Komunikazioa > Prentsa-oharrak
Prentsa - Oharrak
osteguna, 05 apirilak 2018
  • EGABek egokitzat jotzen du “Gizarte larrialdietarako laguntzei buruzko Dekretuaren bigarren aldaketaren Proiektua” izapidetzea. Aldaketa horrek zerikusia du EAEko Aurrekontu Orokorretan gizarte larrialdietarako esleituta dauden laguntzak baliabide gehiagorekin osatzen dituzten udalei konpentsazioa emateko mekanismoarekin.

Bilbo, 2018ko apirilaren 5a.

Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeak irizpena eman du “Gizarte larrialdietarako laguntzei buruzko Dekretuaren bigarren aldaketaren Proiektua” dela-eta, eta egokitzat jo du proiektu hori izapidetzea. Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailak igorri du proiektua.

Aldaketa horrek zerikusia du EAEko Aurrekontu Orokorretan gizarte larrialdietarako esleituta dauden laguntzak baliabide gehiagorekin osatzen dituzten udalei konpentsazioa emateko mekanismoarekin. Eusko Jaurlaritzak lurralde historikoka eta udalerrika banatzen ditu laguntza horiek, eta aurrekontu-muga ezartzen du udal bakoitzarentzat. Aldaketaren bitartez, behar diren arau-aurreikuspenak erantsiko dira, konpentsaziorako mekanismo hori behar bezala aplikatu dadin, gizarte larrialdietarako laguntzek gaur egun daukaten araubide iragankorrak dirauen bitartean.

 

Eman duen erantzunean, EGABek aitortu egiten du “kontsultatutako aldaketaren egokitasuna”, baina indarraldi mugatua izango duela gogorarazten du: “arlo horretako araudi berria indarrean jarri arte iraungo du, luzeen jota”.

 

8/18 Irizpena