Ingurunea hobetu da eta euroak balioa galdu du; bi horiei esker, euskal esportazioak hazi dira, bereziki, urtearen bigarren erdian. Bestalde, barneko eskearen sendotasunak gure Erkidegotik kanpo ondasun eta zerbitzu gehiago erostea eragin zuen
2015eko otsailean argitaratu ostean, EUSTATen Kontu Ekonomikoen behin-behineko datuei erreparatuz, Estatuari eta munduko gainerako tokiei saldutako ondasunak eta zerbitzuak kontuan hartuta, esportazioek egiazko baldintzetan 2013. eta 2014. urteen artean urteko batez beste %3,4 gorantz egin dute (%0,9 2013. urtean) eta inportazioak %3,2 hazi ziren (%0,4 2013. urtean).
Bi aldagaietan urteen arteko hiru hilez behingo eboluzioaren profila antzekoa da. Esportazioek lehenengo hiruhilekoari %3,3 igotzen ekin zioten, bigarrenean, ordea, beren hazkuntza moteldu zuten eta aldaketa-ratioa %2,1ekoa izan zen; hirugarrenean berriz hazi ziren %3,6rekin eta laugarren hiruhilekoa urteen arteko %4,7ko aldaketa-tasarekin amaitu dute. Bestalde, inportazioak lehenengo hiruhilekoan %2,6 hazi ziren, bigarrenean uzkurtu eta %2,1eko aldaketa-ehunekoa izan zuten, hirugarrenean berriz gehitu (%34) ziren eta laugarren hiruhilekoa urteen arteko %4,7ko tasarekin amaitu zuten.
Euskal ekonomiaren irekitze-maila[1] (erlazioak Estatuarekin eta atzerriarekin) 2013. eta 2014. urteen artean hazi da, %135,6tik %137,8ra pasatzean eta ondasun nahiz zerbitzuen inportazioaren estaldura-maila[2] esportazioarekin ehuneko 3 hamarren gehitu da; hala, %94,5etik %94,8ra pasa da.
IREKITZE- ETA ESTALDURA-MAILA
Irekitze-maila
Estaldura-maila
BPG bbp arruntak
2008
142,6
90,3
69.648.307
2009
120,3
89,3
66.187.188
2010
129,9
92,0
67.595.563
2011
138,8
93,4
68.041.740
2012
135,4
94,6
66.775.970
2013
135,6
94,5
66.081.063
2014
137,8
94,8
66.943.073
Iturria: EUSTAT. Urteko kontuak eta HHKE
[1] Irekitze-maila: (Esportazioak+Inportazioak prezio arruntetan)/BPG prezio arruntak*100
[2] Estaldura-maila: Esportazioak prezio arruntak/inportazioak prezio arruntak*100
Aduanen Erregistroetan oinarritutako Kanpoko Merkataritzaren Estatistikak atzerriarekin ondasunen kanpoko merkataritzari buruzko datuak eskaintzen ditu eta horiek kontuan hartuta, 2014. urtean esportazioen balio arrunta %9,9 hazi da; ez-energetikoetan (guztiaren %86,9 dira) hazkuntza %5,1ekoa eta energetikoetan %57koa izan da. Bestalde, guztizko inportazioak %9,9 hazi ziren eta inportazio energetikoen balioa (guztiaren %36,2) %19,7 eta ez-energetikoena %4,3 gehitu zen.
KANPOKO MERKATARITZAREN EBOLUZIOA
(urteko aldaketa-tasak, nominalak)
Esportazioak
Inportazioak
Guztira
Energetikoak
Ez-energetikoak
6,3
22,6
4,9
6,4
22,9
-0,8
-26,3
-30,5
-25,9
-38,9
-40,1
-38,2
19,6
22,7
19,3
25,5
24,6
26,0
14,6
17,3
14,4
12,2
13,8
11,3
-0,9
10,8
-2,1
-10,4
-10,2
-10,5
-0,3
-8,8
0,6
1,8
5,5
-0,2
9,9
57,0
5,1
19,7
4,3
Iturria: EUSTAT. Kanpoko merkataritzaren estatistika, Aduanen Erregistroetan oinarritutakoa
Datu-iturri honen arabera, euskal ekonomiaren irekitze-maila (erlazioak atzerriarekin) arinki igo da, %54,5etik %59,1era pasatzean eta ondasun nahiz zerbitzuen inportazioaren estaldura-maila esportazioarekin %128,2an mantendu da.
EAEko esportazio ez-energetikoen muga-zergaren multzoaren araberako analisiak azaldutakoari erreparatuz, lehenik eta behin, berriz ere ekipo-ondasunak nabarmentzen dira, esportatutako guztiaren %42,4rekin (makina eta aparatuen (4.437,2 milioi euro) eta garraio-materialaren (4.980,6 milioi euro) artean banatuta). Esportazioak %7,6 egin du gorantz, garraio-materialaren esportazioa igo delako (%15,5), makina eta aparatuena egonkor mantentzen baita (-%0,1). Bigarren tokian, metal komunen eta manufakturen esportazioa azpimarra daiteke; izan ere, guztiaren %23,9 da. Bere esportazioa %5,8 hazi da. Hirugarren tokia plastikoen eta kautxuaren esportazioak du, hain zuzen ere, guztiaren %7. Aldaketa-tasa negatiboa (-%1,7) izan du.
Inportazio ez-energetikoen aldetik, metalak eta manufakturak nabarmen daitezke, inportazio guztien %20,4 baitira eta %4,4 hazi dira. Bigarren tokian daude ekipo-ondasunak, inportazio guztien %17,3, alegia, eta %3,2 hazi dira, garraio-materialaren inportazioek gorantz (%8,8) egin dutelako eta, neurri txikiagoan (%1,6) makina eta aparatuenekin gauza bera gertatu delako.
Kanpoko saldoa 4.884,6 milioi eurokoa da, hain zuzen ere, BPGaren %7,3.
Ondasun eta produktu energetikoen eta ez-energetikoen artean bereizita, saldo energetikoa defizitarioa (-3.929,3 milioi euro) dela ondoriozta daiteke. Produktu ez-energetikoenak, ordean, 8.814 milioi euroko superabita du, hau da, BPGaren %13,2, 2013. urtekoa (%12,6) baino ehuneko 0,6 puntu handiagoa.
EAEKO ONDASUN ETA ZERBITZUEN KANPOKO MERKATARITZA AZTERRIAN (MILIOI euro) (muga-zerga multzoen araberako sailkapena)
MUGA-ZERGAREN MULTZOAK
ESPORTAZIOAK
INPORTAZIOAK
SALDOA
2014 bb
Aldaketa 13-14
milioiak
% bertikala
20.302,6
20.242,0
22.243,9
100,0
15.508,3
15.792,1
17.348,2
4.794,3
4.450,0
4.895,6
(produktu eta mineral energetikoak)
2.039,3
1.860,0
2.919,5
13,1
5424,0
5.723,9
6.848,8
39,5
-3.384,7
-3.863,9
-3.929,3
18.263,3
18.382,0
19.324,4
86,9
10084,3
10.068,1
10.499,4
60,5
8.179,0
8.313,9
8.825,0
Nekazaritza-produktuak
994,5
1.054,2
1.013,7
4,6
-3,8
914,4
853,0
932,5
5,4
9,3
80,1
201,2
81,3
Produktu kimikoak
385,5
490,8
524,5
2,4
6,9
688,2
890,4
1.010,5
5,8
13,5
-302,7
-399,6
-486,0
Plastikoa eta kautxua
1.700,3
1.575,4
1.548,1
7,0
-1,7
922,6
834,0
785,4
4,5
-5,8
777,7
741,4
762,7
Papera
501,1
523,0
540,1
3,3
328,7
324,2
310,3
-4,3
172,4
198,8
229,8
Metal komunak eta beren manufakturak
5.069,5
5.017,8
5.306,6
23,9
3.289,3
3.383,5
3.531,8
20,4
4,4
1.780,2
1.634,3
1.774,8
Ekipo-ondasunak
8.579,0
8.754,6
9.417,9
42,3
7,6
2.970,4
2.907,7
3.000,1
3,2
5.608,6
5.846,9
6.417,8
Makinak eta aparatuak
4.241,4
4.442,6
4.437,2
-0,1
2.340,7
2.270,4
2.306,5
1,6
1.900,7
2.172,3
2.130,7
Garraio-materiala
4.337,6
4.312,0
4.980,6
15,5
629,7
637,4
693,6
8,8
3.707,9
3.674,6
4.287,0
Bestelako manufakturak
867,4
896,9
893,3
4,0
-0,4
910,7
865,0
922,2
5,3
6,6
-43,3
32,0
-29,0
Sailkatu gabeak
166,1
69,2
80,2
0,4
15,9
60,0
10,2
0,0
-35,8
106,1
59,0
73,6
Bb: behin-behinekoak Iturria: EUSTAT. Kanpoko Merkataritzaren Estatistika
Lurralde historikoen arabera, EUSTATen arabera, bi merkataritza-fluxuen eboluzioa positiboa izan da 2014. urtean. Ildo horri jarraiki, esportazioek hiruetan gorantz egin dute. Bizkaia (%11,9) azpimarra daiteke eta atzetik Araba (%10,3) eta Gipuzkoa (%7) doaz. Inportazioei dagokienez, Bizkaia %12,3 hazi da, Gipuzkoa %6,4 eta Araba %3,9.
Area geografikoei jarraiki, ELGAri salmentak (guztiaren %77,1) %9,4 hazi ziren 2014. Urtean. ELGAren barruan euroguneko herrialdeetan egindakoak azpimarra daitezke, atzerrian izandako salmenta guztien %50,1 izan baitziren. Bereziki, Frantziari eta Alemaniari, emaitzak merkatu batean eta bestean oso desberdinak izan arren. Erresuma Baturako eta Italiarako salmentek oso aldeko eboluzioa izan zuten, baita Estatu Batuetarako esportazioek ere.
Inportazioei dagokienez, atzerrira erosketak, modu berean, ELGAren herrialdeetan kontzentratzen dira (%66,3) eta guztiaren %42,8 euroguneko herrialdeetan. Ildo horri jarraiki, 2014. urtean %19,4 hazi dira. Bereziki azpimarragarria da Erresuma Batutik datozen inportazioen hazkuntza. Bestalde, Frantzian jatorria dutenak %0,7 murriztu dira. Halaber, nabarmentzekoa da EABtik (-%52,3) datozen inportazioen jaitsiera.
EAEKO ESPORTAZIOEN JOMUGA ETA INPORTAZIOEN JATORRIA MERKATARITZA-BAZKIDE NAGUSIAK
(MILA euro)
Pisua 2013
Pisua 2014
2013-14 aldaketa
GUZTIRA
20.242.039
22.243.869
100
15.792.063
17.348.233
ELGA
15.691.560
17.160.114
77,5
77,1
9,4
10.004.692
11.510.211
63,4
15,0
Eurogunea
9.989.196
11.133.092
49,3
50,1
11,5
6.225.223
7.430.583
39,4
19,4
Alemania
2.936.574
3.142.191
14,5
14,1
1.863.553
1.973.652
11,8
5,9
Frantzia
3.416.371
3.444.624
16,9
0,8
1.600.086
1.589.063
10,1
-0,7
Erresuma Batua
1.204.431
1.339.361
6,0
11,2
522.794
1.463.595
180,0
Italia
921.210
1.012.639
782.791
805.787
5,0
2,9
AEB
1.434.869
1.705.707
7,1
7,7
18,9
794.340
378.649
-52,3