Ingurumen eta Lurralde Antolamenduaren Saileko ordezkariak apirilaren 28an Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeari dagokion Garapen Ekonomikoaren Batzordearen aurrean agertu dira Portu eta Itsas Garraioaren Legearen Aurreproiektua aurkezteko.
Agerraldia Batzordeak portu eta itsas garraioaren legearen aurreproiektuari buruz nahitaezko irizpena egiteko garatzen dituen lanen barruan kokatzen da. Nolanahi ere, hori Eusko Jaurlaritzako Sailak eskatu dio eta maiatzean amaituko da.
Aurreproiektuaren aurkezpenean Tomás Epalza Solano, Ingurumen eta Lurralde Politikarako sailburuaren aholkularia, eta Almudena Ruiz de Angulo, Garraioaren Azpiegituren zuzendaria, izan dira.