EGABek araudi, zerga eta finantza neurriak proposatu ditu I+G+B hobetzeko
Gaur Bilbon, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen egoitzan, hain zuzen, Espainiako Erresumako EGABek Espainiako I+G+Bren egoerari eta lehiakortasunean eta enpleguan duen eraginari buruz egin duen txostena aurkeztu da.
Espainiako EGABen arabera, hauxe LEHIAKORTASUNaren urtea izan da. Izan ere, bere ekimenez 3 txosten prestatu ditu, Espainiako ekonomiak beste herrialde batzuen aurrean duen lehiakortasunerako funtsezkoak diren alderdiak garatzen dituztenak.
Espainiako enpresak indartzea –gure merkatuan bertan lehiakide dituzten enpresen salmentei aurre egiteko–, ikerketa eta garapena sustatzea, eta ekoizpen beharrizanekin bat datorren hezkuntza eredua garatzea funtsezko eginkizunak dira, Espainiako lehiakortasuna handitu eta ekoizpen eredu berria bideratu nahi bada; azken horrek susperraldia finkatzen eta enpresa ehunari egonkortasun handiagoa ematen lagunduko du, enplegu egonkorragoa sortuta.
Gaur Bilbon aurkeztu den txostenak Espainiako I+G+Bren azterketa garatu, eta hala-holako emaitza agertu du Europako beste ekonomia batzuen ratioen aurrean. Halaber, neurrien multzoa iradoki du, egoera leheneratzeko eta Espainiako enpresen lehiakortasuna bultzatzeko.
ESPAINIAKO I+G+B-REN EGOERA
Gertaerak
Faktoreak
Helburuak
Honako arlo hauetako neurriak:
IKERKETA ETA GARAPENA HOBETZEKO PROPOSAMENAK
I+G+Bren erakunde esparrua hobetzea
I+G+Bren finantza esparrua hobetzea
Pizgarriak hobetzea
Bestelako neurriak
ERANSKIN ESTATISTIKOA
Iturria: Eurostat, Main indicators. R&D expenditure by sectors.
Iturria: EIN
GASTU PUBLIKOA, AUTONOMIA ERKIDEGOEN ARABERA
Iturria: Estatuko Administrazioko Kontu-hartzailetza Nagusia eta EIN.
Enpresa berritzaileak, Autonomia Erkidegoen arabera, 2011-2013
(Erkidego bakoitzeko enpresa guztien gaineko kopurua eta ehunekoa –10 langile edo gehiago–.. Hirurtekoan berritzaileak* izan diren enpresak)
*Kopuru osoa ez da berrikuntza teknologikoen eta ez teknologikoen batura, enpresa batzuek bi berrikuntza motak gauzatzen baitituzte.
Iturria: EIN: Enpresetako berrikuntzari buruzko inkesta 2013.
I+Gko gasturako helburuak, herrialdeen arabera, EUROPA 2020 estrategian
(BPGd-aren ehunekoaren arabera)
Iturria: Europako Batzordea.
IKUSI TXOSTEN OSOA:
http://www.ces.es/documents/10180/2471861/Inf0215.pdf
Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordea (EGAB)
EGAB Espainiako Gobernuaren arlo sozioekonomikorako eta lanerako kontsulta organo nagusia da. Bertan herrialdeko sindikatu garrantzitsuenak, enpresak (CEOE eta Cepyme) eta hirugarren sektoreko erakundeak (kontsumitzaileak, kooperatibak, nekazariak eta arrantza sektorea) ordezkatuta daude. Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeak, bere ekimenez txostenak prestatzeaz eta Gobernuak bidali beharreko ekonomia arloko lege aurreproiektuei buruzko irizpena ematez gain, legearen arabera urtero memoria bat egin behar du, Espainiako urte horretako ekonomia, lan eta gizarte egoera aztertzen duena.
Juan Ferrari
91 429 00 18 luz.: 431 / 687 98 79 33