Espainiako Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeko buruak eta Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeko buruak , atsegin osoz, I+G+b-ren egoera Espainian eta lehiakortasunean eta enpleguan duen eragina Jardunaldira gonbidatzen zaituzte. Jardunaldia asteazkenean, azaroaren 4an, egingo da EGABen egoitzan, Kale Nagusia 81.a, (BILBO).
Arren, esan etorriko zaren:
94 479 21 50 cesegab@cesegab.com
Ekonomia espainiarrak lehiakortasuna eta enplegua sortzeko duen ahalmena, inguruko gainerako herri guztietan gertatzen den bezala, Ikerketa, Garapena eta Berrikuntza (I+G+b) sistemaren funtzionamendu egokiaren menpean dago, hau da, ekoizteko sisteman hala zuzenean nola zeharka ezagutza sortzen, zabaltzen eta aplikatzen laguntzen duten eragile eta erakunde publiko eta pribatu guztien arteko elkar eragiketa eragingarriari dago lotuta.
Jardunaldi honetan Espainiako CESek egin duen txostena aurkeztuko da; txosten horretan I+G+b-ren eta krisitik ateratzeko gainditu behar dituen erronka nagusienen gaur egungo egoeraren diagnostiko konpartitua egin da. Halaber, epe luzean garapen ekonomikoan, sozialean eta ingurumenekoan funtsezkoa den aurrerakuntza zientifikoa eta teknologikoa aztertuko da.
Programa
10,30.
Inaugurazioa Marcos Peña Espainiako Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeko burua
Ángel Toña
Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburua
Francisco José Huidobro
Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeko burua
10,45.
Espainiako CESen txostenaren aurkezpena: I-G-b-ren egoera Espainian eta lehiakortasunean eta enpleguan duen eragina. Juan Llovet Espainiako CESen Osasun, Kontsumo, Gizarte Gaien, Hezkuntza eta Kultura Lan-Batzordeko burua.
11,15.
Kafea hartzeko atsedena
11,30.
INDIZEA: Berrikuntzako Euskal Indizea Arturo Rodríguez EHU/UPVko Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateko dekanoa .
12,00.
Euskal enpresak lehiakortasunaren erronkaren aurrean: I+G+b arrakasta- faktore moduan.
Begoña Sánchez TECNALIA Research & Innovation Estrategia eta Berrikuntza Politiketako Gerentea. José Manuel Barandiaran BC Materials-eko(Basque Center for Materials Applications and Nanostructures) zuzendaria. Onintze Matías Vicinay Marine Innovación-eko zuzendari nagusia. Moderatzailea: Jon Barrutia EHU/UPVko Enpresa Ekonomiako katedraduna.
13,15.
Amaiera Francisco José Huidobro Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeko burua