Komunikazioa > Azken berriak
Euskadiko EGABren azken berriak
astelehena, 01 ekainak 2015

  • EGABren iritziz Portu eta Itsas Garraioaren Legeari buruzko Aurreproiektua egokia da, “irizpen honen gogoeta orokorrak kontuan hartzen diren neurrian”. Arauak Euskal Autonomia Erkidegoko portuen sektorea arautzen du, interes orokorreko portuak (Bilbo eta Pasaia) izan ezik, Estatuaren aginpidekoak baitira. Euskadi eta Asturiasko Autonomia Erkidegoak dira bakarrak eremu honetan aginpideak oso-osorik erabili ez dituztenak. 
  • Proiektuak nabarmenki aldatzen du egungo kudeaketa-eredua. Izan ere, EAEren Administraziotik zuzenbide pribatuko erakunde publiko berrira (KAIAK) pasako litzateke. EGABren ustez lege-eredu hau hautatzeko orduan ez da nahikoa justifikatzen eta Gobernuari argitzea eskatzen dio. 
  • Batzordearen irizpena kontuan hartuta, legean iraunkortasunari aipamena egitea proposatzen du, baita arreta berezia jartzea ingurunea kontserbatzeari eta uraren lerroaren ondoan dauden espazioak etorkizuneko itsas jardueretarako kontserbatzea ere.

EGABren iritziz Portu eta Itsas Garraioaren Legeari buruzko Aurreproiektua egokia da, irizpen honen gogoeta orokorrak kontuan hartzen diren neurrian.  Aurreproiektua Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikarako Sailak aurkeztu du. 

Aurreproiektuak Euskal Autonomia Erkidegoko portuaren sektorea arautzen du. Interes orokorreko portuak baztertzen dira, Estatuko aginpidekoak baitira. Orain arte araubidezko arau sakabanatuak izan ditu eta modu ordezkatzailean arloan estatuko legeria aplikatu da. Portuko aginpideekin batera, lege berriak, modu berean, bidaiarien eta merkantzien itsas garraioa nahiz garraio mistoa arautzen ditu, horiek EAEren eskumenekoak badira.  

Beharrezko ekimena 

EGABk positiboki balioztatzen du ekimen hau, “beharrezkoa eta denboran asko luzatu dena”. Asturias eta Euskal Autonomia Erkidegoa dira autonomia erkidego bakarrak portu-arloa oso-osorik lantzeko eskumenak erabili ez dituztenak. Bestetik, 2008. eta 2012. urteetan antzeko proiektu legegileei buruz bi irizpen egin dituela gogorarazi du. Nolanahi ere, Legebiltzarrak azkenean ez zituen izapidetu hauteskundeetarako deialdiak egin baitziren. 

Euskal portuen sektoreak Estatuko araudiak aurrez ikusten dituenekiko garrantzi espezifiko propioa eta oso profil desberdinak ditu, beraz, EGABk berriz azpimarratzen du egokia eta beharrezkoa dela legeria koherentea eta euskal portuen behar nahiz berezitasunetara moldatua burutzea. Gainera, potentzialtasunak hobe aprobetxatzea ahalbidetuko du. 

Halaber, aldekoa da aurreproiektuak itsas garraioari dagokion erregulazioa sartzea eta araua idaztean ohar bat eranstea proposatzen du interes orokorreko portuen aginpidea Euskal Autonomia Erkidegoak onartuz gero, arautu nahi den esparrua nahikoa ez dela azaltzeko. 

KAIAK zuzenbide pribatuko erakunde publikoa 

Lege-aurreproiektuaren helburu bat euskal portuen administrazioari dagokion egitura eta funtzionamendua zehaztea da. Aurreproiektuak egungo eredua nabarmenki aldatzea erabaki du eta, aurrekoari eutsiz, EAEko Administrazio Orokorrak nahiz kirol portuetako sozietate publiko kudeatzaileak (EKP) kudeatzetik zuzenbide pribatuko erakunde publikoak (KAIAK) kudeatzera pasako litzateke eta azkenekoak portu-azpiegituren gestio osoa onartuko luke. 

Aldaketa honi buruz iritzia eman baino lehen eta aldez aurretiko gai bezala, EGABren irizpenak proposatutako kudeaketa-ereduaren eraldaketak nahasitako lan-taldeetan sortu duen kezka eta zalantza jasotzen ditu. Batzordeak talde horietako ordezkariekin elkarrizketa biziagotzea eskatzen du. Gainera, azkenean erakunde kudeatzaile berria sortzea aukeratzen bada, une horretan landu beharko lirateke langileen integrazio-baldintzak, bereziki, lanpostuen zerrenda.  

Modu juridikoa -zuzenbide pribatuko erakunde publikoa- hautatzeari dagokionez, EGABren ustez dokumentazioak ez du nahikoa justifikatzen eta Gobernuari argitzea eskatzen dio. EGABren iritziz eske hori “bereziki garrantzitsua da”, administrazio-egiturak ez ugaritzeko eta forma juridikoa aukeratzean hautazkoa ez izateko. Bere ustez halako erakundea sortzeak “sakonean AMIA analisia, plan ekonomikoa eta aurrekontuen proiekzioa bost urterako egitea” eskatzen du eta elementu horiek guztiak halabeharrez proiektuak kontuan hartu behar ditu.      

Erakunde- eta gizarte-partaidetza 

Estatuaren aginpidekoak diren interes orokorreko portuetan (Bilbo eta Pasaian) Administrazio Kontseiluak nahasitako administrazioei, enpresa- nahiz sindikatu-erakundeei eta portuko trafikoarekin zerikusia duten sektore ekonomikoei irekiak daude. Horren aldean, aztertzen ari garen aurreproiektuak euskal titulartasuneko portuetan erakunde- eta gizarte-partaidetza nola zehaztuko den ez du xedatzen. Nolanahi ere, araubidez erregulatzearen zain gelditzen da. 

EGABren iritziz, kontsulta- eta partaidetza-organoen oinarrizko elementuak legeak zehaztu beharko lituzke, “ondoren araubidez garatzeko atzeratzea eta aukeratzea onargarria izan gabe”. 

Portua-udalerria harremanak eta iraunkortasuna

Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeak portuaren eta kokatzen den udalerriaren arteko harremanei buruz hausnarketa egiten du, “portu-espazioa hirigunean bertan kokatzen baita euskal udalerri askotan”. Ildo horri jarraiki, EGAB pozik dago oraingoan portuko guneetan eragina duen hirigintza-plangintzaren eremuan tratamendu orekatuagoa eskaintzen baitzaio eta berriz azpimarratzen du bi aktoreen artean kooperazio- eta lankidetza-tresnak egituratu behar direla. 

Aurrekoaren harira, Batzorde honek batzorde misto iraunkorra eratzea proposatzen du eta kideak portuen arloan sail eskuduna eta arrantza-udalerriak izango lirateke, “portuen industria/olgeta-beharren eta herritarren bizigarritasun eta udalerri-garapenaren artean garapen harmonikoaren testuinguru orokorra ziurtatzeko”.  

EGABren ustez, legeak portuko herri-jabariaren ingurunea kontserbatzeari eta hondakinen arloan erregulatzeari bereziki erreparatu beharko lioke. Hala, arauan kapitulu berria sartzea proposatzen du, portu-espazioetan ingurunea zaindu eta babesteko neurriekin. Horiek hondakinak kudeatzean eta isurketa nahiz igorpen poluitzaileak errotik ateratzean oinarrituko dira. 

Instalazioak hobetzea eta espazioa gordetzea 

EGABren iritziz, aurreproiektuak sustapen-formulekin egungo portuko instalazioak hobetzeko konpromisoa islatu beharko luke, bereziki, arrantzaleei eta arrantza-ontziei dagokienean, “arrantzaren inbertsio-gaitasun urria gainditzeko politika aktiboa beharrezkoa baita”.  

Azkenik, EGABk uraren lerroaren alboan dauden espazioak etorkizuneko itsas jardueretarako gordetzea gomendatzen du, Europar Batasunak sendotutakoen ildotik. Ildo horri eutsiz, adibidez, Batzordeak gure kostaldera hobe egokitzen diren itsas energiek (eoliko offshore flotagarria eta olatuena) itsasoaren lehenengo lerroan espazio garrantzitsua behar dutela gogorarazi du, aldi batean gordetzeko, mihiztatzeko, ekipoak konpontzeko, ontziak eraiki eta konpontzeko…

8/15 Irizpena Euskal Autonomia Erkidegoko Portu eta Itsas Garraioaren Legearen Aurreproiektuari buruzkoa