Komunikazioa > Azken berriak
Euskadiko EGABren azken berriak
asteazkena, 01 urriak 2014

Joan den irailaren 9an Euskadiko EGABk RTA-ATNren “Estrategia Atlantikoa inplementatzea” lantaldearen bileran parte hartu zuen. Lisboan egin zen, hain zuzen ere, Portugalgo Itsas Ekonomiari buruzko Enpresen Eztabaida-gunearen egoitzan. Lantalde hori nazioz haraindikoa da eta Espazio Atlantikoan dauden Ekonomia- eta Gizarte-arazoetarako Batzordeetako eta pareka daitezkeen erakundeetako ordezkariek osatzen dute. Horiek guztiak Nazioz Gaindiko Sare Atlantikoan (RTA-ATN) bilduak daude eta berariaz eratu da Estrategia Europar Atlantikoa behar bezala eta arrakastaz gauza dadin baldintzak lantzeko.

 

Gai honek zenbait ikuspuntu planteatzen ditu eta gaur egun operatiboki estrategia jaurtikitzera bideratuak daude ahalegin guztiak. Ondoren, inplementazioa jarraitzearekin zerikusia duten alderdiei ekingo zaie. Sakonki ezagutzeari esker, kide izanik, Estrategia Atlantikaren aginte-organoetan STAk estrategia ebaluatu eta berraztertzeko orduan, ekarpenak egin ahal izango ditu.

 

Estrategia hau Eskualde Atlantikoan “ekonomia urdina” bultzatzera eta helburu hori hainbat erronken esparruan aurre egitera bideratuta dago. Erronkei dagokienez, profil propioak dituzte, elkarren artean erlazionatuak daude eta itsas eremua zorrozki hartuta, aurki gainditzen dute. Gero, eskualdeen garapen sozioekonomikorako programazioetan (hala nola karbonoaren aztarna murriztea, itsasoko natur bitartekoak modu iraunkorrean erabiltzen direla bermatzea, mehatxuekiko eta larrialdiekiko erantzun eraginkorrak zehaztea) sartu nahi da, baita ur atlantikoetan ekosisteman oinarritutako kudeaketa aplikatu ere. Ildo horri eutsiz, ezagutzen bada, bakarrik izango da eraginkorra eta beteko ditu helburuak. Gainera, beren jardueren esparruan itsas ekonomiaren aktoreek onartu eta bultzatu beharko dute. Beraz, hasieran, oinarrizko alderdia da gizarte zibilaren aktoreak (enpresak, ikerlariak, irakaskuntza-establezimenduak…) “estrategiaz” jabetzea. Dena den, ez da automatikoa; mekanismo eta tresna desberdinen nahiz anitzen bidez bultzatu behar da: informazioa, komunikazioa, segizioa, antolaketa- eta aginte-tresnak, etab. Eragileek lehentasunezko arloetan sartuak dauden proiektuak garatu ahal izateko eta finantzazioa lortzeko, tresna nahikoak egituratu behar dira eta hori ere ezinbesteko aldez aurretiko baldintza da helburua bere helmugara iristeko.

 

Gaur egun RTA-ATNren lantaldearen zeregina Estrategia jaurtikitzearen funtsezko fasean kokatzen da. Hala, lehendabizi, gizarte zibileko eragileen artean Estrategiaren “jabetze-maila” eta beren jardueren finantzazio-funts europarren eta programen esparruan eragileen ibilbidea eta funtzionamendu-ereduak ezagutu behar ditu eta, esperotakoaren arabera, Estrategia Atlantikoari dagokionez, eragileek landan oinarrizko zeregina bete dezaten beharrezko tresna eta neurriei buruz hausnarketa egin behar du. Abiapuntua lan praktikoa da oso-osorik, hain zuzen ere, itsas jarduerekin zerikusia duten sektoreetako (itsas energiak, ontzigintza, itsas garraioa eta portuak, arrantza, akuikultura, turismoa, itsas ikerketa…) eragileen adierazpenak biltzea, eskualde atlantiko bakoitzean estrategiaren jabetze-maila, itsas jarduerako eragileen artean itxaropenak nahiz zailtasunak eta planteatzen diren aukerak aprobetxa ditzaten beharrezko tresnak ezagutzeko. Euskadiko EGABri dagokionean, arlo bakoitzeko erreferentziazko erakunde sektorialen ordezkariekin elkarrizketak egiten ari dira eta landan egiazko egoerari buruzko informazioa lortu da. Hori oso erabilgarria da, eragileen beharrei egiaz moldatutako proposamenak definitu ahal izateko.  

  

Estrategiaren inplementazioa arrakastatsua izan dadin baldintza egokiak sustatzearen alde, Europako Batzordearen DG MARE izenekoaren kezkekin bat lanean dihardugu. Horrek RTA-ATNren proiektuarekiko babesa azaldu du. Halaber, aktore atlantikoak ezagutzeko orduan lanean sortutako datuak eta beren beharrak ezagutu nahi ditu, baita landan itsas ekonomiaren arlo desberdinetan potentziala garatzeko ahalmena badute, eragileak mugiarazteko proposamenak ere.

 

Aldi berean, agintaritza nazionalak RTA-ATNren lanarengatik interesatu dira eta horretan nahasi ere bai, besteak beste, Portugalgo Gobernuko Itsas Politikaren Zuzendaritza Nagusia. Gaur egun estrategiaren Europako gidatze-taldearen burutza du eta joan den irailaren 9an Lisboan bilera antolatzeko, STArekin eraginkortasunez lankidetzan jardun du. Gainera, estrategiari eta inplementazio-prozesuari buruzko ikuspuntua azaldu du, baita Estrategiaren Ekintza Planeko lehentasunekin zerikusia duten sektoreetako aktoreekin eta STAko lantaldearen kideekin eztabaidetan esku hartu ere.

 

Elkarrizketetan eta galdeketetan informazioa bildu ondoren lehenengo emaitzei jarraiki, jarduneko lana oraindik garrantzitsuagoa da, Estrategia ez baitago itsas ekonomiako eragileen artean oso sartua eta informazio-ekintza erasotzaileagoak egin behar baitira. Gainera, hobe bideratuak egon behar dute, partaide izan daitezkeenei, bereziki, itsas ekonomiako sektore batzuei iristeko.

 

Bestetik, oinarrizkoak dira estrategia gehiago ikusteko neurriak, Erkidegoaren edozein finantzazio-programa erabilita proiektuen finantzazioak estrategiaren eta proiektuaren artean lotura galtzea eta finantzazioa eskuratzen duten funtsekin zerikusia duten programei parekatzea sustatzen baititu.

 

Proiektu hau hurrengo eskualdeen artean garatzen ari da: Bretainia, Pays-de-la-Loire, Erdialdeko Eskualdea, Poitou-Charantes, Limousin, Akitania, Galizia, Andaluzia, Kanariak, Euskadi eta Portugalgo nazioko erakundeak. Halaber, Irish Sea Maritime Forum erakundearekin lankidetzan dihardu, Erresuma Batuko eta Irlandako alde atlantikoko erakundeak sartzen baitira. Bretainiako EGABren burutzapean, Euskadiko EGAB eta Akitaniako EGAB lantaldean txostengileak dira eta lehenengo ondorioak nahiz lan-proposamenak partekatzeko Europako Batzordeko DG MARErekin bilera egin ondoren, jendaurrean Estrategia Atlantikoaren Stakeholderseko urteko konferentzian azalduko da. Europako Batzordea Porton abenduaren 2rako prestatzen ari da.