikoa: Arlo honetan hobekuntza ikusten da.
Lana bateragarri egitea: Emakumeek hartzen dituzte gehienbat eszedentziak eta lanaldi-murrizketak.
Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeak erantzunkidetasunez jokatzeko eskatu die gizonei, eta, horretarako, neurri berriak sortzea edo egun daudenak birkonfiguratzea proposatu du, hala nola ordutegi-malgutasuna edo telelana.
• Gizarte-babeseko sistema hobetu behar da, haren jasangarritasuna bermatuz eta prestazioak errealitate eta behar berrietara egokituz:
Gizarte-babeseko sistemak Europako herrialde nagusien pareko maila izan zuen Euskadin 2019an.
EGABek berretsi egiten du sistema hobetzeko ezinbestekoa dela sistemaren jasangarritasuna bermatzea eta prestazioak errealitate eta behar berrietara egokitzea.
Diru-sarrerak Bermatzeko Sistema: 2019an berriro jaitsi ziren gastua eta unitate hartzaileen kopurua. Hala ere, hobekuntza ez zen modu orekatuan gertatu gizonen eta emakumeen artean, eta ezberdintasun historiko horrek kezkatzen du Kontseilua.
Gizarte-larrialdietarako laguntzak: Hartzaileen kopurua murriztu den arren, laguntzek agerian utzi dituzte gabezia handiak etxebizitzen ekipamenduan eta mantentze-lanetan.
Lau laguntzetatik bat, "pobrezia energetikoari" aurre egiteko erabiltzen da, eta hori egiturazko fenomeno bihurtzeko arriskua dagoela ohartarazi du Kontseiluak.
Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistema:
Hori arautzen duen legea egin eta hamar urtera, epe horretan ez dela lortu nahi zen unibertsalizazio helburua eta ez dela gauzatu aurreikusitako arau-garapenaren zatirik handiena egiaztatu du Kontseiluak. Era berean, Familiako Zainketetarako Prestazio Ekonomikoaren ehuneko handia (Estatukoa baino hamar puntu handiagoa) nabarmentzen du eta itxarote-zerrendak behar den erritmoan xurgatzeko ezintasuna.
Pentsioak: Kezkagarriak dira saldo defizitario gero eta handiagoa, sistemaren jasangarritasuna eta ekitatea. Gizonen eta emakumeen arteko aldea ere nabaria da (gizon baten batez besteko pentsioa emakume batena baino % 66,3 handiagoa da).
EGABrentzat, premiazkoa da administrazioek eta gizarte-eragileek eztabaidatzea eta berehalako akordioak hartzea arlo honetan. Borondatezko gizarte-aurreikuspeneko erakundeen bidezko sistema osagarrien ezarpen-maila eskasa eta emakume langileen estaldura txikiagoa ere nabarmentzen dira.
• Euskal osasun-sistemaren etorkizuneko jasangarritasunaren erronka:
Osasun-adierazle onak, hobetzen jarraitzen dutenak.
Osasun-gastua hazten ari da kopuru absolutuetan, eta EGABek euskal osasun-sistemaren etorkizuneko jasangarritasunari buruz ohartarazi du.
Heriotza-tasa gero eta adin aurreratuagoetan gertatzeak ondorio jakin batzuk ditu gaixotze-tasari, jarduera-mugari, mendekotasunari eta, ondorioz, gastu soziosanitarioari dagokienez.
Gaixotasun kronikoak dira prebalentzia handienekoak Euskadin (batez ere zirkulazio eta digestio-aparatuetakoak). Ahalegin handiena, 65 urtetik gorakoentzako arretan egin da. Eta zaintza-eskariak gora egiten jarraitzen duela berretsi da.
Bizi-itxaropenak aurrera egiten jarraitzen du, baina ez da hobekuntzarik lortzen desgaitasunik gabeko bizi-itxaropenean, eta emakumeen bizi-itxaropenaren irabazia, batez ere, jarduera-mugaketarekin bizi izandako urteen kontura ari da lortzen.
• Ahalegin handiagoak egin behar dira hezkuntzan generoaren araberako segmentazioa saihesteko:
2019an BPGren gaineko hezkuntzako gastu publikoak behera egin zuen arren, hezkuntza-adierazle batzuetan EAE lehen postuetan kokatu zen.
Kontseiluak ahaleginak areagotzea eskatu du ikasketa profesionalak indartzeko, bai eta LHn eta unibertsitatean generoaren araberako segmentazioa saihesteko ere
Emakumeen partaidetza txikiagoa da zientziaren eta teknikaren arloetan, eta askoz ere handiagoa pertsonen zaintzan, osasunean eta osasungintzan. Laneratzeari dagokionez, adar teknikoak dira emaitza onenak izaten ari direnak; beraz, emakumeek abiapuntu okerragoa dute karrera profesionala garatzeko orduan, gizonekin alderatuta.
Memoria Sozioekonomia 2019 ikusi
MSE2019 Laburpena eta gogoetak ikusi
"Euskadin COVID-19aren eraginari buruzko hurbilekta" azterlana ikusi