Komunikazioa > Azken berriak
Euskadiko EGABren azken berriak
astelehena, 27 otsailak 2017
  • EGABk 2016. urtean guztira 7 irizpen egin  zituen. Urte horretan aholkularitza organoaren jarduera gutxitu zen, hauteskundeen urtea izanik, legegintza jarduera ere txikiagoa izan baitzen.
  • 2016. urtean zehar Batzordeak ekimen propioko azterlana garatu du: “EAEko gazteriaren enplegagarritasuna eta lan merkatuan sartzea eskualde europarreko ikuspegi alderatutik”.  Lana aurten argitaratuko da. Egoera zehatz-mehatz aztertzen du eta beste europar eskualde batzuetakoekin alderatu ere bai.
  • Europar eskualdeen arteko lankidetza da bestelako eremu aipagarria EGABren jardueran. 2016. urtean nazioarteko eztabaida gune desberdinetan parte hartu zuen Sare Transnazional Atlantikoaren (STA) kide bezala eta urte horretan lehendakariordetza izan zuen (2017ko otsailaren 21etik aurrera, Euskadiko EGAB STAren buru da).
  • Urte horretan hil baitziren, 2016ko Jardueren Txostenak Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako lehenengo bi presidenteak omentzen ditu: Javier Mongelos, 1995. urtetik 2000. urtera bitartean presidentea, eta Rafael Puntonet, 2000. eta 2005. urteen artean.

 

Bilbon, 2017ko otsailaren 27an.

Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeak “2016ko Jardueren Txostena” aurkeztu du eta erakundeak joan den urtean gauzatutako jarduerak jasotzen ditu. Txostenaren aurkezpenean, Euskadiko EGABren Presidenteak, Francisco José Huidobrok, ekitaldia "ohiz kanpokotzat jo du, hauteskunde urtea izan baita eta, ondorioz, legegintza jarduera murriztu da eta, bide batez, Batzordeak irizpen gutxiago egin ditu”. EGABk 2016. urtean guztira zazpi irizpen (1) gauzatu eta onartu zituen.

 

EAEko gazteriaren enplegua eta lan merkatuan sartzea

Eusko Jaurlaritzak eta Legebiltzarrak eskatu ostean, EGABren aholkularitza jardueraz gain, erakunde honek ekimen propioko ikerketak eta azterlanak egiten ditu, betiere bere eskumeneko eremu sozioekonomikoekin zerikusia badute. Hori da, hain zuzen ere, hurrengo izenburupeko lanaren kasua: “EAEko gazteriaren enplegagarritasuna eta lan merkatuan sartzea europar eskualdeko ikuspegi alderatutik”. Egoera zehatz-mehatz lantzearekin batera, azterketak EAEn egoera aztertzen du eta beste europar eskualde batzuetakoekin alderatzen du, horiek Euskal Autonomia Erkidegoarekin ezaugarriak partekatuz gero. Joan den urtean, zeregin horretaz arduratu zen EGABren Batzordeak guztira hamalau lan bilera egin zituen, ondorio berrietan aurrea egin eta gazteek lan merkatuan sartzeko orduan erraztasun handiagoak izan ditzaten. Azterlana hurrengo hilabeteetan argitaratuko da.

 

Europar eskualdeen arteko lankidetza

Europar eskualdeen arteko lankidetza da bestelako eremu aipagarria EGABren jardueran. Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordea Sare Transnazional Atlantikoaren (STA) fundatzailea eta kidea da eta Espazio Atlantikoaren europar eskualdeetako ekonomia eta gizarte arazoetarako batzordeak nahiz antzeko erakundeak elkartzen ditu. Bere lan eremuaren barruan sartuta dago interes erkidea duten gaiak aztertu eta lantzea eta gomendioak beste maila batzuetako europar erakundeei iritsarazten dizkiete. Egun gutxi batzuetatik hona, zehazki, 2017ko otsailaren 21az gero, Euskadiko EGAB STAren buru da, joan den urtean lehendakariordetza bat izan ostean. “2016ko Jardueren Txostenak” kapitulu honetan Euskadiko EGABren ordezkaritzak nazioarteko lan saioetan izandako esku-hartze aktiboak jasotzen ditu. Euskadiko EGABk, STAri ordezkatuz, Garraioa, Itsas Energia Berriztagarriak eta Estrategia Atlantikoa lantaldean parte hartzen du.

 

Javier Mongelos eta Rafael Puntonet oroitzea

2016. urtean, halaber, aipagarria izan da Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordean hilabete gutxiren aldean bi presidente joan izana. Joan den uztailaren amaieran Rafael Puntonet hil zen. Euskadiko EGABren presidentea izan zen 2000. urtetik 2005. urtera bitartean. Hiru hilabete geroago, azaroaren hasieran, ordea, Javier Mongelos hil zen. Lehenengo presidentea izan zen eta erakundearen buru mantendu zen 1995etik 2000ra. Hain zuzen ere, orduan, txanda Rafael Puntoneti eman zion. Bi presidenteek Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen lehenengo hamarkada gidatu zuten eta etorkizuneko garapenerako oinarriak egituratu zituzten, Jardueren Txostenean bi presidenteei eskaintzen zaien omenaldian aipatutakoarekin bat.

 

(1) EGABren irizpenak 2016. urtean:

“Lanbide Espezialitateei buruzko Euskal Katalogoaren eta Enplegurako Lanbide Erakundeen Euskadiko Erregistroaren Dekretu Proiektua”; “Euskadin Enplegurako Lanbide Heziketa arautzen duen Dekretu Proiektua”; “158/2014 Dekretua, uztailaren 29koa, krisian dauden enpresak berregituratu eta suspertzera bideratutako laguntzak xedatzen dituena, indargabetzeko Dekretu Proiektua”; “Gizarte Larrialdirako Laguntzei buruzko Dekretua aldatzen duen Dekretu Proiektua”; “Euskal Autonomia Erkidegoan Izatezko Bikoteen Erregistroari buruzko Araudia onartzen duen Dekretu Proiektua”; “2016-2019rako EAEn Gizarte Zerbitzuei buruzko Plan Estrategikoa”; “Enplegurako Zentro Berezien Euskadiko Erregistroa sortu eta kalifikazioa nahiz inskribapena arautzen duen Dekretu Proiektua”.

2016ko Jardueren Txostena