Komunikazioa > Azken berriak
Euskadiko EGABren azken berriak
astelehena, 01 otsailak 2016


Urtarrilaren 20an, asteazkenean, Kontseiluaren lehendakaria den Itsaso Andueza eta enplegu-teknikaria den Ania Garcia agertu ziren EEGABen Osoko Bilkuran, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluaren (EGK) proiektu hau aurkezte aldera:  “Gazteon errezetak gazteontzako enplegu planak sukaldatzeko”.

Gazteen enpleguaren kalitatea hobetzea xede duten zenbait enplegu-plan azken bi urte hauetan aztertu izanaren emaitza da errezeta-liburu hori; hain zuzen ere, zenbait esparrutan jarduten duten gazteek kontrastatu eta adostutako iritzia islatzea da azterlan horren dohain nagusia.

Neurriak hiru bloketan banatuta daude: enplegu-kolokatasunaren aurkako neurriak, ekintza positiboak eragiteko neurriak eta neurri aktiboak.

 

Enplegu-kolokatasunaren aurkako neurriak: 

  • Funts publikoen bidez finantzatzen diren salbuespenezko neurriak (bekak, praktikaldiko lan-kontratuak) ezabatzea.
  • Kolokatasunaren prebentzioa (gazteei laneko eskubideen arloko prestakuntza ematea).
  • Gaztelabel (Herri Administrazioen programen eta neurrien kalitate-zigilua).
  • Gazteak, ikertzaileak, adituak eta gainerakoak kide izango dituen Gazteria Batzordea sortzea, iritziak elkarrekin kontrastatu eta zenbait jardunbide bateratu eta adoste aldera.
  • Enpresetan gazteentzako enplegu-planak proposatzea.
  • Gazteriaren aniztasunari jaramon egitea.
  • Gazteriaren lan-baldintzak kontuan hartzea. Arloak: atzerrira joan diren gazteak, beren lana sortzen duten gazteak, ekintzailetza eta iruzurrezko baldintzak ikuskatzea.

 

Ekintza positiboak eragiteko neurriak: 

  • Kontratazio publikoan gazteriaren arloan indarrean dauden gizarte-klausulak berriro aztertzea (ez da ohikoa pertsona gazte bat luzaroan lanik egin gabe edo ikasten jardun barik egotea).
  • Neurri orokorrei dagokienez, gazteentzako kuotak ezartzea.
  • Orientazio berezia enpleguaren alorreko sistema publikoetan.
  • Belaunaldi berriek lan egitea sustatzea.
  • Laguntza sozio-ekonomikoak jasotzeko erraztasunak ematea (berbarako: 23 urtetik beherako pertsonentzako DSBE).

 

Neurri aktiboak: 

  • Kontratazioa sustatzea: gazteen kalitatezko kontrataziorako laguntzak eta atzerrira joan diren gazteak itzultzeko laguntzak ematea.
  • Enplegurako prestakuntza: benetako laneratzea gertatzen den sektoreetan, eta gaitasunak aintzatestea (CVko bekak).
  • Ekintzailetza arloan, helburu kualitatiboak dituzten neurriak ezartzea.