Europako Eskualde Periferiko eta Itsastarren Konferentziak (EPIK) eta Arku Atlantikoa Batzordeak (AAB) irailaren 24-26an beren batzar nagusiak egin dituzte Västerbotten Suediako eskualdean. Euskadiko EGABk bilera horietan parte hartu du STAren (AABren kidea) burutza duen neurrian eta landutako gaiak garrantzitsuak zirelako; nolanahi ere, Europan egunerokoak eta eskualde periferiko eta itsastarretan, besteak beste, Euskadin, eragin handikoak. Beraz, interesgarritzat jo dugu datu eta ekarpen aipagarrienekin laburpen bat egitea.
Arku Atlantikoa Batzordearen Batzar Nagusiak Europako Batzorde eta horrek ezarritako Itsasoko Energien Eztabaida-gunerako itsasoko energia berriztagarriei buruzko dokumentua onartu zuen, baterik, eremu horretan eskualde atlantikoko sendotasunak azpimarratzeko eta, bestetik, arku atlantikoan itsasoko energia berriztagarriak arin zabal daitezen proposamenak planteatzeko. Euskadiko EGABk dokumentu hori egiteko orduan parte hartu du, Atlantikoan itsasoko energia berriztagarriei buruz gauzatu zen lehenengotariko txostenean bezala. Izan ere, hori AABren dokumentuan aipatzen da.
EPIKren Batzar Nagusitik hiru gai nagusiei (kohesioa, itsasoko gaiak eta irisgarritasuna) buruzko saioak azpimarratuko ditugu.
Europako Batasunaren Kohesioari buruzko 6. Txostena nagusi izan zen Kohesiorako Politika Europarrari buruzko eztabaidetan. Europako krisialdian zehar Estatuen herri-inbertsioa nabarmenki murriztu den testuinguruan bere inbertsio finantzarioak funtsezko zeregina izan duela egiaztatu ahal izan da:
Era berean, eskualdeen zeregina frogatu da, 2013. urtean herri-inbertsio guztiaren %55 inguru estatuz azpiko erakundeek egin baitzuten.
Eskualde periferiko eta itsastarretarako irisgarritasuna oinarrizko arloa da eta, ondorioz, lurralde-kohesioan laguntzen duen garraio-politika defendatzen da. Nolanahi ere, eskualdeen ikuspegitik orekatua eta zentro askotakoa izan behar du. Beraz, egungo politikatik urrun dago, erdigunearen inguruan baitabil. Halaber, itsas garraioa sendotu beharko litzateke, lehorreko ibilbideekin behar bezala konektatzeaz gain. Horiek guztiek aukera garrantzitsuak eskaintzen dizkiete eskualde periferikoei eta itsastarrei, EEko kanpoko merkataritzaren %75a eta barneko merkataritzaren %40a itsas garraioaren bitartez bideratzen baita. Gainera, itsas garraioa “hazkuntza urdina” ekimenen esparruan bultzada garrantzitsua jasotzen ari da, baina, aldi berean, 2015eko urtarrilaren 1ean itsas garraioaren erregaietan sufrearen edukiari buruzko zuzentaraua indarrean sartuko da eta sektorean mehatxu sendoa da, kostuak igo baititzake eta fluxuak itsasotik errepidera joan baitaitezke.
Lehorrean, garraioaren sare transeuroparren (RTE-T) politikari dagokion esparru berriak modalitate askotako 9 igarobide integratu ditu eta Connecting Europe Facility izenekoaren lehenengo deialdirako finantzazio-mekanismo berriak abian jarri ditu. RTE-Tren garraio-proiektuetarako 11.900 milioi daude.
2020. urtera arte funtsaren hornidura guztia 26.000 milioikoa da eta sare nagusiaren proiektuei (2030erako amaitu behar dute) lehentasuna emango zaie. Oinarrizko sareari dagozkion proiektuetarako %5a bideratuko da, mugaz haraindiko dimentsioa badute. Hala eta guztiz ere, hornidura igarobideen finantzazio-beharretatik (250.000 milioi euro) oso urrun dago. 750 milioi Itsasoko Autopistetarako izango dira.
Era berean, igarobide bakoitzeko eztabaida-gune bana eratu da eta egiteko orduan interesa duten alde guztiak sartu dira: estatuak, eskualdeak, operadoreak eta gizarte zibila. Horien zeregina igarobide bakoitzean lan-programak burutzea da. Izan ere, ekimen berriztatzailea da.
Itsasoko gaien eremuan, eskualdeen proposamenak anitzak dira itsas jarduera desberdinen arabera. Hurrengoak azpimarra daitezke: