Komunikazioa > Azken berriak
Euskadiko EGABren azken berriak
asteazkena, 28 urtarrilak 2015

Urtarrilaren 20an Oporton egin zen Atlantikoko Stakeholders Plataformaren lehenengo bilera. Europako Batzordeko Itsas Gaietarako eta Arrantzarako Zuzendaritza Nagusiak eta Portugaleko gobernuko Itsas Gaien Zuzendaritza Nagusiak antolatu zuten eta Atlantikoko Estrategiaren Taldea izan zuen buru. Plataforma hori Atlantikoko Itsas Estrategiaren Ekintza Planak diseinatutako gobernantza-sistemaren parte da, sistema hori ezartzeko. Bere funtzioa stakeholder izenekoen parte-hartzea bideratu eta erraztea da, hitz egiteko eta ideiak elkartrukatzeko foro bat antolatuz. Plataforma horrek Ekintza Plana ezartzen lagunduko duten ekimenak ekartzea eta Ekintza Plana gehiago garatu eta hobetzeko bidea egitea espero da. Stakeholder Plataformaren lehenengo batzar horrek etengabeko workshop paraleloen formatua erabili zuen. Stakeholderrek garatu zituzten workshop horiek, Ekintza Planean inkardinatutako gaien inguruan, estrategiaren barruan burutu daitezkeen proiektuei buruzko ideiak sortzeko eta lankidetza sendotzeko. MARE Zuzendaritza Nagusiak proposamenetarako deialdia egin zuen konferentzian egin ziren 20 workshopak aukeratzeko  eta 90 hautagai baino gehiago aurkeztu ziren. Euskadiko EGABek, Atlantikoko sare transnazionala den heinean, workshop proposamen bat aurkeztu zuen Atlantikoko Arkuaren Batzordearekin eta Atlantikoko Arkuko Hirien Konferentziarekin batera. Aukeratua izan zen Think Tank for the Atlantic Basin atalerako, non Atlantikoko hiru sare nagusiek Atlantikoko lankidetza garatzeko proposamenak aurkeztu zituzten. Lankidetza hori berebizikoa da Gizarte Plana modu arrakastatsuan ezartzeko.   Konferentziak 400 stakeholder bildu zituen eta Inbertsioen Europako Bankuaren finantzaketari eta Laguntza Mekanismoak eskainitako laguntzari buruzko workshop eta osoko bilkuretan parte hartu zuten.   

 

Workshopekin batera, Atlantikoko Estrategia Taldeak bilera bat egin zuen, non Euskadiko EGABek parte hartu zuen Europako Ekonomia eta Gizarte Batzordearen delegazioaren baitan.  Atlantikoko 5 estatuetako ordezkariek eta Europako erakundeek osatzen dute talde hori eta Ekintza Planaren ezarpena eta jarraipena zuzentzen eta bultzatzen dituen organoa da. Bileran garrantzi handiko gaiak landu ziren, Atlantikoko proiektu handiak bultzatzea, estrategiaren emaitzen jarraipena egitea, komunikazioa eta gardentasuna eta laguntza mekanismoaren jarduketa, esaterako. Presidentzia portugaldarrak taldea zuzendu zuen 2014an eta aurten Frantziari pasatu dio lekukoa. Azken horrek antolatuko ditu 2015eko agenda eta eztabaidak eta urrian Stakeholder Plataformaren Konferentzia egingo du Bresten.