Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen iritziz “Euskadiko ingurumen-administrazioari buruzko legearen” aurreproiektua izapidetzea egokia da, irizpenean adierazten diren oharrekin. Testua Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak bidali du.
Arau berriak Euskadiko ingurumena babesteko lege orokorra, otsailaren 27ko 3/1998 Legea, ordezkatuko du. Izan ere, lehenengoak euskal ingurumen-politikarako oinarri orokorrak ezarri zituen, laurogeigarren hamarkadan, urte batzuk lehenago, gaiari eutsi ondoren. Lege orokorrak Europar Batasunaren gomendioak jarraitzen zituen, beste bide batetik eraman behar baitzen ingurumen-narriadura sakonaren abiapuntuko egoera. Ez zegoen tratamendu eta kontrolerako azpiegiturarik eta arloan esperientzia falta zitzaien administrazio publikoari, enpresei eta gizarte zibilari. “Legea ingurumenaren alde euskal administrazioen jardunean etapa garrantzitsua izan da”, onartzeko du Batzordeak. Dena den, egin zenetik jada bi hamarkada baino gehiago igaro dira eta denboraldi horretan Europar Batasuna “bereziki aktiboa izan da arau berriak egiteko orduan eta horiek iraulita Estatuaren oinarrizko araudian moldatu dira, beraz, Euskadiko ingurumena babesteko lege orokorraren egonkortasun- eta bateratasun-zaletasuna kolokan gelditu da”. Aurrekoari eutsiz, “Euskadiko ingurumen-politikaren arau-oinarriak berritzeko ekimena oso egokia da”. Irizpenaren esanetan, “ondo eraikitako aurreproiektua da eta orokorrean aldekoak gara, baina zenbait alderdi berezi landu behar da”.
Erosketa publiko berdea
Beste gai batzuen artean, EGABk memoria ekonomikoa diru-sarreren simulazio eta estimazioekin osatzea proposatzen du. Horrez gain, enpresak eta lan-espazioak ingurumen-heziketa sustatzeko eremu bihurtu beharko lukete, ingurumen akordioaren zati bezala sindikatuak sartu beharko lirateke, “ingurumen aztarnaren” definizioa ezinbestekoa da eta Ingurumenaren Kontseilu Aholkulariak ingurumenaren eremuan kontsulta-organo gorena izan beharko luke. Halaber, ingurumen-baimen integratuak eta ingurumen-baimen bakarrak ebazteko epeak “modu garrantzitsuan” murriztu beharko lirateke (9 eta 6 hilabete Gobernuaren egungo proposamenean).
Amaitzeko, erosketa publiko berdeari dagokionez, Batzordeak ingurumenaren ziurtapen- eta kudeaketa-sistemak eskakizun-mailaren arabera kontratazio publikoaren prozeduretan balioztatzea eskatzen du. Gainera, EMAS sistemarekin (ingurumen kudeaketa eta auditorietarako erkidegoaren sistema), ISO sistema kontuan hartu beharko litzateke. Nolanahi ere, “euskal enpresetan zabalduagoa egotearen abantaila du”.