Komunikazioa > Azken berriak
Euskadiko EGABren azken berriak
asteazkena, 28 urtarrilak 2015


I. Jarduera eta Okupazioa


 

 

Lehenengo eta behin, BJAren datuek erakusten dute 2014. urtean EAEko populazio aktiboak urteko batez bestekoan gora egin duela. Horrela, 2013an lan merkatuan %56,6ko partaidetza portzentajearen aldean, 2014an %57,3koa izan da, 7 hamarren gehiago. Krisiaren luzapenak adorerik eza ekarri zuen 2012an jarduera tasak behera nabarmen egin zuenean; izan ere, enplegu aukerarik ez zegoenez, lan egiteko adina zeukaten eta enpleguan ari ziren okupatu ugari langabezian geratu ziren.  2013an, galera horren zati bat berreskuratu zen eta 2014an berriz ere, pertsona aktiboen batez besteko kopurua 1.048.400 baita, 2013an baino %0,8 gehiago edo, beste modu batera esanda, aurreko urtean baino 8.400 pertsona gehiago.

 

Emakumeen jarduera tasak urtean  %51,9ko batez bestekoa erregistratzen du, 2013koa baino 1,3 puntu gehiago eta, bestalde, gizonen populazioa %63an mantentzen da.  Populazio aktiboaren hazkuntza emakumeena da erabat; izan ere, gizon aktiboen kolektiboa batez beste 2.500 langiletan gutxitu da (%-0,4). Bestalde, jarduera ratioek gora egin dute adin talde guztietan.

 

2013ko abenduaren eta 2014ko abenduaren artean, EAEn izan den okupazioaren gorakada %0,8koa izan da (ratio bera aurreko aldian), lanpostu kopurua 6.900 hazi dela. Gizonen enpleguak bilakaera txarragoa izan du (gutxiago hazi da, %0,5), azken urtean 2.300 lanpostu gehiago egonik, eta emakumeetan 4.700 gehiago (%1,1). Adinaren arabera banatuta, azken urtean, 25 urtetik beherakoen enpleguak behera egin du %14,2 eta, 25 eta 44 urte bitartekoen artean, %0,2, eta 45 urte eta gehiagokoek egindakoak gora egin du, %3,1.

 

Urteko batez besteko balioak kontuan hartzen baditugu, 2014an berreskuratu diren 1.400 lanpostuetatik (%0,2 baino ez, 2013tik), gizonen artean 2.500 galdu ziren (%-0,5) eta emakumeen artean 3.900 irabazi (%0,9); beraz, enpleguaren feminizazio indizeak 4 hamarren egin du gora, %46,5etik 46,9ra. 

 

Sektoreka banatuta, 2013an enplegu gehien eraikuntzak galdu zituen (-10.300, % 17,9 2012. urtearen aldean) eta zerbitzuak hasi ziren berreskurapena izaten (%1,7); 2014an, berreskurapenaren protagonista berriak jarraitzen du hirugarren sektorea izaten, %1,4 egin duela gora, 8.800 enplegu gehiagorekin. Industriak, bestalde, berriz ere egin du behera 2014an, ehunekotan %3,6 (7.400 enplegu gutxiago, aurreko urtean 8.000 gehiago izan zirela kontuan hartuta); eraikuntzan, badirudi eten egin dela beherakada, 100 enplegu galdu direla kontuan hartuta (%-0,2), beherakada handiko urteen ondoren.


LANEAN ARI DIREN ETA LANGABEZIAN DAUDEN BIZTANLEAK, SEKTOREKA 2013-2014

 

BATEZ BESTEKOAK (mila)

GORAKADA (mila)

Urte arteko aldaketa tasa (%)

 

2013

2014

12-13

13-14

12-13

13-14

OKUPAZIOA - BJA

890,8

892,2

-7,6

1,4

-0,8

0,2

PRIMARIOA

8,9

9,0

0,7

0,1

8,5

1,1

INDUSTRIA

203,6

196,2

-8,3

-7,4

-3,9

-3,6

ERAIKUNTZA

47,1

47,0

-10,3

-0,1

-17,9

-0,2

ZERBITZUAK

631,2

640,0

10,3

8,8

1,7

1,4

LANGABEZIA - BJA

1492,2

156,2

29,0

7,0

24,1

4,7

PRIMARIOA

1,0

1,7

0,3

0,7

42,9

70,0

INDUSTRIA

28,5

23,3

6,4

-5,2

29,0

-18,2

ERAIKUNTZA

18,5

18,2

2,1

-0,3

12,8

-1,6

ZERBITZUAK

92,6

104,0

20,5

11,4

28,4

12,3

1. enplegua bilatzen

8,5

8,9

-0,4

0,4

-4,5

4,7

Iturria: EUSTAT. “Biztanleria jardueraren arabera sailkatzeko inkesta”.


 


 

 

 


 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

2014ko abenduan Gizarte Segurantzaren kotizatzaileak direla eta (ikus kapitulu honetako 1. orrialdeko oin oharra), kopuruak gora egin du, %1,4, aurreko urteko hilabete beraren aldean (%2,6 batez beste estatuan), alegia 12.073 pertsona afiliatu gehiago altan. Gorakada horrek 2013ko beherakada konpentsatzen du, %1,4koa izan zena. Urtean zehar hileko bilakaeran, afiliatu kopuruak tasa positiboak eta gorakorrak izan ditu, etengabe, bigarren seihileko osoan. Ez dago desberdintasunik lurraldeen arabera, urtea amaitzean; izan ere, Bizkaiak eta Gipuzkoak %1,4 egin dute gora eta Arabak %1,5etik gora.

 

Oro har, ekoizpen adar guztiek egiten dute aurrera modu positiboan, baina batzuk oraindik ez dira urte arteko tasan hazi. Besteak beste, eskulangintza nabarmendu behar da, afiliazioan pisu gehien duen adarra; abenduan behera egiten jarraitu du (%-1,7), baina urrian (%-2,3) eta azaroan (%-1,9) baino pixka bat gutxiago. Urteko balantzean, jarduera honek ia 3.000 afiliatu galdu ditu urtean (abendutik abendura), aurreko urteko 5.000 afiliaturen galeraren aurrean. Era berean, eraikuntza sektorearen berreskurapena nabarmentzen da; afiliazioa ere galtzen jarraitzen du (%-0,9 abenduan), baina zerotik gero eta ratio hurbilagoekin. Kasu honetan, urteko galera 500 bat enplegutan zehazten da.

 

Bilakaera horren aldean, zerbitzu sektorean gora egin du afiliazioak abenduan %2,4, alegia 15.000 afiliatu berri gehiago sektorean. Gainera, zerbitzu adar guztietan langile kopuruak gora egin du, finantza jardueren salbuespenarekin (%-2,5), plantillan ia 500 pertsona gutxiago baitago. Merkataritzaren aurrerakuntza nabarmendu behar da, afiliazio gehien biltzen duen zerbitzu adarra; urte artean %1,3ko gorakada erregistratzen du (ia 1.700 afiliatu gehiago). Pisu garrantzitsua duten beste jarduera batzuek –besteak beste osasunekoak, hezkuntzakoak, administraziokoak, ostalaritzakoak, eta aba–- %3tik gorako urte arteko tasak izan dituzte.


II. Langabezia

2013. urtean lan merkatuaren bilakaeraren emaitza gisa, BJAren langabezia tasa orokorra, urte amaieran, %14,5ekoa da eta lau hiruhilekoen batez besteko %14,9koa; Batasuneko batez bestekoa gainditzen da (%10, 2014ko azaroan).

 

Europan, langabeziak balio ugari ditu: %20tik gorako balioak Espainian (%23,9 azaroan) eta Grezian (%25,8) eta %6ko edo beheragoko ratioak, besteak beste Austrian, Alemanian edo Luxemburgon. Ameriketako Estatu Batuak %5,8ko langabezia tasa du, Japoniak %3,5ekoa eta Frantziak, Poloniak eta Esloveniak Europako batez bestekoaren antzekoak dituzte, adibide batzuk ematearren.


LANGABEZIA EAE-N. ALDAGAI NAGUSIEN BILAKAERA.

 

Pertsona kop.

Aldea

Aldaketa (%)

Langabezia tasa

2012

2013

2014

2012-13

2013-14

2012-13

2013-14

2013

2014

GUZTIRA

120,2

149,2

156,2

29,0

7,0

24,1

4,7

14,3

14,9

GIZONAK

66,5

82,8

82,8

16,3

0,0

24,5

0,0

14,8

14,9

EMAKUMEAK

53,7

66,3

73,3

12,6

7,0

23,5

10,6

13,8

14,9

16-24 URTE

13,4

17,8

17,4

4,4

-0,4

32,8

-2,2

39,2

37,3

25-44 URTE

71,6

85,6

89,7

14,0

4,1

19,6

4,8

15,5

16,4

+45 URTE

35,1

45,7

49,1

10,6

3,4

30,2

7,4

10,3

10,8

Oinarrizko ikasketak

9,3

8,6

7,0

-0,7

-1,6

-7,5

-18,6

15,6

15,7

Ikasketa ertainak

80,9

106,7

111,9

25,8

5,2

31,9

4,9

17,0

17,7

Goi mailako ikasketak

30,0

33,9

37,3

3,9

3,4

13,0

10,0

9,5

10,0

Aurretik lan egin dute

111,3

140,7

147,3

29,4

6,6

26,4

4,7

Lehenengo enplegua bilatzen ari dira

8,9

8,5

8,9

-0,4

0,4

-4,5

4,7

Iturria: EUSTAT "BJA”.


 





















 



2013. urtea erkidego honetan langabezian dagoen pertsona kopuruak gora egin duen elkarren segidako zazpigarren urtea izan da, eta, batez ere, adin nagusieneko tartekoengan izan du eragina: 45 urtetik gorakoen kasuan, langabeziak gora egin du, %7,4, alegia, 3.400 pertsona gehiago. Hala ere, lan merkatuan duen pisua kontuan hartuta, langabezia tasa batez bestekotik behera dago: %10,8. Tarteko adin taldean, 25 eta 45 urte bitartekoan, langabeziak pixka bat egin du gora, batez bestekotik gora (%4,8). Ordea, biztanle gazteen artean (25 urtetik behera), langabe kopuruak behera egin du, 2.200 pertsona gutxiago; beraz, ratioa gutxitu egin da, baina, hala ere, batez besteko orokorretik askoz ere gorago dago (2013an %39,2 izatetik 2014an %37,3 izatera).

 

Europan, 2014ko azaroko behin-behineko tasak kontuan hartuta, gazteen langabezia tasak %21 gainditzen du Batasunean, oro har; Italian, Portugalen eta Txipren, besteak beste, %30etik gorako balioak dituzte eta, Grezian eta Espainian, %50etik gorakoak. Beste aldean daude Alemania, Holanda eta Austria, %7-9 inguruko ratioekin.

 

Sexuaren arabera banatuta, Euskadin langabezian dauden pertsonen %53 gizonak dira eta %47 emakumeak; langabeziak emakumeetan baino ez du egin gora (%10,6), gizonetan aldaezin eusten baitio. Emaitza gisa, langabezia tasa bera da gizonen eta emakumeen kasuan: %14,9.

 

Sektoreka banatuta, langabeen %66,6 zerbitzuen sektorekoak da; bertan, langabeziak %12,3 egin du gora (2013ko %28,4aren aurrean). Bestalde, industrian langabeziak %18,4 egin du behera (aurreko urtean %29 hazi zen), eta eraikuntzan langabezia kopuruak %1,6 egin du behera (300 pertsona gutxiago, kopuru garbia). Bestalde, lehenengo enplegua bilatzen duten pertsonen kolektiboa hazi egin da, 400 pertsona, 8.900 urteko batez bestekoa.




Iturria: EUSTAT. BJA.


 

Era berean, lehen mailako ikasketak dituzten langabeak 7.000 dira, guztira, eta %18,6 egin du behera, %15,7ko langabezia tasarekin. Ikasketa eratinak dituzten pertsonak 111.900 dira (guztien %71,6) eta %4,9 egin dute gora: batez bestekotik gorako langabezia tasa dute, 17,7%. Azkenik, goi mailako ikasketak dituzten langabeen kopuruak gora egin du, batez bestekotik gora (%10) ere, eta %10eko langabezia tasa dute, 2013an baino puntu erdi gehiago.

Lurraldeka banatuta, desberdintasunak nabarmentzen dira langabezia tasen mailetan eta bilakaeretan: Gipuzkoak %12,5eko urteko batez bestekoa du, tasarik baxuena, eta 6 hamarren egin du gora, 2013. urtearen aldean. Araba da txarren doana, langabezia tasak 1,2 puntu egin baitu gora, %15,9ra arte. Bizkaiak, azkenik, tasarik altuena du (batez bestekoaren %16,1), baina 2013aren aldean gorakada gutxien duena da: 4 hamarren.

Bestalde, beste urtebetez, LANBIDE-Euskal Enplegu Zerbitzuak erregistratutako langabezia BJAren zifretatik gora dago. 2014ko abenduan, 165.771 langabe erregistratu dira LANBIDEn (%1 egin du behera aurreko urtearen aldean, estaturako batez bestekoaren %-5,4ren aurrean), EUSTATen Biztanleria Jardueraren arabera Sailkatzeko Inkestak urteko laugarren hiruhilekoan kalkulatzen dituen 152.300 pertsonen aldean, inkesta honetako langabeen sailkapenak hemendik kanpo uzten duelako enplegu eskatzaile gisa deskribatutako pertsona ugari.