Irailaren 22an Euskadiko EGABk Europako Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen osoko bilkuran parte hartu zuen eta gairik garrantzitsuena Europar Batzordeko presidentearen, Jean-Claude Junckerren, agerraldia izan zen. Batasunaren Estatuari buruzko ikuspegia aurkeztu zuen eta Batzordeko taldeekin eztabaidatu ere bai.
Europako Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen (EEGAB) eta Atlantikoko eskualdeen Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeetako Sare Transnazional Atlantikoaren (STA) artean Europar Estrategia Atlantikoaren eremuan dagoen kooperazioari esker eta STAk irailaren 21ean Bruselan egindako Batzar Nagusia kontuan hartuta, Euskadiko EGABko batzordeburuak, Francisco José Huidobrok, EEGABk irailaren 22an egindako osoko bilkuran parte hartzeko aukera izan zuen. Horretan, hainbat irizpen onartzearekin batera, Europako Batasunaren Estatuari buruzko eztabaida gauzatu zen eta Jean-Claude Juncker Batzordeko buruak parte hartu zuen.
Juncker jaunak Europar Parlamentuaren eta Bratislavako Europar Kontseiluan bildu ziren Estatuetako eta Gobernuetako buruen aurrean Europar Batasuneko Estatuari buruzko diskurtsoa egin zuen. Egoerari buruzko analisia burutu zuen eta Europar Batzordeak hurrengo lan-programan bultzatu beharreko proposamenak adierazi zituen. Agerraldi hau astebete geroago gauzatu zen.
EEGABren Osoko Bilkurak Jean-Claude Juncker beroki onartu zuen eta batzordeburuak, Georges Dassisek, Europako Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen laguntza eskaini zion europar integrazioa defendatzeko orduan. Halaber, eskerrak eman zizkion herritarren onurari begira, Europar Batasunak aurrera egitearen alde buru-belarri aritzeagatik eta gaitasuna izateagatik.
Juncker jaunak bere esku-hartzeari Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen lanetan ekonomia- eta gizarte-eragileekin parte hartu ahal izateagatik bere poztasuna azalduz ekin zion. Ildo horri jarraiki, horien eragina, inspirazioa eta mugiarazteko gaitasuna azpimarratu zituen Europar Batasunaren Estatuari buruz bere diskurtsoaren ideia nagusiak aurkeztu baino lehen.
Lehenik eta behin, Jean Claude Junckerrek azaldutakoaren arabera, Europar Batasuna ez doa ondo. Urtebete lehenago jada ohartarazi zuen Europar Batasunean batasun nahikoa ez zegoela eta egiaztapen bera lortu zuen aurtengo Batasunaren egoerari buruzko diagnostikoan. Lehenago inoiz ez zuen hainbeste zatiketa, hainbeste haustura eta desadostasun antzeman eta batzuk arriskutsuak dira. Inoiz lehenago ez zuen ikusi hain gauza gutxi erkide Estatu kideen artean, ezta hain lehentasun ezberdinak ere Europako Erakundeek eta Estatuko kideek finkatutakoen artean. Azkenekoei etxeetako arazoek xurgatzen dizkiete eta populismoaren bultzadak eteten die.
Juncker kexu azaldu zen halako egoeran EBk izandako lorpenak ahazten baitira. Nolanahi ere, nahiz eta ezbeharrak gertatu, eremu jakinetan arrakastak ere antzeman dira.
Aurrekoaren harira, langabeziaren gaia aipatu zuen; oraindik oso altua izan arren, Europar Batasunak 2013az gero 8 milioi enplegu sortu ditu. Enpleguaren tasak gorantz egin du eta egun ia Estatu Batuen antzekoa da, duela bost urte % 5eko ezberdintasuna egon ondoren. Aurrekontu eta finantza egoerak ere hobekuntza nabarmena izan du azkeneko urtean. Egonkortasun Itunaren interpretazioari malgutasun tartea eskaini zaio eta egoera makroekonomikoaren eboluzioarekin bat aplikatu da. Ildo horri eutsiz, 2009. urtean eurogunean aurrekontu defizitaren batez bestekoa % 6,3 zen eta egun % 1,9ra murriztu da. Hala, finantza publikoen baterakuntzak eboluzio positiboa izan duela frogatu da.
Dena den, egia da Europar Batasunak ebatzi gabe dauden oso arazo garrantzitsuei aurre egin behar diela. Langabezia oraindik altua da eta gizarte-desberdintasunak daude. Gainera, zor publikoak mendiak ditu, inbertsiorik eza dago eta errefuxiatuak integratzeko erronka izugarria da. Azkenik, barneko eta kanpoko segurtasunarekiko mehatxuak eta Brexita ageri dira.
Egoera onartu ostean, frustrazioak eta banaketak arrastatzen utzi ordez, Juncker depresio kolektiboari aurre egitearen alde azaldu zen; “besoak garbaldu” eta ahaleginak bikoiztu nahiz hirukoiztu. Horretarako, Europar Parlamentuari eta Kontseiluari europar ekimenen agenda positibo zehatza proposatu zien hurrengo 12 hilabeteetarako.
Batzordeak Inbertsio Estrategikoetarako Europar Funtsari (Juncker plana izenez ezaguna) dagokionez, bai hornidura, bai indarraldia bikoiztea erabaki du, 2020. urtera arte 500.000 milioi inbertsio mugikorrera iritsi arte. Horrez gain, lanean jarraitu nahi da 2022. urtean 630.000 milioi izateko. Funtzionatzen ari den lehenengo 10 urteetan Funtsak 117.000 milioi euro mugiarazi ditu 2019. urtera arte hasieran aurrez ikusiak zeuden 315.000 milioi eurotik. 70 azpiegitura proiektu handi eta 200.000 enpresa txiki eta ertain, europar ekonomiaren bizkarrezurra, onuradunak izan dira.
Juncker Batzordeak ekonomia digitalaren garapenarekin zerikusia duten proiektuen sorta aurreikusia du. Hala, arau-proposamenak jada Kontseiluari eta Parlamentuari bidali zaizkie eta ekonomia digitalaren eremuan EB talde geografiko handienen eta geoekonomiko aurreratuenen artean jarriko dute. 5G Europan azkar abiarazten bada, EBk 1,3 milioi enplegu sortuko lituzke eta 2025. urterako herritar guztiek doako wifia izango lukete, bete kokapena baztertuta (beste bi miloi gehiago).
Gazteen langabeziaren aurrean, Junckerrek aurrekontuari erreparatuz, EBren Gazte Bermea bikoiztuko dela iragarri zuen. Orain arte 9 miloi gazte onuradun izan da eta ikasteko edo praktiketarako lanpostuaz gozatu du.
Junckerrek arreta berezia jarri zion errefuxiatuen gaiari, egun EB murgilduta dagoen krisialdia neurri handian azaltzen duelakoan. Junckerrek arloan Batzordearen proposamenak aldarrikatu zituen. Horiek mahaiaren gainean daude. Berak baieztatutakoaren arabera, legez kanpoko inmigrazioaren kontrako borroka bakarrik Italiari, Greziari eta Maltari uzten bazaie, iruzur egitea da. Aurrekoaren harira, ezinbestekoa da beren ahaleginetan lehenengo lerroan dauden herrialdeei laguntzea eta errefuxiatuak modu solidarioan banatzea. Errefuxiatu musulmanak hartzeko Estatu kide batzuen ezezkoak onartezinak dira, lehenengo, gerratik, indarkeriatik eta sufrimendutik ihes egiten ari diren gizakiak baitaude eta, gero, aitortzen duten erlijioa kokatzen baita. Azkenik, herrialde batzuek baiezkoa ematen ez badute, gainerakoek baino partaidetza handiagoa izan beharko dute kanpoaldeko mugak babesteko orduan. Bere esanetan, hainbeste eskatu den Mugen eta Kostaldeen Europar Babesa urrian zabaltzeko prest egongo da eta kanpoko mugak babesteko orduan jada 2007. urtean Batzordeak egindako proposamenak aurrera egin izan balu eta Estatu kideek Erkidegoaren aginpideak gainditzen zituen ekimen bezala baztertuko ez balute, lehenago izan zitekeela gogorarazi zuen.
Inmigrazioaren gaian sakonduz, Junckerrek Afrikarako Inbertsioen Plana abian jarriko dela iragarri zuen eta Junckerren Planaren planteamenduan oinarritzen da. Funts publikoak berme bezala erabiliko dira inbertsio publikoa eta pribatua erakartzeko eta, bide batez, lanpostuak sortzeko. Gaur egun munduko bigarren gerra amaitu zenean baino asko errefuxiatu gehiago daude eta inmigrazioaren arrazoien gainean jarduten saiatu behar da, kopuruak onartezinak baitira eta bizi onagoaren bila milioi afrikarren bidaia arriskutsuak saihestu ere bai. Gauzak horrela, “Europa Afrikara joaten ez bada, Afrika Europara etorriko da”. Plana Estatu kideen ekarpenek laguntzen badute, 88.000 milioi euro mugiaraz daitezke.
Batzordeko taldeekin eztabaidak Juncker presidentearen analisiarekin baterakotasuna nabarmendu zuen. Europak krisi existentziala du eta lan bateratuaren alde ez du elkartasun, unitate eta zentzurik. Ildo horri jarraiki, Estatu kideen jarrera kooperatiboagoa eta erantzukizun gehiago onartzen dituena behar da. Amaitzeko, Batzordeak batzordeburuaren diskurtsoan azaldutako etorkizuneko ikuspegi eta ausardiarengatik eskerrak eman zizkion. Taldeek EBren etorkizunean laguntzeko, gizarte zibilaren kezkekin konexio handiagoa lortzeko eta europar proiektuan enpresen eta herritarren konfiantza berreskuratzeko lankidetza eskaini zuten. Enpresen aldetik, konponbidearen zati dira eta konponbide izan nahi dute, alegia, integrazio europar handiagoaren bitartez, beharrezkoa den tokietan. Hala, merkatu bakarra sendotu eta berrikuntza nahiz ekintzailetza sustatu behar dira. Sindikatuei erreparatuz, Juncker Batzordeak bultzatzen duen Gizarte Zutabeari buruzko ekimena goretsi zen. Helburua Merkatu bakarra eta Moneta Batasuna osatzea da, baita gizarte dumpinga saihestea ere. Izan ere, Batzordea horri buruzko irizpena egiten ari da eta europar proiektuan langileen eta herritarren laguntza eta konfiantza berreskuratzeko ekimen positiboei erantzuten die.