Komunikazioa > Azken berriak
Euskadiko EGABren azken berriak
ostirala, 29 apirilak 2016

2015eko txostenak EAEn familien gabetasunaren adierazleei buruz aldeko eboluzioa adierazten du, EBn antzeman den joera orokorraren ildotik. Hala eta guztiz ere, pobreziaren eta baztertzearen arriskuak oraindik biztanleriaren % 15,3ri, gutxi gorabehera 340.000 pertsonari, eragiten dio.

EAEN BIZI BALDINTZAK: 2015EKO TXOSTEN SOZIOEKONOMIKOARI BURUZKO AURRERAPENA

Krisiaren ondorioz, pobrezia edo baztertzearen arriskuan dauden EBko herritarren kopurua azkeneko urteetan modu garrantzitsuan hazi da eta 2012. urtean gailurrera iritsi zen, baina 2013. urtean ongizatearen mailak berreskuratzen hasi ziren eta, dirudienez, 2014. urtean finkatu da. Nolanahi ere, hori da informazioa dagoen azkeneko urtea. Pobrezia eta baztertzearen arriskuak europarren % 24,4ri, hau da, 121,9 milioi pertsonari eragiten dio, Europa 2020 Estrategian, “AROPE tasa” (population at risk of poverty and exclusion) izenekoan, finkatutako irizpideen arabera.


CONDICIONES DE VIDA EN LA CAPV. INDICADORES DE REFERENCIA “EUROPA 2020”

 

CAPV

ESTADO

2014

UE 28

2014

2009

2014

TASA “AROPE”

14,8

15,3

29,2

24,4

  •  % población por debajo del umbral de la pobreza (60% mediana) – pobreza monetaria

10,0

10,2

22,2

17,2

  •  Privación material severa

3,4

4,8

7,1

8,9

  •  Intensidad laboral baja

5,5

12,2

17,1

11,1

Fuentes: EUROSTAT e INE.


Modu berean, EAEn pobrezia eta baztertzearen arriskuak biztanleriaren % 15,3ri eragiten dio, hots, gutxi gorabehera 340.000 pertsonari eta eragin hori -EBn nahiko baxua eta Suedia, Finlandia edo Txekiar Errepublika bezalako herrialdeekin aldera daitekeena- puntu eta erdi jaitsi da 2013. urteko datuekiko.

Era berean, INEren “Bizi Baldintzei buruzko Galdeketak” EAEn familien gabetasunaren adierazleei buruz aldeko eboluzioa adierazten du, EBn antzeman den joera orokorraren ildotik: Urtean astebeteko oporrak egin ezin dituzten familien ehunekoa murriztu da (2013. urtean % 26 bazen, 2014. urtean % 24,6 izan da). Gauza bera gertatu da etxebizitzak sortzen dituen gastuen ordainketa atzeratu behar dutenekin (% 5etik % 4,4ra) edo ustekabeko gastuei aurre egiteko gai ez direnekin (% 24,2tik % 20,5era).  Halaber, Bizi Baldintzei buruzko Galdeketak antzemandakoaren arabera, energia pobreziak (ezin dezakete etxebizitza tenperatura egokian manten) eragiten duen etxebizitzen ehunekoa 2013. urteko % 7,9tik 2014ko % 7,3ra jaitsi da. Hala eta guztiz ere, aldatu gabe eta, gainera, modu kezkagarrian altua, mantendu da hilaren bukaerara iristeko oraindik zailtasunak dituen euskal familien ehunekoa (% 50,4).

Horrez gain, errentek, bai etxebizitzetan, bai biztanleko, 2014. urtean jaisten jarraitu dute, aurreko urteetan baino erritmo txikiagoan eta Estatuan baino neurri gutxiagoan izan arren:

  • 2013. urtean etxeko batez beste jasotzen zen errenta EAEn 34.240 eurokoa zen (aurreko urtean baino % 0,7 gutxiago); bien bitartean, Estatuan % 2,3 jaitsi zen. Gainera, Galdeketak EAEn pertsonako batez besteko errenta urteko 14.281 euron kokatzen du (aurreko urtean baino % 3,2 gutxiago; bien bitartean, Estatuan 10.391 eurora arte % 3,2 jaitsi zen).
  • 2008-2014 denboraldian gertatutakoa kontuan hartuz gero, krisia hasi zenetik, EAEko etxebizitzek, batez beste, errentaren % 5,2 galdu dute. Horren aldean, Estatuan galera % 9,1ekoa izan da. Dena den, batez besteko errenta pertsonalaren eboluzioa denboraldi berean EAEn positiboa (+% 1,7) izan da; bien bitartean, Estatuko batez bestekoa % 3,2 murriztu da.

Joera orokorra aldekoa izan arren, Pobrezia eta Gizarte Desberdintasunei buruzko Galdeketak erabiltzen dituen desberdintasunaren adierazleek Euskadin desberdintasuna areagotu dela antzematen dute. Ildo horri eutsiz, krisiaren hasieratik aurreko oparoaldi-urteetan errentaren banaketan lortutako aurrerapenak galdu dira (nolanahi ere, errenten desberdintasun mailak nahiko murritzak dira, bai Estatuaren testuinguruan, baita Europan ere):

  • Giniren indizea[1] 2008. urtera arte jaisten ari zen (urte horretan gutxienekora (25,2) iritsi zen) eta nahiko egonkor mantendu zen krisiaren lehenengo urteetan (2008. eta 2012. urteen artean hamarren bat besterik ez zen gehitu), baina 2012. eta 2014. urteen bitartean modu esangarrian hazi da, 25,3tik 27,1era. Emaitza horrekin 2000. urteko desberdintasun-egoerara (27,3) itzultzen da.
  • EAEko biztanle aberatsenen % 20ri dagozkion diru-sarrerak eta gutxietsien barruan % 20ri dagozkion diru-sarrerak erlazionatzen dituen ratioa (S80/S20) 1996. urteko 4,2tik 2008ko 3,6ra gutxitu zen, 2012. urtean 3,7ra arinki igotzeko eta modu nabarmenagoan (4,2) suertatu zen 2014. urtean. Kasu honetan, 1996. eta 2000. urteetako antzeko datua da.
  • PGDGren ustez, dinamikarik kezkagarriena EAEn baliabide gutxienak dituzten pertsonen % 10en artean diru-sarrera guztien adierazleari dagokio. 2000ko % 3,55etik 2008ko % 3,88ra igo ondoren, adierazlea 2012an % 3,75era eta 2014. urtean % 3,41era jaitsi zen. Hala, 1996az gero, daturik okerrena da.

Beste gai bati eutsiz, Txostenak egoitza-baztertzearen fenomenoa aztertu du. Nahiz eta fenomeno berria izan, krisi ekonomikoarekin egunerokotasuna hartu du eta Europar Batasunak lehentasunezkotzat jo du pobreziaren eta gizarteak baztertzearen kontrako borrokari lotutako agenda politikoan, 2020rako Estrategia Europarraren esparruan.

EAEn egoitza-baztertze larrian dagoen pertsonen kopurua zenbatzeko eta ezaugarri soziodemografiko garrantzitsuenak eta bizi baldintzak nahiz bizi ibilbideak ezagutzeko, Eusko Jaurlaritzak 2014. urtean “EAEn egoitza-baztertze larrian dauden pertsonen egoerari buruzko II. azterlana” egin zuen eta hona hemen emaitza nagusiak:

  • Egoitzarik gabe aztertu zen ia 2.000 pertsonatatik, % 77,8 gizonak eta % 20,4 emakumeak dira. Identifikatutako pertsonen erdiak baino gehiagok nazionalitate atzerritarra (% 54,7) du eta batez besteko adina 37 urtekoa da (% 40k 35 urte baino gutxiago ditu).
  • % 59,9 atzerrian jaio da, % 28 EAEn eta gainerako %12 Estatutako beste autonomia erkidego batean. Atzerriko pertsonen jatorri geografikoari dagokionez, erdia baino gehiago Magrebetik (% 50,5) dator, batez ere, Marokotik (egoitzarik gabeko pertsona atzerritarren % 43,9).
  • Elkarrizketatutako pertsonen erdiak baino gehiagok (% 14) ez zuen ikasketarik edo lehen mailako ikasketak (% 44) besterik ez eta bakarrik % 6 ari zen lanean modu egonkor eta erregularrean. Gainera, lan ibilbide gehienetan prekariotasuna zen gidaria, elkarrizketatutako pertsonen % 40k aldi baterako kontratuarekin lan egiten baitzuen edo lanean aritu baitzen; bien bitartean, lautik batek (% 26,5) kontraturik gabe egin du.
  • Pertsona horiek eskainitako informazioaren artean garrantzi bereziko alderdiak dira egoitzarik ez izatearen egoerak sortu dituzten arrazoi subjektiboak. Galdera horri erantzun zioten pertsonetatik, erdiak baino gehiagok (% 54,8) arazo ekonomikoak aipatu zituen egungo egoeraren arrazoi nagusi bezala. Hamarretik hiruk (% 30), gainera, lan arazoak adierazi zituen eta lautik batek (% 24) familia eta bikote arazoak, egoitzarik gabeko egoerara iristeko.
  • Aurreko azterlanarekin (2012. urtekoa) erkatuz, emakumeen garrantzi erlatiboak gorantz egin duela antzeman da; bien bitartean, atzerriko biztanleriak beherantz egin du. Era berean, identifikatutako pertsonen batez besteko adina arinki igo da, nagusiki, atzerritik datorren biztanleria gazteenaren garrantzi erlatiboa murriztearen ondorioz.

[1] Giniren indizeak ekonomiaren barruan indibiduoen edo etxebizitzen artean diru-sarreren banaketa bidezko banaketa ezin hobetik nola urruntzen den neurtzen du. Hala, 0 indizeak bidezkotasun ezin hobea adierazten du; bien bitartean, 100eko indizeak bidezkotasun eza ezin hobea.