Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomiako sailburua, Pedro Azpiazu jauna, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetako Egoitzan izan da gaur goizean, eta EGABeko Osoko Bilkuraren aurrean aurkeztu ditu 2017rako Aurrekontu Orokorren lege-proiektuaren ildo nagusiak.
Aurrekontu proiektua parlamentuan izapidetzen ari dira, eta hurrengo apirilaren 11n egingo dute bozketa. Aurkeztutako aurrekontuen zenbatekoa 11.000 milioi euro baino gehiagokoa da (11.059,7 milioi), aurreko ekitaldian baino % 1,2 gehiago. Aurrekontu berriaren % 76 gizarte politiketara bideratuta dago.