Komunikazioa > Azken berriak
Euskadiko EGABren azken berriak
osteguna, 23 urriak 2014


Euskadiko EGABk Atlantikoko estrategia abiarazteko lan baten partaide da, Atlantikoko eskualdeetako Kontseilu Ekonomiko eta Sozialen sarearen esparruan. Urriaren 21ean, Akitaniako eta Bretainiako EGABen ordezkariekin batera, lan horretatik eratorritako lehen datuak aurkeztu zizkion Europako Batzordearen MARE zuzendaritza nagusiaren Atlantikoko Itsasoko Unitate Politikoari. RTAk ezarpen prozesu osoaren jarraipena egitea adostu du, prozesu erdian tokian bertan izandako garapenari buruzko datuak eta Ekintza Plana berrikusteko gogoetak izateko eta bukatutakoan ebaluazioa egin ahal izateko. Egun abiapuntuan dago, “eskualdeen itsas ekonomiaren eragileen arteko jabetze" maila ezagutzeko eta Atlantikoan proiektu gehiago egoteko oinarriak ondo finkatuta daudela eta informazio eta hedabide egokiak daudela bermatuko duten jarduketak proposatzeko. Xede horrekin, RTAk parte hartzen duten EGABen eskualdeetako (Frantzia, Portugal eta Espainiako alde atlantikoa eta baita Irlandako itsasoko eskualde irlandarra eta britainiarra) itsas ekonomiaren eragileen artean egindako galdetegi eta elkarrizketetatik ateratako datuak aurkeztu zizkion MARE zuzendaritza nagusiari. Estrategiaren eragile indartsuenek estrategia bera eta bere finantzaziorako mekanika gutxi ezagutzen zutela berretsi ostean, delegazioak ezagutza maila handiena eta txikiena zuten erakunde eta sektoreak, parte hartzea oztopatzen edo sustatzen duten faktoreak, eragileek tokiari berari buruz dituzten itxaropenak eta efektua indartzeko asmoz, informazioa eskaini eta laguntzeko jarduketak zein erakundetan oinarritu behar diren apuntatu zuen. MARE zuzendaritza nagusiak interes handia jarri zuen emandako informazioan. Izan ere, tokian bertan sustapenerako proiektuei laguntzeko mekanismo bat abiarazi nahi duen momentu honetan, informazio horrek jarduketa eta proposamenak modu eraginkorragoan orientatzea ahalbidetuko du, estrategia hobeto ezartzeko. Topaketak hitzordu berriak ezarri zituen MARE zuzendaritza nagusiaren eta RTAren artean, lanean egindako aurrerapenak eta lortutako azken emaitzak jakinarazteko.

Atlantikoko eskualdeari buruzko Europako Kontseilu Ekonomiko eta Sozialarekin duen partzuergotzaren esparruan, Euskadiko EGABk Atlantic Strategy Groupen parte hartu zuen urriaren 20an. Europako Estrategia Atlantikoaren gobernantzarako ekimen nagusian. Kide diren bost estatu atlantikoetako eta instituzio europarretako (Batzordea, Europako Parlamentua, Eskualdeen Batzordeak eta Europako Batzorde Ekonomiko eta Soziala) ordezkariak osatzen dute. Portugal presidente zela, 2014an Estrategiaren Ekintza Plana martxan jartzeko gauzatutako jarduketak aztertu ziren. Brusela, Funchal, Gijón eta Liverpoolen ospatu ziren Europako funtsei, eskualde ultraperiferikoei, itsasoko garraioari eta ETEei buruzko workshop atlantikoen emaitzak ere aztertu ziren. Horrez gain, Planaren lehentasunak eskualdeetako Programa Operatiboetan zein punturaino barneratu den azaltzen duen azterketa bat landu zen. Programa Operatibo horiek beharrezkoak dira EGEFk estrategiaren proiektuetan inbertitzeko, aukera asko eskaintzen dituztelarik.

Jarduketa berriei dagokienez, Estrategiaren Stakeholders plataformaren konferentzia oinarrizkoa izan da tokiko eragileak mugiarazteko, proiektuaren ideiak zabaltzeko eta partzuergotzak ezartzeko egindako esfortzuetan. Oporton egingo da urtarrilean, abenduan egingo diren atlantikoko beste ekitaldi batzuekin bat ez etortzeko.

Batzarrean laguntza-mekanismoa aurrera eramango duen taldea ezagutzeko aukera izan zuten eta horiek finantzatzeko aukerei buruzko proiektuaren sustatzaileei informazioa eta orientazioa eskaini zitzaizkien. Atlantikoko proiektuak sustatzeko moduaren inguruan eztabaidatu zuten, baita Estrategiaren eragina erakutsi eta ebaluatzen lagunduko duten adierazleen inguruan ere.  Atlantic Strategy Groupen urtarrileko batzarrean hartuko dira gai horiei buruzko erabakiak.