Komunikazioa > Azken berriak
Euskadiko EGABren azken berriak
asteazkena, 26 azaroak 2014

NDFren (urria) eta ELGAren (azaroa) aurreikuspenen arabera, munduko ekonomia aurten %3,3 haziko da. Ekonomia aurreratuen artean, susperraldiak Estatu Batuetan sendoa izaten jarraitzen du. Hala, 2014. urtean %2,2 haziko dela pentsatzen da; bien bitartean, eurogunean hazkuntza motelagoa aurrez ikusia dago, hain zuzen ere, 2014rako %0,8koa.

 

Europako Batzordearen udazkeneko aurreikuspenei (azaroa) erreparatuz, gelditzen den urtearen zatian hazkuntza ahula izango da, bai EEn, bai euroaren gunean. BPGaren hazkuntza aurten %1,3ra EEn eta %0,8ra euroaren gunean iristea espero da. 2015erako hazkuntza ahula izango da: %1,5 eta %1,1, hurrenez hurren.

 

Eurogunean hazkuntza moteldu egin da, herrialde periferikoen hobekuntza Frantzia, Alemania eta Italiaren ahultasunekin arindu delako. Nolanahi ere, 2014rako BPGan aldaketa-tasak %0,4, %1,4 eta %-0,2 izatea espero da, NDFren estimazioen arabera

 

Europako Batzordearen iritziz, 2014. urtean Espainiako ekonomia %1,2ko erritmoan haziko da, hau da, udaberriko aurreikuspenekiko hamarren bat gainetik. Itxaropenen goranzko aurreikuspena ELGAk argitaratutakoarekin lerrokatzen da. Horren ustez, Espainiako BPGa aurten %1,2 haziko da (%1eko aurreko estimazioaren aldean).

 

Beste hitz batzuetan esanda, Europako Batzordeak optimismo arina azaltzen du Espainiako ekonomiaren susperraldiarekiko. Hala eta guztiz ere, Ekonomia eta Moneta Gaietarako komisarioak ohartarazitakoaren arabera, hazkuntza euroguneko hazkuntzari lotuta dago eta bigarrena moteltzen bada, Espainiakoari ere gauza bera gertatuko zaio.

 

Kalkuluekin bat, Espainiak kontsumo pribaturen bidetik hobetuko du. Ildo horri eutsiz, esperotakoa baino gehiago hazi da aurtengo lehenengo erdian eta bigarren seihilekoan beheraldia izan ostean, 2015.ean berriz haziko da, langabezia gutxituko baita. Izan ere, bi ekitaldietarako udaberrian aurrez ikusitakoa baino gehiago jaitsiko da.

 

Hala, langabezia-tasa 2014ko %24,8tik hurrengo urteko %23,5era pasako da. “Ordainsariak gutxituz eta lan-kostuak neurrian gehituz” enplegua sortuko da eta joera hori hurrengo urteetan bizituz joango da.

 

Defizit publikoak beheranzko bidearekin jarraituko du, aurrezpen pribatuari eta langabezia-tasa txikiagoari esker. Horrela, erreforma fiskalean dagoen PFEZaren murrizketa orekatuko da. Dena den, horrek ez du esan nahi Espainiak EEk markatu dizkion defizitaren helburuak beteko dituenik. Aurten %5,6, 2015ean %4,6 eta 2016. urtean %3,9 izango dira, bankuei emandako laguntzak zenbatu gabe. Oraindik %3tik urrun.


AURREIKUSPEN EKONOMIKOAK: ADIERAZLE NAGUSIAK. ESPAINIA

(urteko aldaketa-tasa baldintza errealetan)

 

2011

2012

2013

2014

2015

2016

BPG

-0,6

-2,1

-1,2

1,2

1,7

2,2

Kontsumo pribatua

-2,0

-2,9

-2,3

2,0

2,0

2,2

Kontsumo publikoa

-0,3

-3,7

-2,9

0,4

-1,4

-0,4

Kapital Finkoaren Eraketa Gordina

-5,4

-7,0

-5,1

1,1

4,2

5,0

Ekipamendua

5,5

-3,9

2,2

8,8

7,1

8,3

Esportazioak

7,4

1,2

4,3

3,8

4,9

5,8

Inportazioak

-0,8

-6,3

-0,5

4,8

5,1

6,0

Enplegua

-2,6

-4,4

-3,3

0,7

1,1

1,5

Langabezia-tasa

21,4

24,8

26,1

24,8

23,5

22,2

Iturria: Europako Batzordea

 

 
















Aurreikuspenak goranzkoak izan arren, erakunde horien pronostikoak, ordea, Espainiako Gobernuaren itxaropenen azpian gelditzen dira. Azkenekoaren aurreikuspena %1,3koa da, hain zuzen ere, aurtengo apirilean egindako azkeneko aurreikuspenarekiko hamarren bat gainetik. 2015erako %2 aurrez ikusia dago, bi hamarren gehiago, alegia. Hobekuntza hori ematen da, nahiz eta ingurunea, batez ere, eurogunean hain aldekoa ez izan. Bestalde, langabezia-tasak 2015. urtea populazio aktiboaren %22,2rekin amaituko du, 2011. urteko azkeneko hiruhilekoan erregistratutakoaren azpitik.

 

2014rako proiektatutako hazkuntza eske nazionalaren hedapen-portaeraren ondorioa da. Horrek pixkana garrantzia hartuko du. BPGaren aurrerapenari ehuneko 1,4 puntu eskainiko dizkio, sei urtez negatiboa izan ondoren. Espainiako Gobernuaren estimazioen arabera, hazkuntzan kontsumo pribatuak eta ekipo-ondasunetan inbertsioak lagunduko dute.

 

Kanpoko eskeak, berriz, 2014. urtean BPGaren urteko aldaketari ehuneko hamarren bat drainatuko dio. Hala eta guztiz ere, 2015. urtean hazkuntza-eredua zuzentzea espero da. Orduan, eske nazionalak (ehuneko 1,8 puntu) eta kanpokoak (ehuneko 0,2 puntu) ekarpen positiboak izango dituzte.

 

EAEn Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Sailak 2014. urtean hazkuntza %1,0ean kokatzea espero du eta %1,7an 2015ean. Datu horiek denboraldi guztian susperraldiaren finkatze-joera baieztatzen dute. 

 

AURREIKUSPEN EKONOMIKOAK: ADIERAZLE NAGUSIAK. EAE

(urteko aldaketa-tasa baldintza errealetan)

 

2015

2016

BPG

1,0

1,7

Kontsumo pribatua

1,0

1,5

Kontsumo publikoa

0,0

0,1

Kapitalaren Eraketa Gordina

0,5

3,6

Barneko eskearen ekarpena

0,8

1,6

Kanpoko eskearen ekarpena

0,3

0,1

Enplegua

0,0

0,7

Langabezia-tasa

15,3

14,9

Iturria: Ekonimia eta Plangintza Zuzendaritza. Eusko Jaurlaritza

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

  

Kontsumo pribatua eta inbertsioa barneko eskearen osagai dinamizatzaileak izango dira. Kontsumoarekiko prezioen behe-mailak, interes-tasa txikiek eta eragile ekonomikoen konfiantza handiagoak etxeetan kontsumo-gastua bultzatuko dute. Kontsumitzaileen itxaropen hobeak babesteko, nagusiki, ondorengoa izango da: lan-merkatuari buruzko aldagaiak hobetzea, bereziki, 2015. urtean. Kapitalaren eraketa gordina higiezinen uzkurdura gutxituz eta ekipo-ondasunetan inbertsioaren eboluzio positiboarekin sendotuko da. Agregatu honi banku-sektorearen finantzaketa-baldintza hobeak erantsiko zaizkio.

 

Kanpoko eskeak BPGaren hazkuntzarekiko ekarpena motelduko du, baina positiboa izaten jarraituko du.

 

Eskaintzaren ikuspegitik, produkzio-adar guztiak aurrez ikusitako denboraldian suspertuko dira. Industriaren sektoreak ahuleziaz egingo du eta kanpoko ingurunearen nahiz barneko eskearen eboluzioaren araberakoa izango da. Halaber, goranzko profila zerbitzuen sektorean nabarmena izango da. Eraikuntzaren sektoreari dagokionez, aurrez ikusitako denboraldia kontuan hartuta, azkeneko hilabeteetarako hazkuntza-tasa positiboak espero dira. Higiezinen jarduera-adarraren dinamismoak etxebizitzen eskaintza doitzeari eta hipoteka-interesen maila txikiei esker, eskea areagotzeari eutsiko dio.

 

Lan-merkatuari dagokionez, 2014rako enpleguaren batez besteko aldaketa-tasa %0,0 izatea aurrez ikusia dago, baina tasa horrek 2015. urtean %0,7 egingo du aurrera.