Komunikazioa > Azken berriak
Euskadiko EGABren azken berriak
asteazkena, 28 urtarrilak 2015


Hamabost urtez enplegua sortzen egon ondoren, 2009an, EAEko lan merkatuak okupazio zifretan beherakada etapari ekin zion, eta hala luzatu zen, 2013. urtera arte, eta ia 100.000 lanpostu galdu ziren, guztizkoaren %10a. 2014. urtean, EUSTATen Biztanleria Jardueraren arabera Sailkatzeko Inkestaren (BJA) arabera, enplegua egonkortu egin da , eta urteko batez bestekoak gora egin du: 1.400 pertsona gehiago (%0,2).

 

Beste alde batetik, Gizarte Segurantzako kotizatzaile kopuruak gora egin du, batez bestekoaren %0,3 (baina %1,4 abenduan, profil positiboa finkatzen baitoa urtean zehar). Zerbitzuen sektoreak izan duen hobekuntza dela eta, emakumeen afiliazioaren bilakaera gizonena baino hobea izan da, kontzentrazio gehiagokoa industria eta eraikuntza jardueretan. Horrela, emakumeen afiliazioak gora egin du 2014ko abenduan %2, aurreko urteko hilabete beraren aldean, eta gizonenak %0,8 baino ez. Horrenbestez, gizonen kolektiboak, urte amaieran, bost hilabete eman ditu gora egiten eta, beraz, datozen hilabeteetarako aurreikuspenak ere aldekoak dira, industriak eta eraikuntzak tasa positiboak berreskuratzen dituzten heinean.

 

Hala ere, langabe kopuruak gorakada garrantzitsua izan du aurten, populazio aktiboak ere gora egin duelako, baina, hala ere, 2013an baino gutxiago. BJAren langabezia tasa orokorrak, urtearen amaieran, lau hiruhilekoetako batez bestekoaren %14,5 eta 14,9 izan dira, eta Batasuneko batez bestekoa gainditzen du (2014ko azaroan %10).

 

Bilakaera horrek aukera ematen du duela urte eta erdiko langabezia mailetara itzultzeko; 152.300 langabe daude, aipatutako inkestaren arabera, eta 165.800, abenduan, LANBIDEren erregistroen arabera (%-1 aurreko urtearen aldean).

 

Bigarren urtea da, krisia hasi zenetik, Euskal Enplegu Zerbitzuak erregistratutako langabeziaren urte arteko saldoa negatiboa dela eta, gainera, langabezia gizonen artean ia murrizten ez dela ikusten da (%-0,1) eta emakumeetan intentsitate handiagoz gutxitzen dela (%-3,3).

 

Adinen arabera, lotura sendoa antzematen da erregistratutako langabeziaren eta gazteriaren artean; horrenbestez, 34 urtetik beherakoetan murriztu egin da (bereziki azpimarratzekoa da 25 urtetik beherakoentzako murrizketa, % 17,5ekoa), eta pixka bat gora egin du adin nagusikoetan (%0,3).