“Enpresa-dinamismoa, aberastasuna eta enplegua sortzea: EAEtik analisi alderatua” ekimen propioko azterlana Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen Osoko Bilkurak 2015eko maiatzaren 29an onartu zuen.
Azterlanari ekiteko, Euskadiko enpresa-sarearen eboluzioa eta konposizioa, baita aberastasuna eta enplegua sortzeko zeregina ere aztertu ziren. Gero, enpresa-giroa (ikuspuntu bikoitzetik: gizartearen eta enpresaren iritziak) landu zen eta osatzeko EAErekin parekotasuna duten hiru eskualde europar (Baden-Württemberg, Flandes eta Emilia Romagna) kontuan hartuta, azterketa alderatua egin zen, dinamismo ekonomikoarengatik erreferentziazkoak baitira. Txostenak bigarren zatia du eta horretan EGABk analisiaren ondoren zenbait gogoeta egiten du eta ildo nagusiak ondoren azaltzen dira.
Zeregina, enpresaren funtzioa eta gizarte-balioztapena
Enpresa-egitura indartsua, onbideratua, arduratsua eta etorkizuneko proiekzioarekin, balio erantsiaren eta kalitatezko enpleguaren mailak sortu eta mantentzeko gai dena eta, aldi berean, hazkuntza eta gizarte-garapen hoberako enpresa-sarea behar bezala elikatzen duena, ezinbestekoa da eta horri buruz kontzientziazio handiagoa sustatu behar da.
Gizarte-ongizatea eta produkzio-sistema. Enpresa, hazkuntzaren eragilea eta aberastasuna banatzeko oinarria
Enpresa lehiakorrak, errentagarriak, arduratsuak eta kalitatezko enpleguaren sortzaileak egotea nahitaezkoa da, bai aberastasuna modu orekatuan banatzeko, baita gizarte-babesaren eta -estalduraren sistemak berma daitezen nahikoa diru-sarrerez hornitzeko ere. Horrek herritarren gizarte-kohesioa eta gizarte-eskubideak ahalbidetuko ditu.
Enpresa-espiritua eta ekintzailetza
Hezkuntzaren eremuan eta orokorrean gizartean ekintzailetzaren kultura eta prestakuntzaren garapena sustatzea. Horregatik, hezkuntza-etapa goiztiarrenetatik ikasketa tertziarioetara enpresa-espiritua piztea komeni da eta euskal hezkuntza-prozesuan ekintzailetza-jarduerak sartu behar dira, baita enpresa-ekintzailetzaren hedapen-ekintza orokorren garapena lagundu ere.
EAEn krisia eta eragin desberdina, eskualdeak alderatzearen ondorioz errealitatea ez da hain ona
Tamainaren garrantzia, bai enpresenak bai herrialdearena: espezializazioa eta lankidetza
Giza kapitala: etengabe moldatu beharrak enpresan lankidetza- eta partaidetza-ingurunea eskatzen du eta enpresaren nahiz mundu akademikoaren artean komunikazio-kanalak instituzionalizatu behar dira.
Partaidetza-guneak: eragile guztien komunikazioa eta lankidetza zeharkako akordioak lortzeko
Aztertutako eskualde batzuek sektore publikoak bultzatutako ekimenak dituzte eta aldizka eta modu egonkorrean garapen ekonomikoan nahasiak dauden erakunde publiko eta pribatu guztien partaidetza-guneak sustatzeko dira. Horrela, partaide guztiek garatu behar dituzten ildo nagusiei buruz elkarrizketa eta, ondorioz, adostasunak eta akordioak errazago lortzen dira.
EAEn halako ekimena oso interesgarria litzateke, egungo egoera ekonomikoa batera aztertzea eta diagnostikatzea ahalbidetuko bailuke eta, aldi berean, zeharkako jarduera-lehentasun eta -lerro adostuak zehaztuko bailirateke, gure ekonomiaren garapen harmoniko eta iraunkorra errazteko.
13. azterlana: Enpresen dinamikotasuna, aberastasun-sorkuntza eta enplegua: EAEren analisi konparatiboa