Bilbon, 2018ko maiatzaren 11n
Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazotarako Batzordeak “Euskal Autonomia Erkidegoan ibilgailuen hornidurarako arretarik gabeko instalazioek bete behar dituzten baldintzen dekretu proiektuari” buruzko irizpena egin du. Aipatu dekretu proiektua Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapen eta Azpiegitura Sailak gauzatu du. EGABren ustez arlo hau arautzeko “eztabaida lasai eta zuhurra egin behar da, arau-erabakiek oso alderdi garrantzitsuei eragingo baitiete, hala nola, enpresaren askatasunari (negozioa asko hautatzea), lehia libreari (egiazkoa eta eraginkorra), sektorearen enpleguari edo pertsonen segurtasun eta babesari”. Horregatik, bereziki kasu honetan, “nahasitako interes eta eskubideen artean bidezko oreka ezinbestekoa da bere aukera balioztatzeko”, beraz, irizpenean ageri diren gogoetak kontuan hartzea eskatzen da.
Arretarik gabeko zerbitzu estazioetan pertsona erabiltzaileak erregaiaren hornidura eta ordainketa eragiketak egiten ditu langileak tartean egon gabe, gasolindegi tradizionaletan edo “autozerbitzukoetan” gertatzen denaren aldean. Azkeneko modalitate honetan, enpresako langileek hornidura eragin eta kobratzea kudeatzen dute, nahiz eta pertsona erabiltzaileek auto-hornidurara jo.
Negozio eredu eztabaidagarria
EGABren ustez arretarik gabeko gasolindegiak ezartzea “gai hau oso eztabaidagarria da, bi negozio eredu desberdinetan interes kontrajarriak baitaude, baita ibilbide luzeko lege gatazkak ere. Are gehiago, erkidegoko arautegiaz gain, estatukoa eta europarra arriskuan daude”. Arretarik gabeko gasolindegien negozio ereduak Europan oso banaketa desberdina du. Ildo horri jarraiki, Danimarkan eta Suedian estazioen % 60tik gora dira; Holandan eta Belgikan, % 20; Frantzian, % 10 eta Espainian % 5. EGABren iritziz, ereduak lehia areago dezake eta prezioek beherantz egitea presionatu ere bai, baina, aldi berean, arazo bereziak sortzen ditu eta “legez lantzea konplexutasun handia du”. Horiek enpleguarekin, segurtasunarekin, kontsumitzaileen eskubideekin eta desgaitasunak dituzten pertsonekiko arretarekin zerikusia dute.
Lanpostuak galtzea.
Erregaien salmenta puntuak gehitu direnean sektorean ez da enplegua hazi. Izan ere, 2014. urtean 54.800 enplegu bazeuden, 2016. urtean 52.100era jaitsi dira. Arretarik gabeko instalazio bakoitzarekin 6 lanpostu galtzen direla estimatzen da. Joan den urtean 560 gasolindegi automatiko zenbatu ziren herrialde osoan, hau da, guztien % 50.
Pertsonak eta ingurumena babestea.
Hornidura estazioetan prestakuntza duten langileak badaude, gorabehera edo istripuen aurrean behar bezala erantzuteko gaitasuna dute eta pertsonak nahiz ingurumena babesteko berme dira. Horiek ez badaude, Batzordearen ustez, estazio automatikoek beste bide batzuk erabiliz zaindu beharko lituzkete bezeroen erabilera okerrarengatik (erretzea, zigarroa piztea, telefono mugikorra erabiltzea…) arriskua sor dezaketen elementuak edo egoerak.
Kontsumitzaileen eskubideak
Kezkatzen duen beste elementu bat kontsumitzaileen eskubideei lotuta dago, langilerik ez egon arren, “ezin baitaitezke lermatu kontsumitzaileen eskubideak, ezta erantzukizuna areagotu ere instalazioaren jabeak berezkoak dituen betebeharretan”. Ildo horri eutsiz, irizpenak hainbat alderdi aipatzen du, besteak beste, erositako erregaiaren faktura lortzea edo enpresak sinatutako erreklamazioen orriak eskuratzea. “Horiek kontsumitzailea defendatzeko legeriak babesten ditu eta gasolindegi tradizionaletan langileek eraginkortasunez eta erraz egiten dituzte”.
Desgaitasuna duten pertsonak
Euskadiko kontsulta organoaren erantzunari jarraiki, gasolindegi automatikoek zerbitzuak eskaintzen dituztenean, erraztasunak eman beharko lizkieke desgaitasunak dituzten pertsonei eta egoeraren datu aipagarri bezala Europar Parlamentuak Europar Batzordearen egindako eskaera adierazten du. Arretarik gabeko zerbitzu estazioen arau-egoera aztertzea eta bezero modura desgaitasuna duten pertsonen eskubideak behar bezala babestuak al dauden zehaztea eskatzen dio.
Lege gatazka
Azkenik, Batzordeak langilerik gabeko gasolindegien inguruan lege alderdi eztabaidagarriak azpimarratzen ditu, erkidegoetako, estatuko eta Europako araudiak arriskuan jartzen baitituzte. Lege gatazkak Europar Batzorderaino iritsi dira, erkidegoetako hainbat arautegiren kontra 2016ko uztailean salaketa egin ondoren. Nolanahi ere, horietan arretarik gabeko gasolindegietan gutxienez langile bat egotea eskatzen da. Europar Batzordeak jada Italiaren eta Greziaren aurka arrazoi berdinengatik arau-hausteari buruzko prozedura ireki zuen. Bere ustez erkidegoetako araudiek muga bat ipintzen dute eta Europar Batasuneko zuzenbidearekin bateraezina da enpresak jartzeko orduan egon behar duen askatasunaren inguruan.
11/18 Irizpena