Komunikazioa > Azken berriak
Euskadiko EGABren azken berriak
Langabeziak hazten jarraitu du Euskadin 2014ko lehen hiruhilekoan, nahiz eta hazkundea ez den hain bizia izan.
Enplegu, Prezio eta Soldaten Adierazleak, 2014ko Apirila.   LAN MERKATUA A. EUSTAT – BJSI* BATEZ BESTEKOA BATEZ BESTEKOA 2012 BATEZ BESTEKOA 2013 II 2013 III 2013 IV 2013 ...

2014-2016rako Industrializazio-Planari buruzko EGAB-en Irizpena.
Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen Osoko Bilkurak gaur goizean “2014-2016rako industrializazio-planari” buruzko irizpena onartu du. Hori Eusko Jaurlaritzako Garapen Ekonomiko eta Lehiakortasunerako Sailak aurkeztu du. Hainbat gogoeta egin ondoren, Osoko Bilkuraren iritziz izapidetzea egokia da. EGABen ustez planaren arrazoiak eta aukera positiboak dira; dena den, “pixka bat atzeratuta” iristen da, egungo egoera ekonomikoa kontuan hartuta. Egiteko metodologiari dagokionez, bere esanetan, sindika...

EGABEk lan-aukerak areagotzeko eta laneratzea sustatzeko dekretuaren aldarazpenari buruzko Irizpena.
Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketarako Sailak aurkeztu duen proiektuaren xedea  327/2003 Dekretuaren barruko ezarpen batzuk 2011. urtean lana, enplegua eta lanbide prestakuntzaren arloko lan-legeriaren betearazpenaren esparruko funtzioak eta zerbitzuak EAEri eskualdatzeari egokitzea da; halaber, aldaketaren xedea prestakuntzako jarduerarako diren instalazioei eta erakunde laguntzaileei ematen zaizkien diru-laguntzen zenbatekoari buruzko aldarazpenak sartzea da. Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeak lan-a...

Familien gehiegizko zorra : Ikuspegi integrala.
Azterketak agerian uzten du arazoari tratamendu integrala eman behar zaiola; hala, gehiegizko zorpetze-egoerak prebenitzeko, ad-hoc erakundeak eta prozedurak sustatu behar dira. Horrez gain, ordaintzen ez bada, hautabidezko konponbideak (bai auzibidetik kanpokoak, baita judizialak ere) bilatzen lagundu behar da.   Ziurrenik, familia-gainzorpenari buruzko analisia EGABek azken denboraldian egindako kontuzko txostenetariko bat da, gizarte-sentikortasun handiko gaia baita, familien bizia baldintzatzen duen oinarrizko elementuari, hain zuzen...

EAEko familien gehiegizko zorra: analisia
Otsailaren 19an Euskadiko EGABek familia-gainzorpenari buruzko ikerketa onartu zuen. Arazoa denboran kokatzen du, lege-antolamenduan izandako aldaketak aztertzen ditu eta egoera Alemaniakoarekin eta Frantziakoarekin alderatzen du. Gainera, hainbat gogoeta eta gomendio burutzen ditu, fenomenoaren ondorio negatiboei aurre egiteko.   Herri-politikek, kultur sinesmenek eta dinamismo ekonomikoak etxeetako zorpetzea herrialde europarren batez bestekoaren gainetik gora uztea bultzatu eta bizkortu zuten eta krisiak ahulezia hori agerian utzi du....

EGABek Euskadiko etxeetan dagoen gainzorpenari buruzko ikerketa aurkeztu du.
EGABek Euskadiko etxeetan dagoen gainzorpenari buruzko ikerketa aurkeztu du.
Etxeetako gainzorpena fenomeno konplexua da; hala, ez dago definizio partekaturik, ezta neurtzeko metodorik ere. 2003. eta 2011. urteen artean etxeetako zorpetzeak %5,4 egin zuen gora EE27an. Hazkuntzarik altuena (%12,1) Espainiari dagokio. 2006tik 2011ra bitartean Euskadiko etxeen herenak indarrean zuen mailegu edo kreditu bat, gehienek, etxebizitza erosteko erabilia. Hamar etxebizitzatatik batek familiaren diru-sarreren %40 hipoteka-maileguak ordaintzera bideratzen du. EGABen ikerketak zordunen babes-neurriak aztertzen ditu, bigarre...

Euskadi-Akitania Euroeskualdeak plan estrategikoa egiteko prozesuaren esparruaren barruan Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako bi batzordeak bildu ditu Focus Group izenekoan.
Euskadi-Akitania Euroeskualdeak plan estrategikoa egiteko prozesuaren esparruaren barruan Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako bi batzordeak bildu ditu Focus Group izenekoan.
Martxoaren 20an eta 21ean, Euskadiko EGABek eta horren homologoak, CESER Aquitainek, alde biko beste topaketa bat egin dute Bilbon. Bi erakunde horiek hamar urte baino gehiago daramatzate elkarrekin lankidetzan. Topaketa hori, oraingoan, Euskadi-Akitania Euroeskualdearen Plan Estrategikoa egiteko prozesuaren barruan kokatu da. Focus Group formatuan egin dute, eta horren xedea izan da etorkizuneko Plan Estrategikoaren edukiei buruzko gogoetan sakontzea.   Helburu nagusiak Euskadi-Akitania Euroeskualdeari buruzko Plan Estrategikoar...

2013. urtean EAEn barneko eskea 2012. urtean baino gutxiago jaitsi da; halaber, BPGk jaitsiera moteldu du
Eskearen ikuspegitik, ikerketari erreparatuz, barneko eskea %1,5 uzkurtu da egiaz, urteen artean BPG %1,2 jaistearen aldean. Hala eta guztiz ere, barneko eskea 2012. urtean baino gutxiago jaitsi da (-%1,5, -%2,4ren aldean).      EUSTATek egin dituen kontu eta hiru EGIAZKO BPG MERKATUKO PREZIOETAN (egiazko aldaketa-tasa)*   2007 2008 ...

Euskadiko EEGABren eta Akitaniako EGKren topaketa-ekitaldian izan diren partaideek minutu bateko isilunea gorde dute Iñaki Azkuna hiriko alkate jaun zendu berriaren oroimenez.
Euskadiko EEGABren eta Akitaniako EGKren topaketa-ekitaldian izan diren partaideek minutu bateko isilunea gorde dute Iñaki Azkuna hiriko alkate jaun zendu berriaren oroimenez.

Juan María Otaegui eta Luc Paboeuf Presidenteek bi Ekonomia eta Gizarte Batzordeek batera egin dituzten lanak aurkeztu dizkiote Akitaniako eta Euskadi-Akitania Euroeskualdeko Presidenteari.
Juan María Otaegui eta Luc Paboeuf Presidenteek bi Ekonomia eta Gizarte Batzordeek batera egin dituzten lanak aurkeztu dizkiote Akitaniako eta Euskadi-Akitania Euroeskualdeko Presidenteari.
Otsailaren 28an, Euskadiko EGBk eta Akitaniako CESERek bi Ekonomia eta Gizarte Batzordeek garraioaren eta energia berriztagarrien arloetan batera egindako lanak aurkeztu zizkioten Alain Rousset Akitania Eskualdeko Kontseiluko eta Euskadi-Akitania Euroeskualdeko presidenteari Bordelen.  Bi txostenak Eusko Jaurlaritzak eta Akitaniako Gobernuak 2012ko uztailean Euroeskualdeko Plan Estrategikoari laguntzeko egindako eskaeratik aurrera bi Ekonomia eta Gizarte Batzordeek gauzatu dituzten lanen esparruan kokatzen dira; aipatutako Plan Estrat...

Page 43 of 48First   Previous   38  39  40  41  42  [43]  44  45  46  47  Next   Last