Emilia Málaga Pérez Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeko idazkari nagusi izendatu berri dute, gaur egungo Euskal EGABeko buru Francisco José Huidobroren ordez.
Emilia Málaga (Portugalete, 1971) Zuzenbidean lizentziatua da, eta ibilbide profesionala UGT Euskadi sindikatuan egin du; bertan, Emakumearen arloko arduraduna izandakoa da, eta, halaber, Batzorde Betearazleko Nazioarte eta Berdintasuneko idazkaria izan zen, baita UGTko Nazioarteko Politikako Kontseilu Konfederaleko kide ere.
Gizarteratzeko Euskal Kontseiluko eta Gizarte Zerbitzuen Euskal Kontseiluko kide da Emilia Málaga, baita Sindikatuen Europako Konfederazioko Eskualde arteko Sindikatu Kontseiluetako Batzorde Betearazleko kide ere; horrez gain, nazioarteko erakunde horretako “Migrazioak eta Gizarteratzea” taldeko aditua da. Garapenerako Lankidetzako Sindikatu Institutuko (ISCOD) babeslea ere bada, eta CEAR Errefuxiatuei Laguntzeko Espainiako Batzordeko Gizarte Zerbitzuen arduraduna ere izan da (Espainia Iparraldea).