Erakundea
Presidentziako agurra
Izaera
Osaera
Eginkizunak
Gardentasuna
Jarduera
Agenda
Osoko Bilkura
Batzordeak
Erakunde jarduera
Argitalpenak
Irizpenak
Memoria Sozioekonomikoa
Azterlanak eta Txostenak
Jardueren txostena
Komunikazioa
Prentsa-oharrak
Estekak
es
eu
Erakundea
Presidentziako agurra
Izaera
Osaera
Eginkizunak
Gardentasuna
Jarduera
Agenda
Osoko Bilkura
Batzordeak
Erakunde jarduera
Argitalpenak
Irizpenak
Memoria Sozioekonomikoa
Azterlanak eta Txostenak
Jardueren txostena
Komunikazioa
Prentsa-oharrak
Estekak
Komunikazioa
>
Azken berriak
Euskadiko EGABren azken berriak
2015ko berriak
Euskadin osasun laguntza jasotzen duten gaixoen segurtasun neurriei buruzko Dekretu Proiektuaren inguruan EGABren Irizpena
28, abenduak 2015
Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen iritziz “Euskadin kokatutako osasun-zentro eta -zerbitzuetan osasun-laguntza jasotzen duten gaixoen segurtasun-neurriei buruzko dekretu-proiektua” izapidetzea egokia da, kontsulta-organoak egin dituen gogoetekin. Europan ospitaleratuak dauden pertsonen %8 eta %12 bitartean osasun-arretaren prozesuan zehar kontrako ondorioren bat jasaten du. Erdia praktika seguru errazekin prebeni daiteke eta horien eraginkortasuna frogatuta dago. Batzordeak segurtasun-planean talde...
EGAB ren Irizpena, EAEko diru-laguntzen erregimena arautzen duen Aurreproiektuari buruzkoa
15, abenduak 2015
Euskadiko EGABren ustez “Euskal Autonomia Erkidegoko Diru-laguntzen Araubideari buruzko Legearen Aurreproiektua” izapidetzea egokia da, irizpen honetan egiten diren oharrekin. Aurreproiektuak diru-laguntza publikoak arautzeko esparru juridiko zehatz eta propioa eratu nahi du. Kontseilua harrituta dago, aurreproiektuak “euskal administrazio publiko guztietarako erregimen arautzaile homogeneo bat ezartzea ukatzen duelako” eta ez dituelako Foru Aldundiak eta tokiko erakundeak barne hartzen. EGAB ez dator bat plan...
Euskadiko EGABk Nazioz Gaindiko Sare Atlantikoaren (RTA) eta Europako Eskualde Periferiko eta Itsastarren Konferentziaren (EPIK) batzar nagusian parte hartu du
15, abenduak 2015
Euskadiko EGABk RTAren batzar nagusian parte hartu du, kide fundatzailea baita eta Batzorde Betearazlean baitago. Halaber, Eskualde Periferiko eta Itsastarren Konferentzian izan da, espazio atlantiko europarreko EGABekin eta pareko erakundeekin batera kidea baita. Abenduaren 2an Euskadiko EGABk Nazioz Haraindiko Sare Atlantikoaren (RTA) Orientabideen Batzordean parte hartu zuen. Nolanahi ere, eskualde atlantikoetako Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeen eta pareko erakundeen sareari dagozkion erabaki estrategikoak hartzeko batzar-...
EGABen Irizpena Euskadiko kooperatibei buruzko Lege Aurreproiektuaz
14, abenduak 2015
EGABek egokitzat jotzen du Euskadiko Kooperatibei buruzko Lege Aurreproiektua izapidetzea, aholku organo horrek egindako gogoetak erantsita; batez ere, parte hartze instituzionalaren gainekoak. Batzordeak azpimarratu egiten du Euskadiko Kooperatiben Konfederazioari kooperatiba-mugimenduaren ordezkari gisa giltzarri izatea dagokiola, eta proposatzen du legeak hura “EAEko kooperatiba-mugimenduaren solaskide” gisa definitu dezala, “agente soziala” deitu beharrean. Txostenak gogora dakar kapitalean part...
Novia Salcedo Fundazioaren agerraldia, Pegasus Proiektua aurkezteko
11, abenduak 2015
Gaur, ostirala, abenduaren 11, Helena Orellak eta Paloma Izaguirrek agerraldia egin dute EGABen osoko bilkuran, Novia Salcedo Fundazioak koordinatutako “Youth Employment Campaign” Pegasus Proiektuaren aurrerapena aurkezteko. Kanpainaren eta proiektuaren koordinatzailea da Helena Orella; Paloma Izaguirre, aldiz, Fundazioaren komunikaziorako arduraduna da. Gizarte zibilaren ekimena da kanpaina, ehunka milioi gaztek munduko hainbat tokitan pairatzen duten langabeziaren edo gizalegezko enplegurik ezaren inguruan hausnartzeko, p...
EGABen Irizpena, Euskal kultura ondareari buruzko Lege Aurreproiektuaren gainean
01, abenduak 2015
Kultura ondarea erkidego baten iraganetik berez jasotzen den kultura oinordetza da. Erkidegoa ondare horrekin bizi da eta egungo eta etorkizuneko belaunaldiei helarazten die. EGABen ustez, aurreproiektu hau tramitatzea egokia da, irizpenean egin dituzten oharrak kontuan hartuta. Batzordeak gogorarazi duenez, 2012an irizpen bat igorri zuen antzeko proiektu bati buruz eta arraroa egin zaio aurreproiektu berrian ez dela aurreko agiri hori aipatzen. Irizpenean nabarmendu denez, igorritako testuan ez dira liburuak aurreikusi ku...
EGABren Irizpena desgaitasunen bat duten pertsonen aparkatze txartelari buruz
30, azaroak 2015
EGABk egokitzat jotzen du desgaitasunen bat duten pertsonen aparkatze txartela arautzeko proiektuaren tramitazioa, betiere irizpenean egiten dituen ohartarazpenak kontuan hartuz. Ohartarazpen horien artean honakoak nabarmendu behar dira: erreserbatutako plazen zuzkidura handitzea eta beharrezko neurriak hartzea egiaztapenaren erabileran gehiegikeriak saihesteko. Arau berriak txartela eskatzeko eskubidea zabaltzen die ikusmen urritua duten pertsonei, desgaitasunen bat duten pertsonen kolektiboaren garraioan eta mendekotasunaren artapenean ...
Eusko Jaurlaritzak EGABen Osoko Bilkuraren aurrean aurkeztu ditu 2016. Urterako Aurrekontu Orokorrak
26, azaroak 2015
Gaur goizean Pedro Hernando Eusko Jaurlaritzako Ekonomi eta Aurrekontuen sailburuordeak 2016. urterako Euskadiren Aurrekontu Orokorren Proiektuaren alderdirik garrantzitsuenak aurkeztu ditu Bilbon, Euskadiko Ekonomi eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen osoko bilkuran. Euskadiren datorren urterako aurrekontua % 1,1 handiagoa izango da, 10.933 milioi eurokoa, hain zuzen ere. Aurrekontuaren Proiektuak “babes sozialerako eredu euskalduna babesten du eta ekonomia berraktibatzeko eta enplegua sortzeko neurri...
Euskadiko Kooperatiben Legearen aurreproiektua aurkezteko agerraldia
20, azaroak 2015
José Andrés Blasco, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Laneko sailburuordea, eta Alfredo Ispizua, Gizarte Ekonomiako zuzendaria agertu dira gaur Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeari dagokion Garapen Ekonomikoaren Batzordearen aurrean, Euskadiko Kooperatiben Legearen aurreproiektua aurkezteko. EGABk datozen asteetan emango du aurreproiektu horren gaineko irizpena.
Ikerketak Espainian bizi duen egoerari eta lehiakortasunean eta enpleguan duen eraginari buruzko txostenaren aurkezpena
05, azaroak 2015
Azaroaren 4an Espainiako EGABek "I+D+i-k Espainian bizi duen egoeraren eta lehiakortasunean eta enpleguan duen eraginaren" inguruan egindako txostena aurkeztu zen Euskadiko EGABen egoitzan eta horren harira, Euskadiko EGABek jardunaldi bat antolatu zuen. Espainiako Ekonomi eta Gizarte Arazoetarako Batzordeko presidente Marcos Peñak, Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Politiketarako sailburu Ángel Toñak eta Euskadiko Ekonomi eta Gizarte Arazoetarako Batzordeko presidente Francisco José Huidobrok aurkeztu zuten j...
Page 1 of 7
First
Previous
[1]
2
3
4
5
6
7
Next
Last
Berriak artxiboa
2024 (42)
2023 (48)
2022 (55)
2021 (49)
2020 (42)
2019 (18)
2018 (8)
2017 (11)
2016 (34)
2015 (66)
2014 (56)
2013 (6)
2012 (8)
2011 (12)
2010 (20)