Komunikazioa > Azken berriak
Euskadiko EGABren azken berriak
osteguna, 25 otsailak 2016

Ostegunean, otsailaren 25ean, EGABeko osoko bilkuraren aurrean agerraldia egin zuten José Andrés Blascok, Enplegu eta Laneko sailburuordeak, Adolfo Alustizak, Lanbideko zuzendari nagusiak, eta Juan Ibarretxe, Lanbideko Enplegurako Prestakuntzako eta Diru-sarreren Bermeko zuzendariak, EAEn Enplegurako Lanbide Heziketa arautzeko dekretu-proiektua aurkezteko.


Zubi eta euritako gisa erabiliko den dekretua da, araudiari ekin arte erabiliko dena, Enplegurako Lanbide Heziketaren Euskal Sistema osorako Lege baten bidez.


Zioen azalpen batek eta zazpi kapituluk osatzen dute dekretu-proiektua:


  • I. kapitulua. Xedapen orokorrak
  • II. kapitulua. Sistemaren gobernantza
  • III. kapitulua. Sistema egituratzen duten elementuak
  • IV. kapitulua. Enplegurako prestakuntzaren ekimenak
  • V. kapitulua. Prestakuntzan laguntzeko ekintzak eta nazioz gaindiko mugikortasunerako ekintzak
  • VI. kapitulua. Prestakuntza-erakundeen euskal sarea
  • VII. kapitulua. Enplegurako lanbide heziketaren kudeaketarekin lotura duten prozesuak
  • Xedapen gehigarria (euskaraz ikasteko programak barne hartzeari buruzkoa)
  • Xedapen indargabetzailea (abenduaren 30eko 327/2003 Foru Dekretuarena)
  • Azken xedapena, Legearen indarraldia ezartzen duena.