Komunikazioa > Azken berriak
Euskadiko EGABren azken berriak
asteazkena, 26 azaroak 2014


Eusko Jaurlaritzak duela gutxi 2014ko Pobrezia eta Gizarte Desberdintasunei buruzko Galdeketaren (PGDG) emaitzak aurkeztu ditu. Ondorio nagusia da 2012. eta 2014. urteen bitartean Euskadin pobreziaren eta eskasiaren inpaktua gorantz daramaten faktoreak areagotu direla. Honako datuak azpimarra ditzakegu:

 

·         Diru-sarreren ikuspegitik (mantenua) arrisku-egoerak areagotu dira eta oinarrizko beharrei aurre egiteko etxeetan dagoen diru-sarrera urriarekin erlazionatzen da:   PGDGaren adierazleek 2008. eta 2014. urteen bitartean pertsona kaltetuen proportzioa 2,5 puntu gehitu dela adierazten dute eta, hala, 2008. urtean %5,7 izatetik 2012. urtean %7,3 eta 2014. urtean %8,2 izatera pasa dira.

 

Ikuspuntu honi dagokionez, ongizaterik ezaren arriskua, gurea bezalako gizartean espero den gutxieneko ongizatea mantentzeko behar diren gastu-beharrekin erlazionatzen dena, 5,5 puntu gehitu da eta, ondorioz, 2008. urtean %16,4 bazen, 2012. urtean %19,9 eta 2014. urtean %21,9 da




·         Era berean,  epe luzera (metatuta) bizi-baldintzekin zerikusia duten pobreziak eta eskasiak gorantz egiten dute: 2012. urtera arte adierazleak zuen beheranzko joeraren aldean, 2014. urtean pobrezia metatuaren tasak gorantz egin du. Izan ere, 2008. urtean %1,5 izan zen eta 2012. urtean %1,4ra jaitsi zen. 2014. urtean, berriz, %2ra iritsi da eta, beraz, krisialdiari lotutako lehenengo gorakada dugu.

 

·      Eboluzio honen ondorioz, 2014. urtean egiazko pobreziaren tasa berriz gehitu da. Nolanahi ere, fenomeno horien egiazko inpaktuekiko hurbilketa eskaintzen du, ikuspegi batean edo bestean dauden arrisku-faktoreetatik haratago. Deskribatutako prozesuen ondorioz, 2012. eta 2014. urteen artean egiazko pobreziaren eta ongizaterik ezaren egoerak hazi dira: egiazko pobrezia-tasa 2008ko %4,2tik 2013ko %5,3 eta 2014ko %5,9ra igo da. Ildo horri jarraiki, pertsona kaltetuen kopuruak 127.000 gainditzen du, hain zuzen ere, 2008. urtean baino %42 gehiago.

 

Bestalde, egiazko ongizaterik ezaren tasa 2008. urtean %8,2koa bazen, 2012. urtean %10,1ekoa eta 2014. urtean %11,5ekoa da. Ia 250.000 pertsona kaltetu dago (%+41,1).

 

·         2012-2014 denboraldian krisiak 2008. urtera arte hautemandako aurrerapenak zalantzan jartzen ditu. Hala, PGDGa egiten denetik lehenengoz Euskadin beheranzko mugikortasunari buruzko prozesu nabarmenak daude:  Gertaera erabakigarria honakoa da: 2004. eta 2012. urteen artean gainbehera, oinarrian, ongizate osoaren egoerara iristen den populazioaren garrantzi erlatiboaren hazkuntzari (populazioaren %26,7tik %37,4ra pasatzen da) lotzen zaion bitartean, 2012. eta 2014. urteen artean egoera aldatu egiten dela: ongizate ia osoa duen populazioaren gizarte-garrantzia %34,5etik %30,2ra jaisten da eta ongizate osoa duen taldea, ordea, 1,3 puntu hazi da; bien bitartean, gainerakoak ongizate gutxiago dagoen kategoriatara joan dira.

 

·         PGDGak, aldi berean, diru-sarreren banaketan desberdintasuna areagotzen ari dela azpimarratzen du. Aipatu fenomenoak biztanleriaren zati baten beheranzko mugikortasuna eta ongizate oso bezala definitutako polorantz beste baten aurrerapena elkartzen direla islatzen du.