Erakundea
Presidentziako agurra
Izaera
Osaera
Eginkizunak
Gardentasuna
Jarduera
Agenda
Osoko Bilkura
Batzordeak
Erakunde jarduera
Argitalpenak
Irizpenak
Memoria Sozioekonomikoa
Azterlanak eta Txostenak
Jardueren txostena
Komunikazioa
Prentsa-oharrak
Estekak
es
eu
Erakundea
Presidentziako agurra
Izaera
Osaera
Eginkizunak
Gardentasuna
Jarduera
Agenda
Osoko Bilkura
Batzordeak
Erakunde jarduera
Argitalpenak
Irizpenak
Memoria Sozioekonomikoa
Azterlanak eta Txostenak
Jardueren txostena
Komunikazioa
Prentsa-oharrak
Estekak
Komunikazioa
>
Prentsa-oharrak
Prentsa - Oharrak
Turismo erabilerarako etxebizitza eta gela partikularrei buruzko egaberen irizpena
astelehena, 19 martxoak 2018
Proiektuak plataforma berezien bidez oporretarako alokatzen diren etxebizitza pribatuak arautzen ditu. Izan ere, modalitate hori gorantz doa, eztabaida handia sortu arren, bereziki, hainbat europar hiriburutan. EGABren iritziz egokia da gai horri eustea eta eremuan izan diren lege epaietara moldatzea.
Irizpenak ostatatze modalitate hori zabaltzearen ondorioz izan daitezkeen arriskuak aipatzen ditu. Besteak beste, bizitegirako alokairuaren merkatuan errentak igotzea, hiriburu turistikoenetan biztanleria egonkorraren ordez biztanleria mugikorra izatea eta bitartekaritza lanetan jarduten duen zenbait plataforma garbia ez izatea, beraz, “enpresa eta egoera horien gainean kontrol handiagoa” eskatzen du.
Bilbon, 2018ko martxoaren 19an.
Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen ustez egokia da “erabilera turistikorako etxebizitzen eta etxebizitza partikularretako gelen dekretu proiektua” izapidetzea, kontsulta organo honek egin dituen gogoetekin. Proiektua Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak bidali du.
Irizpena izan duen araua turismoari buruzko legea (13/2016) garatzeko da. Airbnb, HomeAway eta antzeko plataformen bitartez oporraldietan alokatzeko eskaintzen diren etxebizitza pribatuak arautzea du helburu. Modalitate hori gorantz doa. Nolanahi ere, Eurostat 2017ren arabera, azkeneko urtean Europar Batasuneko biztanleen % 17k erabili du. Gaur egun “kolaborazio-ostalaritza” deritza. Batzordeak gogorarazitakoarekin bat, gai gatazkatsua da, bereziki, europar hiriburu batzuetan, beraz, bere iritziz, arautzea egokia da eta, aldi berean, eremuan izandako lege epaiei moldatzea. Aurrekoaren harira, batez ere plataforma horiek jarduera ekonomikoaren bitartekari bezala eta, beraz, turismo zerbitzuan beste eragile baten modura identifikatzen dituenari erreparatu behar zaio, turismoaren legea eta bere manuak bete behar baitituzte.
Etxebizitza turistikoak zabaltzeko arriskua
EGABren irizpenak ostatatze modalitate hori zabaltzearen ondorioz izan daitezkeen arrisku batzuk aipatzen ditu. Hala nola, etxebizitza turistikoak masiboki zabaltzeagatik bizitegirako alokairuaren merkatua ordezkatu eta horri eragitea. Errentak igo daitezke eta bakarrik errentamendu xumerako aukera duten pertsonei kaltetuko zaie. Horrez gain, hiriburu turistikoenetan biztanleria egonkorraren ordez biztanleria mugikorra izateko arriskua dago horrek hiriaren ereduan dakarren eraginarekin. Eta, azkenik, bitartekaritza plataforma batzuek zintzo ez jokatzearen arriskua dago. Edozelan ere, pantailazko identitateekin egiazko jabetza ezkuta dezakete, “hortaz, enpresa eta egoera horiek gehiago kontrolatu behar direlakoan gaude”, Batzordearen esanetan.
Udal arautegirik eza
Irizpenak beste kontingentzia bati buruz ohartarazten du eta udal aginpidearekin zerikusia du. Zehazki, udalerri batzuek gaiaren inguruko araudirik ez dute edo izanda ere, ez dituzte gai garrantzitsuak arautzen, hala nola, jabetza horizontalean turismorako etxebizitzen eta etxebizitzetako gelen gehieneko kopurua, kokapena edo bete behar dituzten gutxieneko baldintzak. Horregatik, irizpenak “udal araudi aplikagarririk ez dagoenetan modu ordezkatzailean jarduteko dekretuaren edukia zabaltzea” eskatzen du. Gainera, administrazioen arteko lankidetza xedatzeko artikulua gehitzea egokitzat jotzen du.
Amaitzeko, EGAB “erabat ados da” turismo etxebizitzen jarduera bizilagunen erkidegoen adostasunaren mende egotearekin eta, horren harira, dekretu berriak bere aplikazioaren eremua definitzean turismoko nekazaritza establezimenduak eta landetxeak ez dituela arautuko idatziz jasoa uztea eskatzen du. Helburua landa ingurunean berariazko modalitateak babestea da.
Archivos
D18-05 Dictamen eusk
(211 KB)
Artxiboak
Azaroa 2024 (4)
Iraila 2024 (3)
Uztaila 2024 (3)
Maiatza 2024 (1)
Apirila 2024 (1)
Martxoa 2024 (1)
Otsaila 2024 (3)
Urtarrila 2024 (1)
Abendua 2023 (2)
Azaroa 2023 (1)
Urria 2023 (3)
Uztaila 2023 (2)
Ekaina 2023 (3)
Maiatza 2023 (2)
Apirila 2023 (2)
Otsaila 2023 (1)
Urtarrila 2023 (2)
Abendua 2022 (1)
Azaroa 2022 (2)
Urria 2022 (2)
Iraila 2022 (1)
Uztaila 2022 (3)
Ekaina 2022 (2)
Maiatza 2022 (1)
Apirila 2022 (2)
Martxoa 2022 (2)
Otsaila 2022 (1)
Urtarrila 2022 (2)
Abendua 2021 (3)
Azaroa 2021 (1)
Urria 2021 (2)
Iraila 2021 (1)
Abuztua 2021 (1)
Uztaila 2021 (1)
Ekaina 2021 (1)
Maiatza 2021 (2)
Abendua 2020 (2)
Azaroa 2020 (1)
Otsaila 2020 (3)
Urtarrila 2020 (2)
Azaroa 2019 (2)
Urria 2019 (2)
Iraila 2019 (1)
Abuztua 2019 (2)
Uztaila 2019 (5)
Maiatza 2019 (1)
Apirila 2019 (2)
Otsaila 2019 (4)
Urtarrila 2019 (1)
Azaroa 2018 (2)
Abuztua 2018 (1)
Uztaila 2018 (4)
Maiatza 2018 (1)
Apirila 2018 (5)
Martxoa 2018 (5)
Otsaila 2018 (1)
Urtarrila 2018 (1)
Abendua 2017 (1)
Azaroa 2017 (4)
Iraila 2017 (2)
Uztaila 2017 (2)
Ekaina 2017 (1)
Maiatza 2017 (1)
Apirila 2017 (1)
Martxoa 2017 (1)
Otsaila 2017 (2)