Komunikazioa > Azken berriak
Euskadiko EGABren azken berriak
asteazkena, 10 abenduak 2014

  • Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen Osoko Bilkurak Francisco José Huidobro proposatu dio Lehendakariari bere izendapenerako eguerdi honetan Erakundearen Batzordeburu heldu diren lau urteotarako. Huidobro Euskadiko EGABren Idazkari Nagusia izan zen gaur amaitu den agintaldian, Juan Maria Otaegui batzordeburuarekin (2010-2014).
  • Francisco José Huidobro zurezko eta aluminiozko sistemak eta itxiturak lantzen dituen Consejo Familiar de Carpintería Llodiana, S.A. enpresaren kidea da. Confemaderaren eta zuraren arloko Europako patronalaren kidea ere izan zen.

 

Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen Osoko Bilkurak Francisco José Huidobroren izendapena proposatu du eguerdi honetan Erakundearen Batzordeburu heldu diren lau urteotarako. Huidobro Euskadiko EGABren Idazkari Nagusia izan zen gaur amaitu den agintaldian, Juan Maria Otaegui batzordeburuarekin (2010-2014). 

Izendapenari ekin aurretik, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen Osoko Bilkura berriak bere lehen bilera egin du goizeon; batzar horretan, batzordekide berriak beren karguez jabetu dira, eta ondorik, batzordekideok batzordeburu berria hautatu dute. Osoko Bilkura berriak 32 kide ditu, lau talde homogeneoetan banatuak. Taldeek zortzina kide dituzte: A Taldea, erakunde eta konfederazio sindikalen ordezkariek eraturik dago; B taldea enpresa-konfederazioek osatzen dute; C Taldean, EAEko erakunde, entitate eta elkarteak daude, eta D Taldean, berriz, adituak. 

Gaurko Osoko Bilkurak Batzorde Iraunkorreko eta Euskadiko Gizarte eta Ekonomia Arazoetarako Batzordearen Lan Batzordeen kideak ere izendatu ditu. Lan Batzorde horren barruan Ekonomia Batzordea, Sozial Batzordea, Memoria Sozioekonomikoaren Batzordea eta Europako Gaietarako Batzordea daude.  

Francisco José Huidobro 

Enpresa-konfederazioek proposatuz, Francisco José Huidobrok Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Idazkari Nagusi gisa jardun zuen egun amaitu den agintaldian (2010-2014). 

Francisco José Huidobro Bilbon jaio zen 1961. urtean eta Laudion bizi da. Zuzenbide arloko lizentziatua eta Enpresen Aholkularitza Juridikoaren arloko masterra da Deustuko Unibertsitatean; halaber, Kontabilitate, Finantza eta Burtsa alorretako espezializazio-ikastaroak ere egin zituen, besteak beste.

Zurezko eta aluminiozko sistemak eta itxiturak lantzen dituen Consejo Familiar de Carpintería Llodiana, S.A. enpresaren kidea da. Horrezaz gainera, zenbait enpresatako beste administrazio kontseilu batzuen buru edo kide ere izan da jarduera-sektore bereziak lantzen dituzten enpresetan (automozio-piezen fabrikatzaileak, laneratze alorreko enpresak…). 

Huidobro SEA Arabako Enpresariak erakundearen Batzarreko kidea izan da. Erakunde horretan Batzorde Betearazlean eta beste zuzendaritza-batzorde batzuetan ere jardun izan du. Confemaderaren Batzorde Betearazlearen kidea (eta lehendakaria) ere izan zen, eta bai zuraren arloko patronala den CEI-BOISen Batzorde Betearazlearen kidea ere (batzorde horrek Bruselan du egoitza). Halaber, Arabako Merkataritza Ganberaren Osoko Bilkuraren kidea ere izan zen, eta ganbera horretan 1. lehendakariorde eta Bitartekaritza Batzordearen lehendakariorde gisa jardun zuen. 2010. urtetik egunera arte, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen Idazkari Nagusia izan da.