2014. urtean, Italian eta Kroazian izan ezik, Estatu kide guztietan BPGa haztea aurrez ikusia dago.
NDFk eta Batzorde Europarrak duela gutxi neguko aurreikuspen ekonomikoak argitaratu dituzte eta erantsi den taulako datuetan ikus daitekeen bezala, NDFk 2015. eta 2016. urteetarako Batzorde Europarrak azaldutakoak baino BPGaren hazkuntza-tasa txikiagoak aurrez ikusten ditu, Erresuma Batuaren eta Estatu Batuen kasuetan izan ezik, nahiko antzekoak edo arinki handiagoak baitira.
Gainera, NDFk 2014. udazkeneko txostenarekiko taulan aztertutako herrialde gehienetan beheranzko aurreikuspenak azaltzen dituen bitartean, Batzorde Europarrak itxaropen erakargarriagoak eskaintzen ditu.
Ildo horri jarraiki, NDFk munduko BPGa 2015. urtean %3,5 eta 2016. urtean %3,7 haziko dela aurrez ikusten du; bien bitartean, Batzorde Europarrak urte horietarako hazkuntza %3,6 eta %4an kokatzen du.
Bi erakundeek 2014. urtean herrialde gehienetan[1] BPGa haztea aurreikusten dute, hazkuntza ahula eta dibergentea izan arren. Eurogunean Batzorde Europarraren eta NDFren aurreikuspena %0,8koa da. Bestalde, NDFren arabera, garatzeko bidean dauden ekonomietan hazkuntza-aurreikuspena %4,4koa da; bien bitartean, ekonomia aurreratuetan %1,8an kokatzen da.
Ekonomia aurreratuetara mugatuz, tasak aldakorrak dira: Japonian %0,1 (%0,4 Batzorde Europarraren arabera), Frantzian %0,4, Erresuma Batuan %2,6 eta Estatu Batuetan %2,4. Bestalde, Alemaniaren eta Espainiaren kasuetan, tasak %1,5 eta %1,4an kokatzen dira, hurrenez hurren.
Batzorde Europarraren arabera, EEn eta eurogunean BPGaren hazkuntza-aurreikuspenak barneko eskearen hedapenak bultzatuta eratu dira. Horrez gain, 2014. urtean eta 2015. urtean petrolioaren prezioaren jaitsiera eta zerga- nahiz moneta-politikak lagungarriak izango dira. 2016. urtean, ordea, EEren inbertsio-planak bultzatuko du.
Batzordearen esanetan, hazkuntza ekonomikoa dinamikoa izango da Polonian[2], Erresuma Batuan eta Espainian eta tasak EEren batez bestekoa baino askoz handiagoak izango dira. Espainiaren kasu berezian, Batzordeak jarduera ekonomikoa lan-merkatua eta finantza-baldintzak hobetzeari esker haziko dela aurrez ikusten du.
INEren datuei jarraiki, Espainiako BPGaren hazkuntza bolumenean 2014. urtean %1,4an kokatzen da eta hiru urtez aldaketak negatiboak izan ondoren, lehenengoz ratioa positiboa da. BPGaren hazkuntzari eske nazionalaren ekarpena 2,2 puntukoa da; bien bitartean, kanpoko eskeak 0,8 puntu kentzen dizkio.
BPGaren HAZKUNTZA AURREIKUSPENAK (bolumenean, urteko aldaketa-tasak)
BATZORDE EUROPARRA
NDF
Neguko aurreikuspenak, 2015
Udazkeneko aurreikuspenekiko desberdintasuna, 2014
2014
2015
2016
Munduan
3,3
3,6
4,0
-
3,5
3,7
-0,3
EE
1,3
1,7
2,1
0,0
0,2
0,1
Ekonomia aurreratuak
1,8
2,4
AEB
3,2
0,4
0,5
0,3
Erresuma Batua
2,6
-0,5
-0,1
2,7
Japonia
-0,7
0,6
0,8
-0,2
Eurogunea
1,9
1,2
1,4
Espainia
2,3
2,5
2,0
Frantzia
1,0
0,9
Alemania
1,5
Italia
-0,4
Garapen bideko ekonomiak
4,4
4,3
4,7
-0,6
Txina
7,4
7,1
6,9
6,8
6,3
Iturria: Batzorde Europarra eta NDF
EAEko BPGa 2014. urtean Estatuko batez bestekoarekin alderatuz arinki azpitik hazi da, baina Eurogunekoaren gainetik gainetik.
EUSTATen Hiruhilekoko Kontu Ekonomikoen (HKE) arabera, euskal ekonomiak 2014. urteko lehenengo hiruhilekoari %0,5eko aldaketa-tasarekin ekin dio eta laugarrena %1,9ko tasarekin amaitu du. Hala, EAEko ekonomia 2014. urtean egiazko baldintzetan %1,2 hazi zen (2013. urteko %1,7ko jaitsieraren aldean) eta BPGa baldintza arruntetan 66.943 milioi eurora iritsi zen.
Ondorioz, produkzioaren hazkuntza EAEn eurogunean baino handiagoa da (%1,2 %0,8ren aldean), baina Estatukoa (%1,4) baino arinki txikiagoa.
Eskearen aldetik, jardueraren hazkuntza oinarrian barneko eskearen portaerarekin azaltzen da. Ildo horri eutsiz, %1,1 hazi da eta 1,1 puntu eskaintzen dizkio BPGaren hazkuntzari. Alderdi hori, zalantzarik gabe, oso positiboa da, barneko eskeak BPGaren hazkuntzari urte batzuetan zehar puntuak kendu ondoren, erantsitako grafikoan ikus daitekeen bezala.
2014. urterako barneko eskearen aldaketa positiboak bere jatorria azken kontsumoan gastua %1,4 haztean du. Erregistro positiboak izan dira etxebizitzetako azken kontsumoaren gastuan (%1,6) eta herri-administrazioen azken kontsumoaren gastuan (%0,9); bien bitartean, kapitalaren eraketa gordinaren hazkuntza nulua (%0,0) suertatu da. Kapitalaren eraketa gordinean kontrako ikurra duten bi eboluzio gertatu dira: ekipo-ondasunei lotutakoak tasa positiboak (%2,2) dituen bitartean, gainerako kapitalaren eraketa gordinak, eraikuntzarekin zerikusia duenak, eboluzio negatiboa (%-1,0) izan du.
Kanpoko eskeari dagokionez, esportazioak %3,4 (2013. urtean baino ehuneko 2,5 puntu gehiago)eta inportazioak %3,2 (2013. urtean baino ehuneko 2,8 puntu gehiago) hazi dira.
Eskaintzaren ikuspegitik, BPGa egiazko baldintzetan, eraikuntzak (%-3,0) izan ezik, jarduera-sektore handi guztiek bultzatuta hazi da. Lehenengo sektoreak %5,5eko aldaketa positiboa izan du. Bigarren tokian zerbitzuen sektorea dago %1,5eko hazkuntzarekin. Bestalde, industriaren sektoreak eboluzio positiboa (%1) azaldu du eta manufaktura-industria %1,1 hazi da.
Zerbitzuen sektoreko eboluzio positiboan hiru azpisektoreek parte hartzen dute. Zerbitzuen sektorearen barruan dinamismorik handiena herri-administrazioa, hezkuntza eta osasuna batzen dituen adarrak adierazi du. %2,2 hazi da. Tasa positiboan atzetik merkataritzaren, ostalaritzaren eta garraioaren sektorea dator, %1,6ko hazkuntzarekin. Gainerako zerbitzuek ere beren jarduera-mailak igo dituzte (%1,1).
Aurreko eboluzioen batura bezala, balio erantsia %1,1 igo da eta produktuen gainean zerga garbien efektua 2014. urtean positiboa izan da ere bai, %1,7ko hazkuntzarekin.
EAEKO AGERTOKI MAKROEKONOMIKOAREN EBOLUZIOA Oinarria: 2010. SEC 2010
Urteen arteko aldaketa-tasa. Urte-sasoien eta egutegiaren efektuengatik zuzendutako datuak
2011
2012
2013(a)
2014 (a)
I
II
III
IV
Egiazko BPGa merkatuko prezioetan
-2,0
-1,7
Eskea
Barneko eskea (hazkuntza)
-1,0
-2,8
-1,9
1,1
Barneko eskearen ekarpena (1)
-1,1
-2,9
Gastua azken kontsumoan
-0,9
-1,4
Kontsumo pribatua
-1,3
-1,6
1,6
2,2
Kontsumo publikoa
0,7
Kapitalaren Eraketa Gordina (KEG)
-7,0
-4,6
Kapital finkoaren eraketa gordina ekipo-ondasunetan
-4,9
-3,1
2,9
Gainerako KEGa
-5,3
-1,5
Kanpoko saldoaren ekarpena (1)
--
Ondasunen eta zerbitzuen esportazioa
-4,7
3,4
Estatuaren gainerakoa
-5,8
-7,2
Atzerria
9,3
-2,4
Ondasunen eta zerbitzuen inportazioa
-5,7
-2,5
-2,2
-10,5
3,9
Eskaintza
Lehen sektorea
7,6
10,9
-5,5
5,5
6,2
13,8
4,6
Industria eta energia
-5,2
-2,6
Manufaktura-industria
Eraikuntza
-7,6
-3,0
-4,1
-3,6
Zerbitzuak
Merkataritza, ostalaritza eta garraioa
-0,8
3,0
Herri-administrazioa, hezkuntza, osasuna eta gizarte-zerbitzuak
2,8
...Gainerako zerbitzuak
Balio erantsi gordina oinarrizko prezioetan
-2,1
Produktuen gaineko zerga garbiak
-2,7
BPG nominala merkatuko prezioetan
(a) Aurrerapena
(1) BPGaren hazkuntzari ehuneko puntuetan ekarpena.
Iturria: EUSTAT. Kontu Ekonomikoak eta Hiruhilekoko Kontu Ekonomikoak (2015eko otsaila)
Estatuan eta EAEn enplegua haziko da, nahiz eta langabezia-tasak erreferentziazko lurraldeetakoak baino handiagoak izan.
Batzorde Europarrak neguan egindako aurreikuspen ekonomikoen arabera, enpleguan aldaketa positiboak daude 2014. urtetik 2016. urtera bitartean Estatu kide gehienetan, langabezia-tasek batzuetan altuak izaten jarraitu arren. Bereziki altuak dira Espainiaren kasuan.
Arestian aipatu dugun bezala, Batzorde Europarrak Espainian jarduera ekonomikoa lan-merkatua eta finantza-baldintzak hobetzeari esker haziko dela aurrez ikusten du. Ildo horri jarraiki, 2014. urtean lana duten biztanleak %0,8 haztea aurrez ikusia dago; 2015. urtean, berriz, %1,8 eta 2016. urtean %2, hau da, Euroguneko batez bestekoen (%0,5, %0,7 eta %1,0, hurrenez hurren) gainetik. Hala eta guztiz ere, langabezia-tasek altuak izaten jarraituko dute eta eurogunean urte horietarako aurrez ikusitako batez bestekoak bikoiztuko dituzte. Izan ere, Batzorde Europarraren aurreikuspenari jarraiki, aipatu aldian eurogunean langabezia-tasak %11,6, %11,2 eta %10,6 izango dira; bien bitartean, Espainian %24,3, %22,5 eta %20,7 izango direla kalkulatzen da.
Ekonomia aurreratuei erreparatuz, 2014. urterako tasa txikienak Japoniak (%3,7), Alemaniak eta Austriak (biek %5ekin) eta Luxenburgok, Estatu Batuek eta Erresuma Batuak (hiruak %6 inguru) dituzte.
EUSTATen HKEen arabera, EAEn enpleguaren eboluzioa positiboa da eta batez beste 2014. urtean %0,3 hazi dela kalkulatuta dago. Enpleguaren portaera hobeak bere oinarria zerbitzuen sektorean izan du %1,1eko hazkuntzarekin, 2013. urteko batez bestekoarekin alderatzen badugu. Halaber, lehenengo sektorean enpleguaren mailak arinki gorantz (%0,2) egin du. Industriak (%-1,8) eta eraikuntzak, ordea, enpleguak suntsitzen jarraitu dituzte (%-2,4).
Bestalde, langabezia-tasa, EUSTATen BJAaren arabera, 2014. urtean %14,9an kokatzen da; beraz, EAE euroguneko batez bestekoaren (%11,6) gainetik aurkitzen da, baita Estaturako kalkulatutako batez bestekoaren (%24,3) azpitik.
ENPLEGUA ETA LANGABEZIA ADIERAZLEAK ETA AURREIKUSPENAK
ENPLEGUA
(aldaketa-tasa aurreko urtearekiko)
LANGABEZIA-TASA
Aurreikuspenak – 2015eko negua
2013
8,9
8,1
5,4
4,9
9,6
10,5
10,2
9,8
7,9
5,6
10,1
11,3
12,0
11,6
11,2
10,6
-4,4
-3,3
21,4
24,8
26,1
24,3
22,5
20,7
9,2
10,3
10,4
5,8
5,2
5,0
4,8
8,4
10,7
12,2
12,8
12,6
Iturria: Batzorde Europarra