Komunikazioa > Azken berriak
Euskadiko EGABren azken berriak
asteazkena, 26 azaroak 2014

Eusko Jaurlaritzak Pobrezia eta Gizarte Desberdintasunei buruzko Galdeketaren (PGDG) emaitzak aurkeztu ditu. Horiek egoera modu objektiboan izan eta krisiak behartsuenen artean dituen ondorioez biztanleak kontzientziatzeko behatoki ona izaten dira. Azkeneko urteetan langabeziaren egoera goranzkoa izan da, beraz, gure gizartean sartzeko oinarrizko tresna bezala enpleguaren zeregina ahuldu du, talde gutxietsien langabezia-tasak areagotu ditu eta talde zehatzetan jarduerarik ezaren tasa altuak mantendu ditu. Hala, lan-merkatuan eta gizartean sartzeko laguntza pertsonalizatuen ondorioak oraindik diskretuak dira eta, hortaz, konponbide gehienak oinarrizko bizi-beharrei aurre egiteko bitarteko ekonomikoak lortzera bideratuak daude.

 

Diru-sarreren banaketaren eboluzioari erreparatzen badiogu, desberdintasuna areagotu da. 2008. urteko egoerarekin alderatzea interesgarria da, krisiak galdeketaren datu aipagarrienetan izan duen ondorio metatua egiazta baitaiteke. Pobreziaren adierazleen arabera biztanleen banaketari jarraiki, “ongizate osoa” duen biztanleriaren zatia argi eta garbi gehitu da 2008ko %32tik 2014ko %38,7ra. “Ia ongizate osoa” duen biztanleriaren zatia, berriz, %40,5etik %30,2ra murriztu da.  Eta gainerako biztanleak, hau da, behartsuenak ere igo dira, hain zuzen ere, %27,5etik %31,2ra.

 

Aldi berean, joera hori populazioaren diru-sarreren eboluzio desberdinari lotzen zaio. 2014. urtean biztanleko batez besteko diru-sarrerak 2008koak baino handiagoak dira biztanle dirudunentzat (%50); bien bitartean, gainerako %50arentzat txikiagoak dira. Diru-sarreren galerak diru gutxiago duen %30aren artean %4a eta biztanlerik behartsuenen %10aren artean %13,4a gainditzen du.

 

Ildo beretik, aberatsenen %20aren eta gutxietsienen %20aren diru-sarreren erlazioa kontuan hartzen badira, 2008. urtean 3,6 bazen, ratioa 2014. urtean 4,2ra hazi da eta 1996-2000. urteetako zifretan kokatu da.

 

Laguntza-sistemaren inpaktuak (diru-sarrerak bermatzeko errenta, etxebizitzarako laguntza osagarria eta gizarte-larrialdiko laguntzak), ordea, desberdintasunen hazkuntza, nagusiki, pobrezia-egoera larrien hazkuntza ez bihurtzea laguntzen du. Ondorio positiboak kontuan hartzeko orduan, honako alderdiak azpimarra daitezke:

 

  • Diru-sarrerak bermatzeko sistema 2014. urtean arriskua duen biztanleriaren %72,9ra iristen da, 2008an %63,6ra iristen zenean.
  • Laguntzari esker pobreziaren egoera 2014. urtean 80.499 pertsonak gainditu du, 2008ko 40.858 pertsonaren aldean, hau da, ia bikoitzak.
  • Hala eta guztiz ere, nahiz eta laguntzak izan, 71.092 pertsonak ez du lortzen pobreziaren egoeratik ateratzea. 2008. urtean, berriz, kopuru hori 42.165ekoa zen. Baina sistemaren laguntzek diru-sarrera eskuragarriak eta mantenuaren pobrezia-atalasea bereizten dituzten distantzia %76tik %16ra murriztea ahalbidetzen dute eta askotan oinarrizko beharrak estaltzera hurbiltzen dira. Izan ere, diru-sarrerak bermatzeko sistemaren diru-sarrerei buruzko garrantzia talde horren guztizko diru-sarreretan 2014. urtean %71,4 da, 2008. urtean %56,4 zenean.

 

Sistemak bermatutako babes-mailetan aurrerapenak, beraz, krisiarekin zerikusia duten gizarte- eta ekonomia-prozesuen ondorioak arintzen eta biztanleriaren bizi-baldintzak ez hainbeste kaltetzen laguntzen dute.

 

Hortaz, neurri leungarriak dira ekonomia pixkana berreskuratzen ari den neurrian, baina diru-sarrerak bermatzeko sistemaren oinarrizko zereginari buruzko ikuspegia ezin dezakegu gal, hau da, gizarteak baztertzearen kontrako gizarte-politikek enpleguaren aktibazioaren erronkari erantzun ahal izatea. Hala, gizartean eta lan-merkatuan sartzeko Administrazioak laguntzak eskaini behar ditu eta horrekin aipatu berariazko eskubidea onartzen da.